Filtra tu búsqueda



Pribatutasun politika

Bertsio hau indarrean dago 2022/04/08 tik

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) arautzen du, oro har, SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN (aurrerantzean, “SPRI”) datu-bilketa eta datuen tratamendua. Datu horiek bi motatakoak izan daitezke: (i) www.spri.eus/es domeinu-helbidean dagoen web orriko (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalak, une bakoitzean WEBGUNEAN eskuragarri dauden zerbitzuak barne; eta (ii) jarraian behar bezala identifikatuko diren beste atzemate-sistema batzuen bitartez jasotako datuak. Horrek ez ditu indargabetzen WEBGUNEko atal, inprimaki edo zerbitzu zehatz batzuetan behar duzun informazioa emateko eta, hala badagokio, zure baimena jasotzeko ezarritako beste aurreikuspen espezifiko batzuk.

SPRIk eskubidea dauka PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eta legeria, jurisprudentzia edo/eta administrazioko baldintza berrietara egokitzeko, eta berdin aldatu ditzake une bakoitzean WEBGUNEAren bidez garatzen dituen praktikak, kontuan hartuta beti zure eskubide eta interesak.

Nolanahi ere, SPRIk behar dituzun baliabide teknikoak emango dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKA hau eskura dezazun, horrela betetzeko datu babesaren arloko araudiak ezartzen dizkigun informazio betebeharrak.

1. Nor da zure datuen Tratamenduaren Arduraduna?

Zure datuen Tratamenduaren Arduraduna da SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA, Zuzenbide pribatuko erakunde publiko bat [egoitza: Bilbo (Bizkaia), Urkijo Zumarkalea, 36-4. IFK: Q-4800789-B] xedetzat daukana era askotako ekimen eta proiektuak garatzea Euskadiko politika industrialaren eta enpresen lehiakortasunaren arloan.

Esteka[1] honetan aurkituko duzu SPRIk Arduradun gisa egiten dituen Tratamenduen Jarduera-erregistroa.

Dokumentu horretan aurkituko duzu datu-tratamendu bakoitzaren azalpen xehea, bai eta tratatu diren datuen kategoria, aplikatzekoa den legitimazio-oinarria, aurreikusitako jakinarazpenak, aplikatzekoa den kontserbazio-epea eta tratamenduko jarduera bakoitzari buruzko gainerako informazio esanguratsu guztia.

Bat etorriz datu babesaren arloan aplikatzekoa den araudiarekin, Datuen Babeserako Delegatu (DBO) bat izendatu dugu, SPRIko pribatutasunaren kudeaketaz eta kontrolaz arduratzen dena. Berarekin harremanetan jar zaitezke dpd@spri.eus posta elektronikoan.

PRIBATUTASUN POLITIKArekin edo/eta zure datu pertsonalekin zerikusia daukan edozertarako, jar zaitez harremanetan gure DBOrekin, edo zuzenean gurekin, dela gorago adierazitako posta elektronikoan, dela lopd@spri.eus helbidean.

2. Nola lortu ditugu zure datuak?

SPRIn tratatzen ditugun datuak zugandik jaso ditugu: (i) WEBGUNEAn nabigatzean bete dituzun inprimakien bidez edo/eta bestelako kanal batzuetan eman duzun informazioaren bidez (adibidez, WEBGUNEko erabiltzaile gisa erregistratzean --halakorik balego--, harremanetarako inprimakietan, lan-eskaintza edo/eta hautaketa-prozesuei buruzko inprimakietan, laguntza edo dirulaguntza eskaerei buruzko inprimakietan, SPRIk antolatu edo gidatutako jarduera, ekitaldi edo proiektuetan izena emateko inprimakietan, etab.) (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidaliz.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, bermatu behar duzu emana diozula hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAren berri eta baduzula haren baimena bere datuak SPRIri emateko aurrerago esango diren xedeetarako.

Orobat jakinarazten dizugu balitekeela zure sare sozialetako datuak tratatuak izatea SPRIk sare sozial bakoitzean dauzkan profil korporatiboen bitartez, betiere sare sozial bakoitzak ezarritako termino eta baldintzetan.

3. Nolako datuak tratatzen ditugu?

Oro har, SPRIn tratatzen ditugun datuak dira zuk zeuk WEBGUNEAn nabigatzean eman dizkiguzunak, bai zurekiko kontaktuak formalizatzeko erabiltzen ditugun inprimakietan eta/edo posta elektronikoz, edo bestela, SPRIk sare sozialetan dituen profil korporatiboen bitartez eskuratu ditugunak.

Zehazki, SPRIn kategoria hauetako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikatzeko eta harremanetarako datuak (izen-abizenak, NAN, helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
  • Datu profesionalak (zein enpresatan egiten duzun lan, zein diren zure kargua eta zereginak, enpresaren helbidea eta helbide elektroniko profesionala, telefono profesionala), baldin eta (i) zeuk emanak badira laguntza edo dirulaguntza eskaerak egiteko nahiz SPRIk antolatu edo gidatzen dituen jarduera, ekitaldi eta proiektuetan izena emateko; eta (ii) beharrezkoak badira zure enpresa lokalizatzeko edo/eta harreman komertzialak mantentzeko zurekin nahiz zure erakundearekin.
  • WEBGUNEAn edota haren bidez erabil daitezkeen aplikazioetan erregistratutako erabiltzaileen identifikaziorako kodeak eta pasahitzak.
  • Interneteko nabigazio-datuak (adibidez, IP helbidea, web orrietara eginiko bisitak, wifi sareetarako konexioak, etab.).
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak, prestakuntza, enplegua, etab. (baldin eta zeure borondatez parte hartzen baduzu SPRIren lan eskaera/eskaintzetan edo/eta hautaketa-prozesuetan).

4. Zertarako eta zein legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datuak?

PRIBATUTASUN POLITIKAren bitartez eskuratu daitekeen Tratamenduen Jarduera-erregistroan espezifikoki adierazitakoaren kalterik gabe, oro har helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:

  • WEBGUNEko erabiltzaile gisa zure erregistro prozesua kudeatu eta tramitatzea, posible denean, eta oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera edo zurekin daukagun kontratu-harremana.
  • WEBGUNEAren bidez SPRIk zure esku jartzen dituen eduki eta zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko modua kudeatzea, hala nola bloga, sare sozialak edo une bakoitzean WEBGUNEAren bidez eskura daitezkeen beste funtzionaltasun batzuk, oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera edo zurekin daukagun kontratu-harremana.
  • Balizko laguntza edo/eta dirulaguntza eskaerak tramitatu eta kudeatzea eta, oro har, testuinguru horretan SPRIrekin sortutako harreman juridikoa mantendu, kudeatu eta kontrolatzea, oinarritzat hartuz interes publikoa (SPRIri EAEko politika industrialean eta enpresen lehiakortasun arloan legez dagozkion eskumenak).
  • WEBGUNEAren bidez edo beste bitarteko batzuk erabiliz SPRIrekin formalizatzen dituzun produktu edo zerbitzuen kontratazioa tramitatu eta kudeatzea eta, oro har, gure produktu edo zerbitzuen erosle gisa gurekin sortuko duzun kontratu-harremana mantendu, kudeatu eta kontrolatzea, oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera edo zurekin daukagun kontratu-harremana.
  • SPRIk antolatu edo gidatutako jarduera, ekitaldi edo/eta proiektuetan parte hartzeko eskaerak eta parte-hartzea bera tramitatu eta kudeatzea, oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera edo zurekin daukagun kontratu-harremana.
  • Zeure borondatez hartu baduzu parte SPRIk antolatutako jarduera eta ekitaldietan, jarduera eta ekitaldi horiek kudeatu eta haien berri ematea, baldin horretarako baimena eman baduzu eta oinarritzat hartuz baimen hori.
  • WEBGUNEAren edo posta elektronikoaren bidez eginiko informazio-eskaera, iradokizun, kexa edo erreklamazioak tramitatu eta kudeatzea, oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera edo zurekin daukagun kontratu-harremana.
  • Bitarteko desberdinak baliatuz, bitarteko elektronikoak barne, SPRIren zein SPRIk zuzenean nahiz zeharka partaidetutako beste enpresa/erakunde batzuen (identifikatuta daude www.spri.eus/nortzuk-gara/ URL helbidean) merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak bidaltzea erakunde horien produktu, zerbitzu, eskaintza, sustapen eta bestelako informazio esanguratsuei buruz, baldin baimena eman baduzu horretarako eta oinarritzat hartuz baimen hori.
  • Gure “newsletter” zerbitzurako harpidetza eta horri dagozkion jakinarazpen elektronikoen bidalketa kudeatzea, baldin baimena eman baduzu horretarako eta oinarritzat hartuz baimen hori.
  • Zure enplegu-eskaera edo enplegu-eskaintzen inskripzioa eta kasuan kasuko hautaketa-probetako parte-hartzea kudeatzea, oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera.
  • Legez herritarren esku jarri behar ditugun datuak irisgarri egitea gure WEBGUNEko Gardentasun Atariaren bitartez, oinarritzat hartuz gure lege-betebeharrak betetzea (gardentasun arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoa).
  • Legez herritarren esku jarri behar ditugun datuak irisgarri egitea gure WEBGUNEko Kontratugilearen Profilaren bitartez, oinarritzat hartuz gure lege-betebeharrak betetzea (sektore publikoko kontratuen arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoa).

Horrez gain, datu-tratamendu zehatz bakoitzari buruzko informazio xehea aurkituko duzu WEBGUNEko datu pertsonalen bilketarako onlineko inprimaki bakoitzean.

Gogoan izan tratamenduaren oinarria zure baimena bada, edonoiz ken dezakezula baimen hori, libreki eta dohainik, 7. atalean zehaztutako baldintzetan.

