SPRI Taldeko Arrisku Kapitaleko Sozietateak zure eskura jartzen ditu finantza-baliabideak eta enpresei laguntzako tresnak, besteak beste, aholkularitza estrategikoa, gobernantzarako laguntza eta eragile publiko eta pribatuekiko baterako inbertsioa biltzen dituztenak.
Ez dugu finantzaketa soilik ematen: enpresen kapitalean parte hartzen dugu aldi batez, eta modu aktiboan laguntzen diegu haien kudeaketan, garapenean aliatu estrategiko gisa jardunez.
Eusko Jaurlaritzaren
politika industrialaren garapena eta gauzatzea.
Enpresa eta industria berriak sortzea,
sektore berriak eta Euskadiren birrindustrializazia bultzatuz.
Proiektu eraldatzaileak babestea
lankidetza publiko-pribatuaren bidez.
Proiektu estrategikoak
Euskadin ainguratzea.
Euskadin atzerriko inbertsioa
bultzatu eta babestea.
Sustatzen ditugun funtsak hiru ildo nagusitan egituratzen dira, eta, horiei esker, enpresen heldutasun fase, sektore estrategiko eta hazkunde-eredu ugarietara egokitu gaitezke.
Hasierako faseetatik hasi eta hazkunde- eta eskalatze-faseetaraino sektore berritzaileetako enpresa sortu berriei ea teknologia disruptiboetan oinarritutako proiektuei laguntzeko funtsak ditugu. Sektore estrategikoekin (deep tech, biozientziak, eraldaketa digitala, energia, deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularra) lotutako pre-seed, seed eta scale-up ekimenetan inbertitzen dugu.
Finantza-tresnak ematen dizkiegu tamaina handitu, lehiakortasuna indartu edo industrializazio- eta hedapen-prozesuei ekin behar dieten konpainiei. Hazkunde organiko eta ez-organikoan inbertitzen dugu, industria-gaitasunak finkatzen eta enpresa-posizionamendua bizkortzen laguntzeko.
Enpresa txiki eta ertainetan eta lan-sozietateetan ondorengotza-prozesuetara bideratutako funtsak ere baditugu, bai eta edozein inbertsio-fasetan kooperatibak handitzera eta sendotzera bideratutakoak ere.
Kudeatzen ditugun funtsek 5 eta 10 urte arteko epearekin inbertitzen dute, bai enpresa berrietan, bai jada sendotuta daudenetan. Haien funts propioak indartu eta egonkortasun ekonomiko eta finantzarioa handitzen dugu.
Inbertsioen banaketa, lurraldeen arabera
Arrisku Kapitaleko sozietateei buruzko gaurkotasun osoa, euskal enpresen blogean.
Teknologia disruptiboak eta enpresa berrien sorrera sektore berritzaileetan.
Inbertsioa sektore estrategikoetako seed faseetako proiektuetan.
Start-up / ETEen dimentsionamendua eta eskalatzea.
Ahalmen industrialak dimentsionatzen laguntzea, hazkunde organikoko eta ez-organikoko prozesuetan inbertituz.
enpresa-proiektua aurkezteko
inbertsio-irizpideen arabera
eskatzea
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak
Inbertsio Batzordean
eta eragiketa formalizatzea
Dei iezaguzu 944 790 192 telefono-zenbakira, edo idatzi helbide honetara: capitalriesgo@spri.eus