Euskal enpresen
hazkundea
azkartuz

Jarri harremanetan gure finantza-aholkulariarekin,
babes sendo bat zure proiektuarentzat

Nortzuk
gara?

Aldi baterako bazkide estrategikoa

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak arrisku kapitaleko erakundeak kudeatzen ditu. Eusko Jaurlaritzak 1985ean sortu zuen SPRIren bitartez, arrisku kapitalaren jarduera sustatu eta garatzeko EAEn.

Harrezkero, Euskadiko industria-ehuna dinamizatzen dugu, aldi baterako parte hartuz euskal enpresen kapitalean. Batik bat inbertitzen dugu osagai berritzaile handiko ekintzailetza-proiektuetan, hau da, Europako RiS3 estrategiekin bat datozen proiektuetan eta euskal enpresen nazioartekotzea, hazkundea eta berrikuntza sustatzen dutenetan.
Herrialde-apustua
Eusko Jaurlaritzak uste du euskal enpresek finantzaketa egokia behar dutela lehiakortasuna lortzeko.
Ikuspuntu horretatik abiatuta, kudeatzen ditugun arrisku kapitaleko funtsak tresna baliagarriak dira enpresa horien funts propioak indartzeko; horrek gaitasun handiagoa ematen die epe luzera kanpoko funtsak eskuratzeko eta, aldi berean, egonkortasun hobea bermatzen die ekonomikoki eta finantzarioki.

Zer eskaintzen
dugu?

Finantza-baliabideak eta
balio erantsia euskal enpresentzat

Baliabide ekonomikoak eskaintzen ditugu, balioa eskaintzen dugu.

Ez dugu euskarri finantzarioa bakarrik ematen, sozietatearen kudeaketan ere kolaboratzen dugu. Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak kudeatzen dituen erakundeen partaidetzaren bidez aldizkako plan estrategikoak eta kudeaketa-planak egiten dira. Horri esker, prozedura eta estrategia serioago eta zorrotzagoak bermatzen dira.

Kontratugilearen
profila

Gardentasunaren
ataria

Printzipio orokorrak

Antolakunde publikoek, beren funtzioak eta gizartearekiko hartua duten erantzukizuna betetzeko, ahalegina egin behar dute gardentasun informatiboa bermatzeko, enpresa pribatuetan baino are kritikoagoa delarik baldintza hori betetzea.

+ info

500dik gora
enpresatan inbertitu dugu.

Gure inbertsio-estrategia bat dator Eusko Jaurlaritzak definitu duen espezializazio adimenduneko estrategiarekin. Horregatik, Fabrikazio Aurreratuaren eta Bio-zientzien sektoreko enpresak bilatzen ditugu gehienbat.

Egoitza soziala eta fiskala Euskadin duten enpresetan baino ez dugu inbertitzen, betiere etorkizuneko proiektu bat badute eta laguntza sendoa behar badute proiektu hori gauzatzeko.

Inbertitzeko irizpideak ikustea

Kudeatzen ditugun funtsen inbertsioak jaso nahi dituzten enpresek oinarrizko baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Gutxieneko tamaina.
  • Zuzendaritza-talde konpetentea, konprometitua eta profesionala.
  • Epe luzerako enpresa-proiektua, hazteko eta garatzeko gaitasuna duena.
  • Aldi-baterako partaidetza onartzen duten akziodunak, epe ertain/luzera akziodun izateari utziko diotenak.
  • Bateragarritasuna egon dadila espero den errentagarritasunaren eta existitzen den arriskuaren artean.

Kudeatzen ditugun funtsek 5 eta 10 urte bitarteko denbora-horizontearekin inbertitzen dute, bai enpresa sortu berrietan eta bai zabalkuntza edo garapen plan bat duten enpresa errotuetan.
Azken horien kasuan, hainbat egoera eman litezke:

  • Hazteko, zabaltzeko, konpainia berriak erosteko edo nazioartekotzeko baliabideak behar dituzten enpresak.
  • Bazkide profesional baten laguntza lortu nahi duten famili enpresak.
  • Palanka efektua izango duten enpresak erosi nahi dituzten zuzendaritza-taldeak (MBO/MBI).
  • Ezartzen laguntzeko tokiko bazkide baten bila dabiltzan atzerriko enpresak.

Inbertsio funtsak:

FUNTS GENERALISTAK

Inbertsioak egiten dituzte enpresa industrialetan eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan.
Hazteko potentzial handia duten enpresa berritzaileetan.
Negozio / merkatu berrietan inbertitzeko edo halakoak garatzeko proiektuak dituzten enpresetan.

LANPAR FUNTSA

Funts honen helburua da langileek enpresako esparru guztietan parte har dezatela.
Enpresaren finantzaketa hobetzen du proiektuak sustatzeko, mantentzeko eta garatzeko,
kapitala, lana eta ezagutza uztartuz modu konprometitu batean.

EKINTZAILETZA FUNTSAK

Enpresa berritzaileetan.

Fabrikazio Aurreratuaren arloko enpresetan.

Bio-zientzien sektoreko enpresetan.

HARREMANETARAKO GUREKIN

  • EUSKAL HERRIKO ARRISKU KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS S.A datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu Sozietatearen Pribatasun politikara Gurekin harremanetan jartzeko idatzi lopdsgecr@spri.eus.

  • * Duten eremuak nahitaezkoak dira