SPRI taldeak ekintzailetza bultzatzen du enpresa-ekimen berriei laguntza integrala ematen dieten ekintzen bidez. Finantza-laguntza eta laguntza integrala eskaintzen ditugu BICen bidez, ekintzaileek beren proiektu berritzaileak sustatu ahal izan ditzaten. Gure helburua laguntzea da, haien beharretara egokituz, merkatuan arrakasta izan dezaten.
1M €-ko zuzkidura duen Ekintzaile + programa Ekintzaile programaren jarraipena da. Laguntza-lerro berri bat, garapen-itxaropen handienak dituzten proiektuak, inpaktu handiko proiektuak edo disrupzio teknologikoa dutenak babesten dituena, eta enpresaren operatiboarekin berarekin lotutako gastuak finantzatzen dituena, talentua sartzearekin lotutako gastuak nabarmenduz.
Ekintzaile + laguntza-programaren bidez, Enpresa Plana gauzatzeko funtsezko gastuak finantzatzen dira: talentua duten pertsonak kontratatzea, kanpoko aholkularitza teknikoa, alokairuak, jabetza industriala eta proiektuaren sustapena.
Itzuli beharrik gabeko laguntza da, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70erainokoa, eta gehienez 100.000 € proiektu bakoitzeko.
Bizkortu zure enpresa txikiaren hazkundea, finantza-oreka arriskuan jarri gabe
Hasiera data: 2023-08-29
Amaiera data:
2023-10-11, 23:59retan
Ezagutza intentsiboko edo disrupzio teknologiko handiko enpresa-proiektuak garatzea
Zure negozio-ideia gauzatzea, Enpresa Plana abian jarriz
Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatuko duten adituek gidatutako berrikuntza
Produktu- eta zerbitzu-, talentu-, berrikuntza- eta bezero-oinarri sendoa eraikitzea, hazkunde azkar eta iraunkorra lortzeko
Diruz lagundu daitezkeen gastuak 70.000 eurokoak izango dira gutxienez.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Hasierako erronkak gainditzen eta zure gazela enpresa altuera berrietara eramaten lagunduko dizugu.
Ez. Minimis laguntzatzat ez kalifikatzeko arrazoia da laguntzen erakunde onuradunak ez izatea diruz lagundu daitezkeen gastu berberetarako beste laguntza-programa batzuen onuradun izan direnak.
Bai, Ekintzaile + programak jarraipena ematen dio Ekintzaile eta Barnekintzaile programaren proiektu onuradunei emandako laguntzari.
Gainera, potentzial handiko proiektuak finantzatzeko beste programa batzuekin osatzen da, hala nola Basque Funtsa, AURRERA, Gauzatu Industria, Basque Tek Ventures, Renove Industria 4.0.
SPRIk beste agiri eta/edo informazio osagarri batzuk eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, beharrezkotzat jotzen badu aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.
EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridiko guztiek eska dezakete, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den Enpresa Plana badute eta hura «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin bada, edo honen oniritzia lortu badu enpresa-proiektu berritzaile bati buruz, oinarri teknologikoa, industriala, produktuari-prozesuari lotutako zerbitzuak dituena, edo ezagutza intentsiboko enpresa-proiektu bati buruz, eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
Zure enpresa-proiektua abian jartzeko Ekintzaile + laguntza eskatu nahi baduzu, eskatu hemen elkarrizketa bat hurbilen duzun Enpresa eta Berrikuntza Zentroarekin (BIC): Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.