Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Ekintzailetza

Ideia baliotsu bat baduzu, hemen duzu lantalde bat prest dagoena helburu horretarantz arraun egiteko

SPRI konprometituta dago berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin eta barnekintzailetzarekin. Behar duten laguntza ematen die enpresa-ekimen berriei beren premien neurriko laguntza integrala eta malgua eskainiz, aukera izan dezaten martxan jartzeko, hazteko eta merkatuan arrakastaz finkatzeko.

Lehentasuna ematen diegu industria-sektoreetako eta 4.0 industriako teknologia berrietako (big data, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet of things, 3D inprimaketa, etab.) oinarri teknologikoko eta/edo berrikuntza aurreratuko proiektuei (sart-up), manufaktura aurreratu, energia eta osasun esparruetara aplikatutakoei.

 

Hemendik igarotzen diren proiektuak gure egunerokotasunaren parte bihurtzen dira azkenean, eta proiektu horiek sendotzen ikusteak harrotasunez betetzen gaitu.

Zer eskaintzen du?

Euskadiko ekintzaileok, badauzkagu zuen negozio-ideiei laguntzeko diseinatutako programa eta ekimenak

01_

Negozio-ideia bat baduzun jakin nahi duzu?

02_

Esan dizute finantzaketa eskura dezakezula, baina ez dakizu nondik hasi?

03_

Ez dakizu nola bideratu zure negozio-plana eta nola egokitu zure aurkezpenak egitean?

04_

Kezkatuta zaude ez dakizulako zure jarduerak legezko betekizun espezifikoak behar dituen ala ez?

05_

Ez daukazu astirik zure jabetza industriala eta intelektuala babesteko moduei buruz informatzeko?

06_

Ez dituzu ezagutzen zure jarduera garatuko den merkatua eta zure lehiakideak?

07_

Laguntza behar duzu zeure burua ezagutzera emateko?

08_

Gustatuko litzaizuke zure kontaktu- eta hornitzaile-sarea zabaltzea?

Laguntzak

Eskatu zure startup-a sortzeko eta hazteko laguntzak!

Euskadiko Startup Sarea

Ezagutu euskal ekintzailetzaren ekosistema

Up! Euskadi plataforma berriak informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna ematen die startupei eta ekosistemako agente guztiei, eta ekintzailetza aurreratuko Hub gisa posizionatzen du Euskadi.

Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako agenteek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila hobetu, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.

Plataforma hau lankidetzan garatu da Dealroom-ekin, ekosistema teknologikoei buruzko datuen Europako eta munduko hornitzaile nagusiarekin.

Ekosistemako kide bazara, bat egizu!

Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC-ak)

Konta iezaguzu zure proiektua hurbilen duzun (BIC-ean) Enpresa eta Berrikuntza Zentroan

BIC ARABA

C/ Albert Einstein, 15
Parque Tecnológico de Alava, 01510 – Miñano (Álava)
T. 945 298 282
Email: bicaraba@bicaraba.eus

Kontaktatu orain

BIC BIZKAIA

Sabino Arana 8
48013 Bilbao - Bizkaia
T. 944 395 622
Email: info@bicbizkaia.eus

Kontaktatu orain

BIC EZKERRALDEA

Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33
48901 Barakaldo (Bizkaia)
T. 94 418 41 00
Email: info@bicezkerraldea.eus

Kontaktatu orain

BIC GIPUZKOA DONOSTIA

Parque Tecnológico Gipuzkoa Paseo Mikeletegi, 83 - 20009 Donostia
T. 943 000 999
Email: bic@bicgipuzkoa.eus

Kontaktatu orain

-

BIC GIPUZKOA EIBAR

Edificio Fundación Tekniker C/ Iñaki Goenaga, 5. - 20600 Eibar
T. 943 000 999
Email: bic@bicgipuzkoa.eus

Kontaktatu orain

-

BIC GIPUZKOA ARRASATE-MONDRAGÓN

Goiru Kalea 1, Edificio A, 4º - 20500 Mondragón
T. 943 712 072
Email: bicarrasate@bicgipuzkoa.eus

Kontaktatu orain

Start up-ak garatzeko eta beren negozioaren sorkuntza-, hazkunde-, sendotze-
eta proiekzio-faseari ekiteko beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko aukera
emango duen ekosistema bat babesten, eratzen, gaitzen eta sortzen dugu.