Ikusirik zein azkar ari den aurreratzen gaur egungo mundu digitalizatu hau, SPRIn argi daukagu ezinbestekoa dela euskal enpresa-sarearen digitalizazioa eta etengabeko hobekuntza sustatzen jarraitzea. Helburu hori lortzeko, tresna berrien ezarpena -hala nola, Big Data-ren analisia, machine learning, adimen artifiziala, marketin digitala eta erabakiak hartzeko metodo nahiz prozesuak hobetu ditzaketen beste baliabide batzuk- bultzatzen dugu, bide horretatik, are gehiago handitzeko gure enpresek sortzen duten balio erantsia.
Helburu hori gogoan harturik, SPRI Taldean lanean ari gara Euskadi 2020 Agenda Digitala garatzeko eta euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko. Eta horretarako, gure enpresen zerbitzura jartzen ditugu behar dituzten zerbitzu, aktibo eta laguntza guztiak.
SPRI Taldeak Enpresa Digitala ekimena garatzen du Foru Aldundiekin eta beste organismo batzuekin (Enpresa eta Berrikuntza Zentroak eta Euskadiko teknologi parkeak) batera. Euskadiko enpresa eta profesionalei zuzendutako Enpresa Digitala ekimenaren helburua da euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzea, prestakuntza emanaz eta laguntzak eskainiz informazio- eta.
Azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakizun kritikoek frogatuta utzi dute zibersegurtasuna funtsezko tresna bat dela. Basque Cybersecurity Centre Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen bat da, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sareko agenteekin lerrokatua dagoena, erantzun eraginkor bat emateko erronka horiei eta beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko euskal enpresei, informazio estrategikoa edo jabetza intelektuala bezalako elementu sentikorrak babestuz.
Ezagutu azken albisteak euskal enpresaren blogean
Egon informatuta. Zoaz blogera!