Gure DNAn dago produktu berrien garapenean inbertitzea, daukaguna hobetzen saiatzea, material berriekin esperimentatzea edo gure egunerokotasuna modu desberdin batean kudeatzea. Horrexegatik gara euskal enpresak puntakoak, lehiakorrak eta garrantzitsuak.
Horrexegatik lortu ditugu aitortza eta baliabideak, eta horrexegatik gauzka Europar Batasunak eskualde oso berritzailetzat. Izan ere, Euskadiko berrikuntza teknologikoko sistema da gure lehiakortasunaren oinarrizko zutabeetako bat.
SPRI Taldean laguntza ematen diegu euskal enpresei bere I+G garatu dezaten.
Tresnak, aktiboak, laguntzak, lantaldeak eta aliantzak bultzatzen ditugu.
Euskal enpresarentzako aholkularitza eta negozio-aukerak Europan.
SPRIk zuzentzen du Enterprise Europe Network Sarearen euskal partzuergoa. Europako Batzordeak sustatutako sare horrek aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die ETEei transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta sarbidea errazten die I+G+B finantzatzeko Europako programetara.
Sarea presente dago Euskadin SPRIk, BEAZek, Innobasquek eta Araba, Gipuzkoa eta Bilboko Merkataritza Ganberek elkarrekin osatutako partzuergo baten bitartez.
600 antolakunde | 4.000 profesional | 50 herrialde baino gehiago
Gure herriak I+G+B-ren alde eginiko apustua, Europan erreferente bihurtzen gaituen agente zientifiko eta teknologikoen sarea.
Gure herriak I+G+B-ren alde eginiko apustua, Europan erreferente bihurtzen gaituen agente zientifiko eta teknologikoen sarea.
Euskadiren berrikuntza-estrategia hertsiki lotuta dago Europatik bultzatzen den espezializazio adimendunarekin eta dibertsifikazioarekin. Laguntza-politikak ezartzen ditu baliabideak kontzentratzen laguntzeko ikerketa-esparru haietan, zeintzuetan sinergia esanguratsuak ematen diren Euskadiko ekoizpen-gaitasun errealekin nahiz potentzialekin (RIS3 estrategia): biozientziak, energia eta fabrikazio aurreratua.
Euskadiko Zientzia eta Tenologia Sarea 1997an sortu zen, eta eskaintza teknologiko integral eta espezializatua eskaintzeko lan egiten du. Eusko Jaurlaritzak Basque Research & Technology Alliance (BRTA) sortu zuen 2019an, lankidetza-dinamikak bultzatzeko eta industriaren erronka berriei aurre egiteko.
Klikatu hemen Zientzia eta Teknologia Plana ikusteko
Akreditatu zaitez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko
agente gisa eta sar zaitez Europan erreferentziazkoa den sare batean.
Ezagutu itzazu sareko
kide diren agenteak
Proiektu komunak izan ditzakezue
SPRI Taldea Euskadiko ekosistema teknologikoa bultzatzeko aliantza handian.
BRTA sortu da Euskadiko industriaren erronkei aurre egiteko eta teknologia arloko ikerketan eta garapenean nazioarteko lider diren korporazio handiekin lehiatzeko. Aliantza handi hori euskal ikerketaren aitzindaria izango da Europan eta mundu mailan, eta SPRI Taldea aliantza horretako kide aktiboa da.
Basque Research and Technology Alliance lankidetza-hitzarmen baten bidez sortu da, eta hitzarmen horretara biltzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko 16 teknologia-zentro, ikerketa kooperatiboko zentroak, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI Taldea.
3.700 ikertzaile
300 M €-ko inbertsioa urtean
1.300 argitalpen zientifiko urtean
100 patente urtean
Mantendu egunean euskal enpresaren blogean
Egon informatuta. Zoaz blogera!