PRIBATUTASUN POLITIKA

2022ko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen bertsioa

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) oro har arautzen du nola jaso eta tratatu behar dituen zure datu pertsonalak EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A. elkarteak (aurrerantzean, “AKK”) zehazki, www.spri.eus/arrisku-kapitala/ domeinu izenaren bidez eskura dagoen web orria (aurrerantzean, “WEBGUNEA”), erabiltzean ematen dizkiguzun datu pertsonalak, WEBGUNEAren bidez unean-unean erabilgarri dauden zerbitzuak barne. Hori guztia WEBGUNEAn eskuragarri dauden atal, formulario edo zerbitzu jakin batzuetan ezarritako berariazko aurreikuspenei kalterik egin gabe, zuri dagokion informazioa helarazteko eta, hala badagokio, zeure baimena eskatzeko.

AKKk beretzat gordetzen du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea, lege, jurisprudentzia eta/edo administrazio arloko berrikuntzetara egokitzeko, bai eta unean-unean WEBGUNEAren bidez egiten dituen praktiketara egokitzeko ere, une oro zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, datuen babesaren arloan aplikagarri den araudiarekin bat etorrita bete behar ditugun informazio arloko obligazioak betetze aldera, AKKk baliabide tekniko egokiak emango dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKAn sarbidea izan dezazun.

 

1.  Nor da zure datu pertsonalak Tratatzeko Arduraduna?

EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A. elkartea da zure datuak Tratatzeko Arduraduna.Bilbon (Bizkaia) du helbide soziala, Urkixo Zumardiko 36. zenbakiko atarian, 2. solairuan, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 5. 209 liburukian, 161 folioan, BI-2.222 orrian, eta A-48177760 du IFK.

PRIBATUTASUN POLITIKArekin eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozein kontu argitzeko, gurekin jar zaitezke harremanetan lehen adierazitako posta helbidean eta/edo lopdsgecr@spri.eus posta elektronikoko helbidearen bidez.

 

2.  Nola eskuratu ditugu zure datuak?

AKKn tratatzen ditugun datuak zuk zeuk eman dizkiguzu honako hauen bidez: (i) WEBGUNEAn nabigatzean betetako formularioen bidez eta/edo beste bide batzuen bidez (oro har, WEBGUNEAren erabiltzaile gisa erregistratzean –halakorik badago–, harremanetarako formularioak betetzean, enplegu eskaintzei buruzko formularioak betetzean eta/edo hautapen prozesuak egitean, etab.); eta (ii), kontsulta egiteko posta elektroniko bat bidaltzean.

Emandako datu pertsonalak hirugarren bati badagozkio, zuk bermatu egiten duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAren berri eman diozula, eta haren baimena jaso duzula bere datuak AKKri emateko, aurrerago adierazten diren helburuak betetzeko.

Gainera, jakinarazten dizugu sare sozialetan dauzkazun datuak erabil daitezkeela AKKk erabiltzen dituen sare sozial bakoitzean dauzkan profil korporatiboen bidez, hori guztia sare sozial bakoitzean ezarritako baldintzen eta terminoen arabera.

 

3.  Zer datu mota erabiltzen ditugu?

WEBGUNEAn nabigatzean, zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez eta/edo posta elektronikoaren bidez eskaini dizkiguzun datuak, eta, hala badagokio, erabiltzen ditugun sare sozialetan AKKren profil korporatiboen bidez lortutako datuak tratatzen ditugu AKKn.

Bereziki, honako datu kategoria hauek tratatzen ditugu AKKn:

  • Datu identifikatzaileak eta harremanetarakoak (eskuarki, izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
  • WEBGUNEAren eta/edo haren bidez eskura daitezken aplikazioen erabiltzaile erregistratu gisa identifikatzeko kodeak eta gakoak.
  • Interneten nabigatzeko datuak (eskuarki, IP helbidea, ikusitako web orriak, wifi sareetarako konexioak, etab.).
  • Datu pertsonalak, formakuntza, enplegua, etab. (zuk zeure borondatez parte hartzen duzun AKKren hautapen prozesuen eta/edo enplegu eskaera/eskaintzen kasuan).

 

4.  Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datuak eta zein legitimaziorekin?

Honako helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:

  • Zure erregistroa WEBGUNEAren erabiltzaile gisa kudeatzea eta izapidetzea, ahal denean, eta zure kontratua egin aurreko neurriak edo horri buruz zurekin ezarritako kontratu harremanak eskatu izana oinarri hartuta..
  • AKKk WEBGUNEAren bidez eskura jartzen dizkizun eduki eta zerbitzuetarako sarbidea eta erabilera kudeatzea, blog zerbitzuak, sare sozialak edo unean-unean WEBGUNEAren bidez eskura ditzakezun beste edozein funtzionaltasun barne hartuta, eta zure kontratua egin aurreko neurriak edo horri buruz zurekin ezarritako kontratu harremanak eskatu izana oinarri hartuta..
  • WEBGUNEAren bidez edo posta elektronikoaren bidez informazioaren eskaera, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea, eta zure kontratua egin aurreko neurriak edo horri buruz zurekin ezarritako kontratu harremanak eskatu izana oinarri hartuta..
  • Bitarteko ezberdinak baliatuz, elektronikoak barne, zuri AKKren produktu, zerbitzu, eskaintza, sustapen eta erakunde horri buruzko beste edozein informazio garrantzitsuri buruzko merkataritza eta publizitate komunikazioak helaraztea, zuk horretarako baimena eman baduzu eta baimen hori oinarri hartuta..
  • Kudeatzea enplegu eskaintza batean zure enplegu eskaera edo izen ematea eta dagokion hautapen prozesuan parte hartzea, hori guztia zuk kontratua egin aurreko neurriak eskatu izana oinarri hartuta..
  • WEBGUNEAn dagoen gure Gardentasun Atariaren bidez eskuragarri edukitzea legez herritar guztien eskura jarri behar ditugun datuak, hori guztia dauzkagun legezko obligazioak betetzeko..
  • WEBGUNEAn dagoen gure Kontratugilearen Profilaren bidez eskuragarri edukitzea legez herritar guztien eskura jarri behar ditugun datuak, hori guztia dauzkagun legezko obligazioak betetzeko (Sektore publikoko kontratuen arloan aplikagarria den araudia)..

Gogorarazten dizugu, edozein unetan, tratamendua zure onespenean oinarritzen den kasuetan, askatasunez eta doan ezezta dezakezula, ondoko 7 atalean adierazitako baldintzetan.

 

5.  Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Legeak aginduta AKK horretara behartuta dagoen kasuak alde batera utzita (eskuarki, Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioa edo beste Administrazio Publiko batzuk), datuak ez zaizkie hirugarren erakundeei jakinaraziko.

Ez dago aurreikusita zure datuak nazioartean transferitzea.

 

6.  Noiz arte kontserbatuko ditugu zure datuak?

Oro har, bildu ziren xederako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, zuk datu horiek tratatzeko baimena ezeztatzen ez duzun bitartean, baimen hori bada zilegitasunaren oinarria, edo aurreko une batean ezabatzeko eskatzen ez baduzu, eta AKKk bete beharreko legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den epe gehigarrian.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu AKKk datuak arazteko barne politikak dituela ezarrita, bere esku dituen datu pertsonalak kontserbatzeko epeak kontrolatzeko, eta beraz, datu horiek ezabatu ahal izango direla bildu ziren xederako beharrezkoak eta/edo egokiak ez direnean.

Zehazki, enplegu eskaerak kudeatzeko, gehienez ere 5 urtez kontserbatuko dira zure datuak.

 

7.  Zer eskubide dituzu?

Datuak babesteko gaian aplikagarria den araudiak eskubide batzuk ematen dizkizu datu pertsonalei dagokienez, eta eskubide horiek erabili ahal izango dituzu datuak tratatzean. Jarraian azaltzen ditugu eskubide horiek:

  • Zure datuetan sarbidea izateko: zure datuetan sartzeko eskubidea duzu erabiltzen ari garen datu pertsonalak zein diren jakiteko.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskaera egiteko: inguruabar jakin batzuetan, eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonal okerrak, guk erabil ditzakegunak, zuzentzeko, eta eskubidea duzu guri horiek ezabatzeko eskaera egiteko, besteak beste, datu horiek beharrezkoak ez badira datuak biltzeko xedeak betetzeko.
  • Zure datuen tratamenduari mugak jartzeko eskaera egiteko: inguruabar jakin batzuetan, eskubidea duzu guk zure datuen tratamenduari mugak jar diezazkiogun eskatzeko. Kasu horretan, soilik erreklamazioak egiteko edo defendatzeko kontserbatuko ditugula jakinarazten dizugu, datuak babesteko gaian aplikagarri den araudian aurreikusitakoari jarraiki.
  • Zure datuak eramateko: inguruabar jakin batzuetan, eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak jasotzeko, eman dizkiguzunak jasotzeko, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eta datu horiek tratamenduaren beste arduradun bati helarazteko.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egiteko: inguruabar jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko. Kasu horretan, zure datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean, edo erreklamazio posibleak baliatzeko edo defendatzeko kasuetan izan ezik..

Halaber, eskubidea duzu edozein unetan baimena kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Eskubide horiek erabili ahal izango dituzu AKKri eskaera idatziz eginda, 1 . a talean adierazitako posta helbidera, edo posta elektroniko bat bidaliz lopdsgecr@spri.eus helbidera..

Azkenik, azaltzen dizugu erreklamazio bat jar dezakezula eskumena duen Kontrol Agintaritzan (AKKren kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), bereziki zure eskubideak erabiltzean gogobeteta geratu ez bazara. www.aepd.es webgunearen bidez jar zaitezke harremanetan aipatutako Agintaritzarekin.

 

8.  Segurtasun neurriak

AKKk uneoro tratatuko ditu zure datuak konfidentzialtasun osoz, eta datuak isilpean gordetzeko betebeharra beteko du, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horretarako, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek jasan ditzaketen arriskuak, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzeko, galtzeko edo baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren antolakuntza neurriak eta neurri teknikoak aplikatuko ditu.

 

LEGE OHARRA

Web orri hau Lehia Eraldatzeko Sozietatearen Capital Riesgo del País Vasco SGEIC, S.A. jabetzakoa da, zeina Bizkaiko Merkataritza Erregistroan baitago izena emanda 1.612 liburukian, 1.125 liburuan, 3. sekzioan, 77. folioan, 10.400 orrian, lehenengo inskripzioan. A-48177760 da sozietatearen IFK zenbakia eta hauxe da bere egoitza sozialaren helbidea: Alameda de Urquijo, 36-2ª planta (Edificio Plaza Bizkaia) 48011 Bilbao (Bizkaia)

 

Webeko edukia eta estekak

SPRIk ez du inolako erantzukizunik onartzen inork gure Web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen dituenarena da, eta ez beste inorena. Ez dugu erantzukizunik onartzen ezta ere, web orri honetako esteka edo bilatzailearen bitartez irits daitezkeen hirugarren batzuen web orrietan egon daitekeen informazioagatik.

 

Webeko edukien bankuan argitaratutako informazioari buruz

SPRIren webeko edukien bankuan argitaratutako informazioa SPRIren hedabide sozialetan ere argitaratzen eta partekatzen da, hau da, YouTube, Slideshare, twitter, Pinterest eta Soundcloud sareetan, eta CREATIVE COMMONS lizentzia pean dago.

Contenidos SPRI by SPRI is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License

 

Web orriaren eguneratzea eta aldaketak

SPRIk eskubidea dauka bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.
Alderdi teknikoei buruzko argibideak

SPRIk ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta SPRIren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioan akats, oker edo omisioren bat egotearren erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

COOKIE POLITIKA

Gainera, adierazten dizugu AKKk Cookie Politika bat duela ezarrita, eta eskuragarri duzulahonako enlace honetan.