Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Inbertitu aurretik, probatu eta ondo ezagutu teknologia,
eta konbinatu beste teknologia batzuekin. Baditugu 300dik
gora aktibo teknologiko, laguntzak, eta adituen sostengua
prozesu osoan.

Basque Digital Innovation Hub

BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako.

Behar dituzten gaitasun teknologikoak ematen dizkie ETEei, Industria Adimendun, Energia eta Osasun arloko erronkei aurre egin ahal izateko, eta ingurune digitalago eta jasangarriago batean eboluzionatzeko.

Horregatik, teknologia adimendunak eta material aurreratuak txertatu nahi badituzu zure produkzioa hobetzeko, eraso informatikoak saihesteko edo zure bezeroak zer egingo duen aurreikusteko, fabrikazio aurreratuko 300dik gora aktibo eta zerbitzuz osatutako sare konektatu bat eskaintzen dizugu prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Fabrikazio gehigarria, robotika malgua, zibersegurtasuna, artezketa digitala, material aurreratu eta jasangarriak, material berriak… ETEen zerbitzura dagoen eskaintza bat, bereziki sortua euren estrategia digital eta jasangarria sustatuko duten eta bakarka eskuratzeko zailak diren teknologiei buruzko ezagutza hobetzeko.

Esaiguzu zer daukazun buruan, eta plan eraginkorrena prestatuko dugu zure proiektua digitalizatzeko.

Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu nahi badituzu.
Jarri harremanetan

logo-bdih.png
Zer eskaintzen du?

Enpresen esku jartzen ditugu azpiegiturak, ekipoak eta ezagutza. Laborategiak, ekipamenduak, softwarea, gaitasun zientifiko-teknologikoak eta proiektu guztiak babesteko aditu talde bat.

Aholkularitza teknologiko-ekonomikoa


• Aholkularitza teknologiko-ekonomikoa
• Beharraren analisia eta analisi teknologikoa
• Lankidetza eta coworking-a
• Prospektiba teknologikoa
• Bideragarritasun ekonomikoaren ebaluazioa
• Kontzeptu-proba

Diseinua, prototipatzea eta balidazioa


• Diseinu kontzeptuala
• Simulazioa, konponbidearen arkitektura
• Segurtasun analisia
• Prototipatzea, programazioa eta balidazio esperimentala
• Industrializaziorako transferentzia teknologikoa

Prestakuntza (Deep Dives BDIH murgiltze-jardunaldiak)


• Deep Dive
• Demostrazioa/Showroom-a
• Prestakuntza workshop-ak

Eskaintzen dizugu

Teknologia

-

300dik gora aktibo teknologiko biltzen dituen katalogo bat

Bilatu zure premien arabera, eta txertatu teknologiak zure negozioak errendimendu betean lan egin dezan

Ezagutzea

-

Deep Dives BDIH: murgiltze-jardunaldiak

Ezagutu ondo teknologia, hartan inbertitu aurretik.

Zein motatako teknologia interesatzen zaizu?

Grupo 2793

Probatzea

-

BDIH Konexio laguntzak behar duzun teknologia proba dezazun

Laguntzak teknologia digitalekin esperimentatzeko Basque Digital Innovation Hub-en eta Europako Digital Innovation Hub-etan.

Guneak

Ezagutu, probatu edo garatu nahi dituzu teknologia digital eta jasangarriak?

Ekipoak jartzen ditugu zure eskura industria-enpresa produktiboek eta industriarako zerbitzu teknikoak ematen dituzten laguntzaileek merkatu globalean hazteko eta hobetzeko aukera izan dezaten.

8 gune euskal ETEak teknologiaren eta haien gaitasunen bidez eraldatzeko

BOTON flecha hero

Makina adimendun eta konektatuak

Artezketa digitaleko konponbide aurreratuen entseguak. 12 antolakunde eta 42tik gora aktibo.

 

• Konformatze aurreratua
• Artezketa eta akaberetarako teknologiak
• Mekanizatua eta multitasking-a
• Zehaztasunezko mekanizatua eta mikromekanizatua
• Digitalizazioa eta konektagarritasuna
• Beste prozesu batzuk

 

Zoaz gunera

Sare elektriko digitalak

Sareen digitalizazioa trantsizio energetikorako. 7 antolakunde eta 12 aktibo.

 

• Produktua baliozkotzea (HW/SW) sare elektrikoetarako
• Sarearen operazio optimoa eta eskaeraren kudeaketa
• Sorkuntza banatuaren integrazioa eta biltegiratzea. Mikrosareak
• Sistema murgiltzaileak eta biki digitalak azpiegitura elektrikoetarako
• Sare elektrikoen zibersegurtasuna

 

Zoaz gunera

Fabrikazio gehigarria

Baliozkotzea prozesuko fase guztietan.14 antolakunde eta 38tik gora aktibo.

 

• Identificación de amenazas y riesgos
• Protección de activos
• Detección de ataques
• Respuesta frente a ataques
• Recuperación de activos

 

Zoaz gunera

Robotika malgua

Automatizazio-prozesuaren erronkak gainditzeko esperimentazioa. 9 antolakunde eta 27tik gora robot eta sentsore.

 

• Robot bidezko manipulazio aurreratua
• Robot mugikor autonomoak baliatzen dituen logistika
• Malgutasuna eta autonomia aplikazio robotizatuentzat
• Robot bidezko kalitate kontrola
• Osagaiak robot bidez fabrikatu eta mihiztatzea

 

Zoaz gunera

Gailu Medikoak eta Osasun Digitala

Diagnostikorako digitalizazioa eta aplikazio eta gailu berrien garapena. 15 antolakunde eta 50tik gora aktibo.

 

• Gailu elektromedikoak
• Teknologia ortopedikoa eta errehabilitazioko teknologia
• In vitro diagnostikoa
• Laborategiko ekipamendua
• Irudi medikoa
• Osasun digitala
• Kontsumigarri biomedikoak
• Fabrikazio gehigarria

 

Zoaz gunera

Material aurreratuak

Funtzionaltasun berriak eta horiekin lotutako prozesuak eskalatzea. 16 antolakunde eta 69tik gora aktibo.

• Materialen diseinua eta garapena
• Fabrikazio-prozesuak
• Estaldura eta gainazaletarako konponbideak
• Lotune aurreratuak
• Materialak eta prozesuak ekonomia zirkularrean

Zoaz gunera

Data Driven Solutions

Datuetan oinarritutako konponbide industrialen demostrazioak

 

• Jakitea zeintzuk diren antzeko premia eta testuinguru industrialetan aplikatu diren konponbide eta emaitzak
• Sarbidea izatea erabiltzailearen esperientzietara, nazioarteko adituek “ezarri” eta baliozkotu dituzten “konponbideetara”
• Azkarrago barneratzea IOT, Adimen Artifiziala, Big Data eta Cloud teknologiak, simulazioak eta interakzioak eta zibersegurtasuna

 

Zoaz gunera

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasun arloko proba, operazio-simulazio eta entrenamenduetarako ingurune errealak. 5 antolakunde eta 7 laborategi.

 

• Mehatxuak eta arriskuak identifikatzea
• Aktiboak babestea
• Erasoak detektatzea
• Erasoei erantzutea
• Aktiboak berreskuratzea

 

Zoaz gunera

Norentzat da?

Hurrengoa behan duten ETEentzat:

  • Teknologia sakon ezagutzea bertan inbertitu aurretik.
  • Laborategietan eta azpiegituretan teknologiak probatu edo garatzea.
  • Zure proiekturako irtenbide espezifikoak aurkitzea, gure aditu-taldeak gomendatutako edo diseinatutako teknologia bat edo batzuen konbinazioa erabiliz.
Esperientziak

Industria-enpresetan jada aplikatutako soluzio digital eta jasangarriak, beste enpresa txiki eta ertainentzat erreferentzia gisa balio dutenak.

Estrategia

Konektatuta gaude

Sareko lanaren balio handia: aukerak ETEentzat

Basque Digital Innovation Hub sareak hainbat jabe ditu, besteak beste I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du. Nazioarteko konexioak ditu Europako beste HUB batzuekin.

Eskura daukazu euskal ekosistema osoaren ezagutza, bai eta nazioarteko beste hub batzuen babesa.

BDIHn elkarrekin batzen dira eraldaketa digital eta jasangarria bultzatzen duen EAEko eta nazioarteko ekosistemako agente garrantzitsuenak.

// Abantailak

3 arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko

  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu, eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
// FAQs

Ohiko Galderak BDIH

Basque Digital Innovation Hub (BDIH) irabazi asmorik gabeko ekimen bat da, Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiari (ZTBP 2030 – RIS3 Euskadi Zientzia eta Teknologia Planean eta Industrializazio Planean definitua eta inplementatua) erantzuten diona eta helburutzat duena enpresa-sareari berrikuntza digital eta jasangarriekin esperimentatzen laguntzea. Fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da. Prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako azpiegitura bat, enpresen eskura dagoena. Sare honek hainbat jabe ditu, besteak beste, I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du. Nazioarteko konexioak ditu Europako beste HUB batzuekin.
Eskatu hemen

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresako ekoizpen-sistemaren eraginkortasuna hobetzeko teknologia adimendunak eta material aurreratuak ezarri nahi badituzu balio erantsi handiagoko irtenbideak eskaintzeko, bete formulario hau.

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan

Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Deitu iezaguzu 900 929 393-ra

Lotutako laguntzak

Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu