Elkarlaneko ikerketarako Elkartek 2021 laguntza programaren helburua da elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak, industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak eta interes bereziko bestelako ekintza osagarriak sustatzea, lehiakortasuna hobetzeko industria adimendunean, energian eta osasunean.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
T.: 900 92 93 93
email info@spri.eus
ZTBESeko agenteek garatutako proiektu estrategiko eta berritzaileak dira, baliagarriak industria adimendun, energia eta osasun arloetako ezagutzak zabaltzeko.
Urte anitzekoak izan daitezke eta gutxienez 3 motatako agente izango dituzte eta gehienez zortzi parte-hartzaile. Gutxieneko aurrekontua 500.000 eurokoa izango da, 50.000€ parte-hartzaileko.
Funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo ikerketa industrialekoak dira, ZTBESeko enpresetako I+G unitateek zuzenduak, trakzio-indar handikoak eta ahalmen handia dutenak merkatura iristeko.
Urte anitzekoak izan daitezke eta gehienez 8 parte-hartzaile izango dituzte. Gutxieneko aurrekontua 100.000 eurokoa izango da, 50.000€ parte-hartzaileko.
Eskaintza-eskariko bitartekaritza organismoek eta ZTBESeko zabalkunde organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritza-proiektuak dira, besteak beste, hauek: prospekzio azterketak eta zaintza arloko azterlanak, I+G+B-ko proiektuetarako elkarlana eta aholkularitza sustatzeko jarduerak, proiektuei lotutako I+G+B-ren kudeaketa eta transferentzia, funtsezko ikerketaren eta ikerketa industrialaren arloko proiektuei loturiko nazioartekotzeko jardueretako partaidetza sustatzea.
.
Laguntza ZTBESeko agenteekin funtsezko elkarlaneko ikerketa garatzeko.
Laguntza industria-potentzial handiko elkarlaneko ikerketan.
Laguntza eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritzan.
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Elkartek dirulaguntzak eskuratzeko.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua