I+G-rako Hazitek 2022 laguntzen programa bereziki diseinatu da Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan.
Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko jardueretarako, eta bere aurrekontua bi multzotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, HAZITEK programaren 2019, 2020 eta 2021 deialdietan onartutako proiektuei dagozkien 2021 urteko justifikazio-kontuak aurkezteko sistemaren ohiko funtzionamenduan eragina izan duen gorabehera tekniko bat egon denez- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduak eta Agindu hori aldatu duen 2018ko abenduaren 17ko Aginduak arautzen du sistema hori- justifikazio-kontuak aurkezteko epea 14 egun baliodun luzatuko da, gorabehera hori konpontzen den egunetik aurrera. Gorabehera teknikoa konpondu eta sistemaren ohiko funtzionamendua berrezarrita, HAZITEK programako justifikazio-kontuak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 19a arte luzatuko da.
Produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzea
Ikertzea nola hobetu zure enpresaren zerbitzuak edo produktuak
Zure enpresaren lehiakortasuna hobetzea I+G-ren bidez
Ezagutu xehetasunez programa hau
ETE bat, enpresa handi bat edo enpresa-elkarte bat daukazu eta I+G-a garatu nahi duzu posible izateko produktu, prozesu edo zerbitzuak hobetzea edo berriak garatzea Industria Adimendun, Energia edo Osasun arloetan?
Lagundu nahi dizugu zure enpresaren lehiakortasuna hobetuko duten produktu, prozesu edo zerbitzu berriak ikertzen eta garatzen.
Hazitek programaren aurreko edizioan 1.116 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik 868 onartu ziren. Onartutako proiektuen artean, 825 Ikerketa eta Garapen arloko proiektu lehiakorrei zegozkien, eta 43 Sektore estrategikoetan ikerketa industriala eta garapen esperimentala egiteko proiektuei.
Horrela, onartutako proiektuek 95.865.763 €-ko diru-laguntza jaso zuten, 43.247.755 € leihakortasuna sustatzeko proiektuentzat eta 52.618.008 € proiektu estrategikoak garatzeko.
(43,2 M €)
*Proiektu batzuk hainbat kategoriatan kontabilizatzen dira
(52,6 M €)
*Proiektu batzuk hainbat kategoriatan kontabilizatzen dira
Behar duzun gauza bakarra da gutxienez 100.000€ inbertitzea proiektu lehiakor batean, edo 4.000.000€ hiru urteko proiektu estrategiko batean.
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Hazitek dirulaguntzak eskuratzeko.