Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 otsaila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Finantziazioa I+G Nazioartekotzea Araudia Barnekintzaile programa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Euskal enpresek zuzeneko informazioa jasotzen dute ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 68 programei buruz

Oso ETEzaleak gara
I+G+b, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak.

Industria-garapen, nazioartekotze, efizientzia energetiko, energia berriztagarri eta ingurumenerako laguntzak.

Lehen sektore, elikadura-industria eta jasangarritasunerako laguntzak.

 

2.200 euskal enpresak eman dute izena jardunaldien zuzeneko streaming-ean eta egunero jarraitzen dute SPRI Taldearen YouTubeko kanalaren bitartez. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiarazi ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Hala, enpresa horiek zuzeneko informazioa jasotzen dute programa horien edukiari, helburuei, gaiei, aurrekontuei eta epeei buruz.

Otsailaren 24, 25 eta 26an eginiko jardunaldi telematikoetan, programen zuzeneko arduradunek azaldu dute 2021ean 430 milioi eurotik gora inbertituko direla I+G+Bn, teknologietan, digitalizazioan, berrikuntzan, ekintzailetzan, garapen industrialean, nazioartekotzean, energia eraginkortasunean, energia berriztagarrietan eta ingurumenean, lehen sektorean, elikadura-industrian eta jasangarritasunean.

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatu ditu jardunaldi horiek, eta sozietate publiko guztiak elkarlanean ari dira (SPRI Taldea EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA), laguntzei buruzko informazioa Euskadiko enpresa guztietara irits dadin eta aukera izan dezaten laguntza horiek eskuratzeko.

Arantxa Tapia sailburuak duela gutxi eman du ekimenaren berri, eta laguntza programen katalogo digitala aurkeztu du. Jardunaldi horiek SPRI Taldeak Youtuben duen kanalaren bidez erretransmititu dira, eta bertan ostatatuta gelditu dira, edonoiz ikusi ahal izateko.

 

Onlineko jardunaldiak

Otsailak 24, Teknologia, Berrikuntza eta Ekintzailetza: Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estibaliz Hernaezek, bere saileko hainbat zuzendarirekin batera, hizpide hartu ditu ikerketako, berrikuntzako, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskadi Europa mailako berrikuntza-gune izan dadila, enpresa teknologikoen sorkuntza % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan aritzen diren nazioarteko startup-en trakzio-ekosistema bihurtzea.

Otsailak 25, Industria, Energia eta Ingurumena: Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak eta Amaia Barredo Ingurumen sailburuordeak garapen industrial, nazioartekotze, eraginkortasun energetiko, energia berriztagarri eta ingurumen arloetako laguntzak aurkeztu dituzte beste arduradun batzuekin batera. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40 izan daitezela. Baita ere enpresen nazioartekotzea Covid-ak eragin duen egungo nazioarteko testuingurura egokitzea, eta energiaren amaierako kontsumoaren % 20 energia berriztagarrien bidez asetzea. Bestalde, badaude zailtasunak dituzten enpresentzako eta eremu behartsuetan inbertitzeko programak.

Horrez gain, asmoa da berotegi efektuko gasen isurketa % 30 murriztea, hondakinen sorkuntza gutxitzea eta horien balorizazioa eta berrerabilpena areagotzea, ingurumen-estrategia politika transbertsal gisa inplementatzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen adierazleak hobetzea, bioaniztasuna hobeto defendatu eta errespetatzeko. Eta horrexetarako aurreikusi dira ekonomia zirkularra eta bio-ekonomia bultzatzeko programak.

Otsailak 26, Lehen Sektorea eta Landa eta Itsasertzeko Garapena: Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek hizpide hartu ditu lehen sektorerako, landa eta itsasertz eremuetako jarduera ekonomikorako eta elikadura industriarako laguntzak. Programa horiekin lortu nahi dena da elikagaien produkzioa handitzea Euskadin eta lurralde arteko oreka handiagoa bermatzea, bizi-kalitatea emanez landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei.

 

Laguntzen zerrenda

I+G teknologientzako laguntzak (210,2)

  • Hazitek: 91,3 milioi euro. Enpresa sektorean ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak egiteko laguntzak. Proiektu horiek lehiakorrak nahiz estrategikoak izan daitezke.
  • Emaitek Plus: 68 milioi euro. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Foku Anitzeko Teknologia Zentroen eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen (IKZ) jarduera ez-ekonomikoa bultzatzeko laguntzak.
  • Elkartek: 40 milioi euro. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek eginiko ikerketa kolaboratiboak bultzatzea.
  • Azpitek: 5,3 milioi euro. Ekipamendu zientifikoa eta teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko laguntzak.
  • Bikaintek: 5,6 milioi euro. I+G proiektuak garatzeko laguntzak, doktore titulua duten ikertzaileak langile gisa sartuz eta doktorego industrialak eginaz.

