BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak, Sare Elektriko Digitalak eta Gailu Medikoak eta Osasun Digitala. Teknologia guzti hauek funtsezkoak dira industria digital eta jasangarri baterako.
Sare horrek euskal industria-enpresei, batez ere ETEei, aukera ematen die industria adimendunaren, energiaren eta osasunaren arloko erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak eskuratzeko; horrela, ETEei eta gainerako enpresei ingurune digitalean eta jasangarrian eboluzionatzeko eta lehiakorragoak izateko aukera ematen zaie.
Horrela, BDIH Konexioren laguntza-programak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskaintzen ditu, gastuen % 80raino, 12.000 €-ko mugarekin BDIHko agente batekin lankidetzan garatutako proiektuetarako, 20.000 € BDIHko agente batekin baino gehiagorekin egiten bada eta 15.000 € proiektua Europako DIH batekin egiten bada.
BDIHko edo nazioarteko DIH zentroko agenteen laguntza teknikoa
Teknologia digital eta jasangarriak barneratzeko ahalmena handitzea
Esperimentatzeko eta testatzeko azpiegituretarako sarbidea zure proiektu digitalerako
Enpresa industrialen lehiakortasuna hobetzea, ekoizpen prozesuak hobetuz
*Diruz lagundutako proiektuak 2023ko abenduaren 20a baino lehen amaitu beharko dira.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Aprobetxa itzazu euskadiko eta europako I+G arloko ezagutza eta azpiegiturak, zure enpresak industria digital eta jasangarri batek dakartzan erronkei aurre egiteko gaitasun zientifikoak eta teknologikoak lor ditzan. Ezagutu teknologia giltzarriak Basque Digital Innovation Hub-eko agenteen eskutik.
2021eko edizioan, BDIH KONEXIOk guztira 83 proiektu-proposamen jaso zituen, enpresek gidatuta, BDIHko kideekin lankidetza estuan. Proposamen horietatik, 82 proiektu onartu ziren guztira, hau da, horien % 98,8 onartu ziren eta 11.641 €-ko diru-laguntza izan zuten, gutxi gorabehera. Horrela, esan dezakegu BDIH Konexio programa erabat finkatuta dagoela jada, 2020an onartutako 48 proiektuetatik 2021ean onartutako 82ra pasatuz.
Material aurreratuak
Material aurreratuak eta estaldurak erabiliz egindako prestazio hobeak, iraunkorragoak eta jasangarriagoak diren produktuak egiteko gaitasuna ematen duten proiektuak.
Fabrikazio gehigarria
Fabrikazio gehigarria zure balio-katean sartzen duten proiektuak, zure produktuak sortzeko, diseinatzeko eta fabrikatzeko modua eraldatuz.
Robotika malgua
Robotika malgua eta lankidetzakoa erabiliz fabrikazio-prozesuak automatizatzen lagunduko dizuten proiektuak, eguneroko aldaketetara azkar egokitzen laguntzeko.
Makinaria adimenduna
Zure balio-katean makineria adimenduna eta interkonektatua sartzen duten proiektuak, produkzio-prozesua hobetuz eta jasangarriagoa eginez.
Zibersegurtasuna
Zure aktiboak, azpiegiturak eta prozesuak babestu ditzazketen zibersegurtasun proiektuak, prozesu operatiboak hobetuz eta bezeroen eta hornitzaileen konfiantza areagotuz.
Gailu medikoak eta osasun digitala
Gaixotasunen prebentzioarekin, diagnostikoarekin, tratamenduarekin eta errehabilitazioarekin lotutako tresnak, makinak, inplanteak, erreaktiboak, softwareak, materialak edo bestelako artikuluak oinarri dituzten proiektuak.
Sare elektriko digitalak
Adimen maila handiagoko soluzio teknologikoak eta balio erantsi handiko zerbitzuak sartzen dituzten proiektuak, banatuago, digitalizatuago eta deskarbonizatuago dagoen sare-eredu baterako trantsizioa errazteko.
Bai, proiektua gauzatzeko kontratatutako agenteak Basque Digital Innovation Hub zentroko gune desberdinetakoak izan daitezke.
Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko diru-laguntza diruz lagun daitezkeen bi jarduera egiteko erabiliko da, eta, beraz, erakunde bakoitzeko bi eskabide onartuko dira gehienez.
Bai, izan ere, proiektuak ebaluatzeko irizpideetako bat da “Erakunde onuradunek eta agente teknologikoek proposatzen duten lantaldearen kalitatea”.
Bai.
BDIH Konexio laguntza eskatu nahi duzu?
Kontuan izan BDIH-Konexio programa berriaren bidez diruz lagundu daitezkeen proiektuak nodo teknologikoka antolatzen direla, eta dirulaguntzak adituen laguntza teknikoaren bidez artikulatzen direla.
Aurtengo deialdian enpresa bakoitzak bi proposamenetarako finantzaketa jaso ahal izango du. Aukeratu ongi zure nodo teknologikoa galdetegi honetan, BDIH Konexio Agente aproposena esleitu diezazuten, eta pertsona horrek aholku eman eta dirulaguntza eskatzen lagundu diezazun!
Zure beharrarekin galdetegia bete ostean eta dagokion BDIH nodoaren aholkulariak zure agente adituarekin harremanetan jarri zaituenean, laguntza eska dezakezu.