BIND GovTechek startup teknologikoen talentua sektore publikoen erronketara gerturatzen du
BIND GovTechen bidez, startup teknologikoek Euskadiko erakunde publikoekin elkarlanean aritzeko aukera dute berrikuntza irekiko proiektuen bidez benetako erronkei erantzuna emateko.
Hautatutako enpresek digitalizazio-soluzioak ezarri, administrazio publikoko erreferentziazko bezero batekin beren teknologia balioztatu eta prestakuntza espezializatura sarbidea izateko aukera izango dute GovTech merkatuan lehiatzeko. Eta, gainera, urteroko Demo Day ekimenean erakusketa egingo dute.
“BIND GovTech-ek administrazioen benetako erronkei aurre egiteko aukera ematen die startupei, zerbitzu publikoen eraginkortasuna, jasangarritasuna eta irisgarritasuna hobetzen lagunduz”
Startup eta enpresa gazteentzat
Presta zaitez eta aurkeztu zure soluzio berritzailea sozietate publikoen erronkei erantzuteko. Informazioa emango dizugu
Sozietate publikoentzat
BIND GovTecheko kide diren enpresa publikoen helburua da haien eraldaketa digitala bizkortu eta azkartzea gaur egungo erronkei erantzun ahal izateko.
Konta iezaguzu zein diren zure erronkak eta zure beharretara egokitzen den soluzioa bilatuko dugu. Jarri gurekin harremanetan
Nola funtzionatzen du BIND GovTechek?
BIND GovTecheko kideek eta sozietate publikoek digitalizazio-erronka batzuk identifikatzen dituzte edizio bakoitzean. Ekimenaren helburua erronka horiei startup teknologikoekin lankidetzan proiektu berritzaileak garatuz erantzutea da.
Startupen proposamenak jasotakoan, sozietate publikoek beren beharretara ondoen egokitzen diren soluzioak hautatzen dituzte.
Prozesuaren faseak:
1_
Erronkak detektatzea
(iraila)
Erronkak identifikatzea eta jendaurrean aurkeztea.
2_
Deialdia irekitzea
(iraila - urria)
Startupak aurkeztutako proposamen bakoitzean izena emateko epea.
3_
Matchinga
(urria - azaroa)
Ebaluazio-, hautaketa eta parekatze-prozesua.
4_
Akordioak definitzea
(azaroa)
Startupen eta sozietate publikoen arteko lankidetzaren baldintzak zehaztea.
5_
Abian jartzea
(azaroa - apirila)
Proposatutako soluzioak ingurune errealetan ezartzea eta programa garatzea.
GovTech 2026ko erronkak
BIND GovTech ekimenaren 4. edizioa, parte hartu zuten sozietate publikoek hiru erronka identifikatu zituzten datuen egituraketan, kudeaketan eta gobernantzan, ingurumena betetzean eta erabiltazaile-esperientzian.
Bilboko ekonomia-sustapenerako agentzia
Erronka
Kontratazio-agirien idazketa juridiko eta teknikoa hobetzea.
Euskal Trenbide Sarea

Erronka
Trenbide azpiegituren obren kontratu publikoetan dokumentazio kudeaketa eta ingurumen betetzearen jarraipena.
Euskal energiaren erakundea

Reto
Eskaeren arretaren koherentzia eta kalitatearen hobetzea.
8 urte baino gutxiagoko startup teknologikoa eta garatutako produktua bazara, proposatu zure soluzioa.
4. edizioko sozietate publiko parte-hartzaileak
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Lagundu Euskadiko administrazioa eraldatzen edo aurkeztu zure erronka teknologikoak enpresa publiko gisa
Startup edo Scaleup bat bazara, bete formularioa eta oraingo edo etorkizuneko deialdien berri emango dizugu.
Sektore publikoko enpresa bazara, azaldu zein diren zure erronkak eta zure beharrei ondoen erantzungo dieten soluzioak aurkitzen lagunduko dizugu.
Startupen eta erakundeen arteko lankidetzari esker berritzen
BIND berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatua da, industria adimendunera bideratua. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak sustatzen du SPRI Taldearen eta Up!Euskadi ekimenaren bitartez, eta Euskadiko ekintzailetzako ekosistemari atxikita dago. Gaur egun, eskualdean egoitza duten sektoreko 100 enpresa lider inguruk parte hartzen dute.
Hauek dira ekimen honen helburu nagusiak: Euskadiko industria-ingurunean startupen hazkundea bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadi industria-ekintzailetzaren gune aurreratu gisa posizionatzea.
2016an abian jarri zenetik, BINDek 250 startup baino gehiagori lagundu die eta 350 proiektu inguru bultzatu ditu, 9,6 milioi eurotik gorako fakturazioa lortuz.
BINDek baditu hiru ekimen berritzeko eta erronka teknologiko berriei erantzuteko:
- BIND: Azelerazio eta berrikuntza irekiko ekimena enpresa handi eta startup. Informazio guztia hemen.
- BIND GovTech:Berrikuntza irekiko erronka teknologikoen ekimena administrazio publiko eta startup.