 

Berrikuntzako laguntzak (6,18)

  • Innobideak: 3,3 milioi euro. Lehiakortasunaren hobekuntza, laguntzak emanez berrikuntzara, kudeaketa hobetzera, pertsonen parte-hartzera, negozio ereduak egokitzera edo/eta enpresen tamaina indartzera bideratutako proiektuentzat.
  • Hazinnova: 2,4 milioi euro. Berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzeko gauzazko laguntzak, produktuan nahiz negozio-prozesuetan berrikuntza txikiak sortuko dituzten mikroproiektuen bidez.
  • BDIH Konexio: 0,48 milioi euro. Manufaktura-enpresen produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digital eta jasangarriak txertatzeko laguntzak.

 

Ekintzailetzarako laguntzak (4,2)

  • Ekintzaile/Barnekintzaile: 3,1 milioi euro. Industriaren edo zerbitzu aurreratuen sektoreko enpresa proiektu berritzaileentzako laguntzak.
  • BIND 4.0: Enpresen eta startup teknologikoen arteko elkarreragina dinamizatzea,  proiektu berritzaileagoak garatzeko industria adimendun, energia, osasun eta elikadura arloetan.
  • Barnekintzailetza: 0,4 milioi euro. Dirulaguntza nominatiboak BICei barnekintzailetza sustatzen laguntzeko.
  • Basque Funtsa. Enpresa-ideia baten heltze-prozesua babesten du BIC (Business Innovation Centre) batean. Enpresa berriarentzako maileguak baldintza abantailatsuetan.
  • Aurrera. Enpresa-ideia baten heltze-prozesua babesten du BIC (Business Innovation Centre) batean. Enpresa berriarentzako maileguak baldintza abantailatsuetan.

 

Eraldaketa Digitalerako laguntzak (15,66)

  • Adimen Artifizial Aplikatua: 2 milioi euro. Adimen Artifizialean oinarritutako zerbitzu edo/eta konponbide komertzialak aplikatzeko proiektuei zuzendutako laguntzak.
  • Enpresentzako Banda Zabal Ultra-azkarra: 0,4 milioi euro. Banda zabal ultra-azkarreko sareak eramatea horrelako zerbitzurik ez duten Euskadiko enpresetaraino.
  • Enpresentzako 5G programa: 1,7 milioi euro. 5G teknologiak ezartzeko proiektuentzako laguntzak, enpresetan teknologia hori azkarrago ezartzeko eta, bide horretatik, ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzeko enpresa arloan.
  • Basque Industry 4.0: 2,3 milioi euro. Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko proiektuentzako laguntzak. Proiektu horiek hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetaranzko teknologia-transferentzia landuko dute Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen esparruan.
  • Industria Digitala: 3,6 milioi euro. Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzeko laguntzak.
  • Zibersegurtasun industriala programa: 2,5 milioi euro. Zibersegurtasun Industriala bultzatzea, batez ere zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuak.
  • BAIT/IT Txartela Ziurtagiri zerbitzuak: 0,5 milioi euro.
  • Gaitasun Digitalak: 2,66 milioi euro. Mikroenpresa Digitala Inplantalariak, Mikroenpresa Digitala Prestakuntza, Enpresa Digitala zentroetako zerbitzuak, Barnetegi Teknologikoa zerbitzua, Ikanos-Gaitasun Digitalak zerbitzua.

 

Garapen Industrialerako Laguntzak (65)

  • Bateratu: 3 milioi euro. Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden enpresentzako laguntzak, produkzio-inbertsioak egiteko eta inbertsio horien bidez produkzio gaitasuna handitzeko.
  • Bilakatu: 11 milioi euro. “Reshoring” prozesuekin edo Euskaditik kanpo deslokalizatuta egon diren gaitasunen birlokalizazio-prozesuekin lotutako inbertsio produktiboak.
  • Indartu: 12 milioi euro. Inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako edo enpresa-taldeentzako laguntzak.
  • Gauzatu: 28 milioi euro. Aurrerakin itzulgarriak oinarri teknologiko edota berritzaileko ETEen sorrera eta garapena bultzatzeko.
  • Renove 4.0: 5 milioi euro.
    Makineria edota ekipamendu aurreratuak erosteko laguntzak.
  • Bideratu Berria: 5 milioi euro. Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta berrindartzeko laguntzak.
  • Lortu: Milio 1 euro. Kanpoko profesionalen babesa ematea babes hori behar duten enpresa industrialei eta zerbitzu aurreratuetako enpresei, birfinantzaketa-proiektu bat egin ahal izateko eta, enpresaren egoera operatibo eta finantzariotik abiatuta, enpresaren jarraipena eta etorkizuna bermatuko duten balizko ekintzak aztertzeko..