5. Nori helarazten dizkiogu zure datuak?

Jakinarazten dizugu zure datuak helarazi ahal izango dizkiegula hirugarren hauei:

  • Agintari, Organismo eta Administrazio Publikoei, baldin legeak behartzen badu SPRI datu horiek jakinaraztera.
  • Baimena eman baduzu, SPRI enpresa taldeko erakundeei (behar bezala identifikatuta daude spri.eus/nortzuk-gara/ URL helbide elektronikoan), helburutzat harturik zure eskaerak eta kontsultak erantzutea edo/eta erantzun komertzialak bidaltzea erakunde horiei buruz eta euren jarduera zein produktuei buruz.

Bestalde, gure Gardentasun Atariko edo/eta gure Kontratugilearen Profileko argitalpenei dagokienez, jakinarazten dizugu balitekeela zure datu pertsonalak hirugarrenek munduko edozein tokitatik eskuratzeko moduan egotea gure WEBGUNEAn. Nazioarteko datu transferentzia hori mugatuko da, halere, atal horietan legez argitaratu behar ditugun datuetara eta, aplikatzekoa den araudiaren arabera, datuak argitara emango dira beharrezkoa denean hala egitea interes publikoko arrazoi garrantzitsuak direla medio.

6. Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

PRIBATUTASUN POLITIKAren bitartez eskura daitekeen Tratamenduen Jarduera-erregistroan espezifikoki adierazitakoaren kalterik gabe, datu pertsonalak gordeko dira (i) jaso ziren helbururako beharrezkoak diren bitartean; eta (ii) zuk tratamendurako baimena kendu arte, baldin eta tratamendurako legitimazio-oinarria zure baimena izan bada, edo datuak kentzea lehenago eskatzen baduzu; orobat (iii), SPRIk bete behar dituen lege obligazioak betetzeko behar den denbora gehigarrian.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu SPRIk finkatuta dituela datuak arazteko barne-politikak, bere esku dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko, eta, beraz, datu horiek ezabatu egin ahal izango dira jaso ziren xederako beharrezkoak edo/eta egokiak ez diren unean.

7. Zeintzuk dira zure eskubideak?

Datuen babes arloan aplikatzekoa den araudiak hainbat eskubide ematen dizkizu zure datu pertsonalen gainean, uneoro baliatu ahal izango dituzunak zure datuak tratatzen ditugun denboran. Hona hemen eskubide horiek:

  • Zure datuetara sartzeko eskubidea: eskubidea duzu zure datuetara sartzeko eta jakiteko zuri buruzko zein datu ari garen tratatzen.
  • Zure datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu tratatzen ari garen eta zuzenak ez diren zuri buruzko datuak zuzentzeko eta eskatzeko ezaba ditzagula datu horiek, baldin eta, besteak beste, datu horiek ez badira gehiago beharrezkoak.
  • Zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu eskatzeko muga dezagula zure datuen tratamendua. Kasu horretan, jakinarazten dizugu zure datuak gordeko ditugula bakarrik erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik defendatzeko, datuen babes arloan aplikatzekoa den araudiak aurreikusten duen bezala.
  • Datuak beste norabait eramateko eskubidea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri buruz eman dizkiguzun datu pertsonalak eskuratzeko, erabilpen komun eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eta datu horiek beste tratamendu-arduradun bati transmititzeko.
  • Zure datuen tratamendua aurkatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, eta zure egoera bereziarekin erlazionatutako arrazoiak direla medio, eskubidea duzu zure datuen tratamendua aurkatzeko. Kasu horretan, ez genuke gehiago tratatuko zure daturik, salbu eta gorde egin behar badira ezinbesteko motibo legitimoak direla medio, edo balizko erreklamazioak egiteko zein haietatik defendatzeko.

Era berean, eskubidea duzu noiznahi erretiratzeko zure baimena, hala eginez batere kaltetu gabe baimena erretiratu aurretik baimen horretan oinarrituta egin den tratamenduaren legitimotasuna.

Eskubide horiek baliatzeko idatzizko eskaera bat bidali behar duzu SPRIra, 1. atalean zehaztutako helbidera, edo mezu elektroniko bat bidali behar duzu lopd@spri.eus helbidera.

Azkenik, jakizu posible duzula erreklamazio bat jartzea Kontrolerako Agintaritza eskudunaren aurrean (SPRIren kasuan, Datuen Babeserako Euskal Agentzia), batez ere satisfaziorik lortu ez baduzu zure eskubideak baliatuta. Agintaritza horrekin harremanetan jar zaitezke bere web orriaren bidez: www.avpd.euskadi.eus.

8. Segurtasun-neurriak

SPRIk erabateko konfidentzialtasunez tratatuko ditu zure datuak uneoro, sekretupean gordetzeko betebeharra errespetatuz eta bat etorriz datu babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoarekin; horretarako, beharrezkoak diren neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta inork ez ditzan aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe eskuratu, kontuan harturik teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak.

9. “Cookie” Politika

Orobat jakinarazten dizugu SPRIk baduela Cookie Politika bat. Esteka honetan ikus dezakezu.

 


Pribatutasun politika azkenengo aldiz eguneratu zen 2022aren apirilak 8an.

Aldatu zure baimenaren
ezarpenak