Finantzaketa
Zure enpresarentzako finantzaketa-laguntzak
Hemen duzu adituen laguntza eta aholkularitza.
Berebiziko arreta ematen diogu enpresen finantzaketari, suspertu daitezen, beren lehiakortasuna hobetu dezaten balio erantsiaren zein merkatuaren ikuspegitik, eta gauza izan daitezen enpresa proiektu berriei ekiteko.
Hona hemen eskaintzen ditugunak: Arrisku Kapitalelako tresnak, kreditu parte-hartzaileak, abalak, aurrerakin itzulgarriak, interesen hobariak; eta lanean jarraitzen dugu enpresek eskura dituzten finantzaketa-iturriak handitzeko eta hobetzeko.
Produktu berri bat garatu behar baduzu, berehalako likidezia behar baduzu edo merkatu berrietan inbertitu nahi baduzu, badauzkagu zuretzako tresnak.
Jarri harremanetan gure finantza-aholkulariarekin, laguntza irmoa emango dio zure proiektuari
Zure enpresan inbertitzen laguntzen dizuten finantzaketa-laguntzak eskaintzen ditugu
Zure enpresa industrialaren dibertsifikazioa eta hazkundea bultzatu
Zure enpresaren ekoizpen-gaitasunak handitzen dituzten proiektuak martxan jartzen, negozio-lerro berriak irekitzen edo merkatu berrietara sartzen lagunduko dizugu. Aurre-eskaera irekitaIndustria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemenEkipamendu eta softwarearen erosketa eta berritzea Industria Adimentsurako
75.000 €-rainoko laguntza enpresa bakoitzeko, hardwarea eta softwarea eskuratzeko. Fabrikazio Aurreratua, Fabrikazio Gehigarria, Robotika Aurreratua eta Lankidetzazkoa, Gauzen Interneta, Adimen Artifiziala, sistema ziber-fisikoak, Errealitate Birtuala eta Handitua, Biki Digitalak... Epea itxitaEkoizpen-instalazio berriak erosi, berritu eta ekipatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak Ezkerraldea handitutan eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten udalerri batzuetan kokatutako industria-enpresek eginiko inbertsioentzat. Epea itxitaEnpresaren jarraipena eta bideragarritasuna bermatuko duten birfinantzaketa-proiektuentzako laguntza
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen ekintza-plan bat prestatzeko. Epea itxitaIndustria-instalazio berriak erosteko, ekipatzeko eta abian jartzeko finantzaketa
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…). Epea itxitaKrisi-egoeran dauden industria arloko enpresak berregituratzeko eta berrindartzeko laguntzak
0,6 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera. Epea itxitaEta kapitalean ere inbertitzen dugu
Euskal enpresen susperraldia eta hazkundea bizkortzeko, proiektu eraldatzaileei laguntzeko eta industria estrategikoak finkatzeko, SPRI Taldearen Arrisku Kapitaleko Sozietatetik zure eskura jartzen ditugu finantza-baliabideak eta balio erantsiko tresnak.
Izan ere, finantza-laguntza eskaintzeaz gain, euskal enpresen kapitalean parte hartzen dugu aldi baterako, eta gizartearen kudeaketan laguntzen dugu.
Zure negozioaren bizi-zikloan zehar zuri lagunduz:
Pree seed · teknologia disruptiboak eta enpresa berrien sorrera sektore berritzaileetan
Seed · Seed faseko proiektuetako inbertsioa proiektu estrategikoetan.
A serieak · Start-up en/ETE-en dimentsionamendua eta eskalatzea
Growth - Series B+ · Industria-gaitasunak dimentsionatzen laguntzea, hazkunde organiko eta ez-organikoko prozesuetan inbertituz.
Dagoeneko 500 enpresa baino gehiagotan inbertitu dugu
Badakizu, Arrisku Kapitalak ahalmena du zurea bezalako proiektuetan baliabideak eta finantzaketa txertatzeko. Bidali zure proiektua.