 

Trantsizio Energetikoko Laguntzak (27,7)

 

Nazioartekotzea (21,3)

  • Zabaldu: 3 milioi euro. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, atzerriko merkatuetarako sustapenarekin lotutako gastu korronteak estaltzeko.
  • Sakondu: 0,8 milioi euro. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, atzerriko merkatuetarako sustapenarekin lotutako gastu korronteak estaltzeko.
  • Elkartu: 0,9 milioi euro. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, atzerriko merkatuetarako sustapenarekin lotutako gastu korronteak estaltzeko.
  • Pilotu: 0,4 milioi euro. ETEentzako laguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatu ditzaten.
  • BEINT nazioartekotze bekak: 5 milioi euro. Enpresen nazioartekotze arloko prestakuntza espezializatua, zeinak elkarrekin konbinatzen baititu ezagutza teorikoak eta praktikak atzerriko merkataritza sustatzen duten erakundeetan nahiz atzerrian kokatutako enpresetan.

 

Landa-eremuetako eta itsasertzeko ekonomia (13,56)

  • Erein: 7,56 milioi euro. Landatartasun-maila duten landa-eremuen garapen eta dibertsifikazio ekonomikoari laguntzea.
  • Leader: 5,21 milioi euro. Landa-eremuen garapen sozioekonomikoari laguntzeko.
  • Itsaspen: 0,5 milio euro. Eremu litoralen sustapena eta garapena sustatzeko.
  • Turismo erabilerako etxebizitzak landa etxeen eredura egokitzea: 0,3 milioi euro.

 

Lehen sektoreko ETEak (21,3)

  • Arrantza-eremuen garapena: 2,2 milioi euro. Arrantzale herrien tokiko garapeneko estrategia garatzeko proiektu eta ekimenentzako laguntzak.
  • Itsasoratu: 0,1 milioi euro. Itsasoko Arrantza Eskoletan ikasten duten gazteentzako laguntzak, titulatuei itsasontzietan sartzen laguntzeko.
  • Nekazaritzako ustiategiak: 0,4 milioi euro. Ustiategientzako finantzaketa, animalien ongizatea bermatzen duen Welfair ziurtagiria eskuratzeko.
  • Nitxo produktibo berriak: 0,3 milioi euro. Bultza litezkeen beste azpi-sektore batzuetarako (fruitu lehorrak, lupulua, ahuntzak…) laguntzak inbertsioetarako, proiektu pilotuetarako, negozio-planetarako nahiz eskulanerako.

Elikadura industria (30,63*)

  • Lehiatu Berria: 17,48 milioi euro. Nekazaritza, basogintza, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzera bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.
  • OCM Inbertsioa (*). Mahasti eta ardogintzako enpresen errendimendu globala hobetzeko eta merkatuko eskaeretara egokitzeko laguntzak.
  • OCM Sustapena (*) Mahasti eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna eta ardoen kalitatea hobetzeko laguntzak.
  • Lehiatu Ardoa: 0,6 milioi euro. Produktuak atzerrian sustatzeko eta irtenaldi komertzial berriak egiteko laguntzak.
  • Basque Label Okindegiak: 0,45 milioi euro. Markaren garapenean parte hartzen duten establezimendu tradizionalentzako laguntzak.
  • Basque Label Arraindegiak: 0,5 milioi euro. Markaren garapenean parte hartzen duten establezimendu tradizionalentzako laguntzak.
  • On Ekin: 0,9 milioi euro. Elikadura eta zuraren balio-kateetako ekintzailetza, berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzeko laguntzak.
  • Berriker I+G Laguntzak: 2,5 milioi euro. Ikerketa, garapena eta berrikuntza akuilatzea eta sustatzea nekazaritza, basogintza, arrantza eta akuikultura sektoreetan.
  • Elikadurako Digitalizazioa: 2 milioi euro. Euskal enpresei -batik bat ETEei- gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak eskuratzen laguntzeko laguntzak.
  • Lankidetzako neurriak-Gastrocoop: 1,6 milioi euro. Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza sustatzea, aurrera egiteko Landa Garapeneko Programaren helburu transbertsal hauetan: berrikuntza azkartzea, ingurumenarekin lotutako alderdiak hobetzea, klima aldaketaren ondorioak arintzea / aldaketetara egokitzea.

 

Bioekonomia, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena (9)

  • Bioekonomia: 3 milioi euro. Proiektu pilotuak nahiz proiektu eraldatzaileak bultzatzeko eta kanpoko proiektuak detektatu eta erakartzeko laguntzak.
  • Ingurumen-proiektuentzako laguntzak: 4 milioi euro. Europar Batasunak ingurumena babesteko ezarritako arauetatik harago doazen edo, araurik ez dagoen kasuetan, babes-maila handitzen duten inbertsioetarako laguntzak.
  • Ekonomia Zirkularrean berritzeko laguntzak: milioi 1 euro. Ekodiseinu, ekonomia zirkular eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak garatzea enpresa industrialetan.
  • ETE zirkularra: : milioi 1 euro. Ekonomia zirkularreko estrategia bultzatzea.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak