Merkataritza-tentsioak eta tentsio geopolitikoak dira nagusi 2025eko lehengaien merkatuan
Txostenak nabarmendu duenez, lehengaien prezioen bilakaera muga-zergen arloko tentsioen konponketak, potentzien arteko akordioek eta dinamika geopolitiko globalak baldintzatuko dute 2025eko bigarren hiruhilekoan.
Munduko lehengaien prezioen bilakaeraren azterketa
Industriako lehengaien prezioek hegazkortasun handia izaten jarraituko dute
Euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko Lehengaien Behatokiaren azken edizioa, merkatu global hori sakon-sakon aztertu eta energiarekin zein industriarekin lotuta daudenei arreta berezia eman diena. Txostena SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak landu du, eta sektorearen ikuspegi estrategikoa emateaz gain, merkataritza-gerrak prezioetan eragindako inpaktua nabarmendu du, lurraldeko enpresei merkatuaren joerak aurreratu eta beren estrategiak oinarritzeko aukera eskaintzearren.
Dokumentuaren arabera, lehengaien merkatua petrolioaren prezioen beheranzko egonkortzeak eta oinarrizko metalen portaera desorekatuak baldintzatuko dute 2025eko bigarren hiruhilekoan, tentsio geopolitikoak eta merkataritza-gerra nagusi diren egungo testuinguruan.
Petrolioaren eta gas naturalaren prezioaren jaitsiera
Aurreikuspenen arabera, nazioarteko erreferentzia den Brent petrolioaren prezioa upeleko 67,1 dolarrekoa izango da 2025erako, aurretik proiektatuta zegoen 75,6 dolarreko prezioa baino zertxobait txikiagoa.
Berrikuspen hau estu-estu lotuta dago Estatu Batuetako ekonomiaren hoztearekin, Txina kontsumo-gailurrera iritsi izanaren pertzepzioarekin eta Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) eta aliatuek ekoizpena pixkanaka-pixkanaka igotzeko hartutako erabakiarekin.
AEBetako erreferentzia den West Texas Intermediate (WTI) petrolioak ere % 15eko beherakada izan du lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Industriako lehengaien, metalen eta kautxuen prezioa presiopean egongo da
Altzairuak neurrizko gorakada izan du, Estatu Batuetako muga-zergek bultzatuta, baina eskari global ahulak hazkundea mugatuko du.
Oinarrizko metalen arloan, Behatokiak portaera heterogeneoa jaso du AEB eta Txinaren arteko muga-zergen gerraren eraginez.
Testuinguru honetan, aluminioaren prezioa bere horrexetan mantendu da, tonako 2.600 dolarretan, Washingtonek ezarritako % 25eko muga-zergen gainetik, eta eskaria motel hazten ari da.
Kobrea, trantsizio energetikoak lagunduta, tonako 9.780 dolarrera iritsi da bigarren hiruhilekoan, AEB eta Txinaren arteko muga-zergak 90 egunez % 125etik % 43ra murrizteko aldi baterako akordioaren ondoren.
Bestalde, nikela, bateriek bultzatua, 18.000 dolarrera igo da tonako. Prezioak historikoki normalak diren mailetan dauden arren, errentagarritasun baxuak eragiketak itxi edo proiektuak atzeratzera bultzatu ditu meatzaritza-enpresa batzuk. Hala ere, merkatu alternatiboetan dagoen eskaintza murritzagoak eta Indonesian nahiz Txinan prozesamendu arloan egin diren inbertsioek susperraldi hori erraztu dute, urteko % 3ko hazkunde-aurreikuspenarekin.
Kautxu naturala 1.800 dolarrera jaitsi da tonako, iragarritako muga-zergen ondorioz eta elkarren aurkako balizko neurrien inguruko ziurgabetasunaren eraginez. Gainera, prezioari dagozkion aldeak aurreratu dira Baso-soiltzeari buruzko Europako Erregelamenduaren (EUDR) arabera, ziurtatutako kautxuen mesedeko primak tarteko direla.
Azkenik, altzairuak neurrizko hazkundea izan du, AEBk aplikatutako % 25eko muga-zergen bultzadaz, herrialde barruko prezioak igo dituzten aldetik. Hala ere, maila globaleko eragina mugatua da, eta produktu lau eta luzeen hazkundea eskari globalaren ahultasunak murriztuko du, aurreikuspenen arabera.
Txostenak nabarmendu duenez, lehengaien prezioen bilakaera muga-zergen arloko tentsioen konponketak, potentzien arteko akordioek eta dinamika geopolitiko globalak baldintzatuko dute 2025eko bigarren hiruhilekoan.
Txostenaren aurkibidea
Ikuspegi orokorra
Energia-lehengaien panorama
- Petrolioaren prezioak
- Gas naturalaren prezioak
Lehengai industrialen panorama
- Aluminioaren prezioak
- Kobrearen prezioak
- Kautxu naturalaren prezioak
- Nikelaren prezioak
- Altzairuaren prezioak
Eranskina. Lehengai indibidualen prezioak
Basque Trade-k euskal enpresak babesten ditu informazio estrategikoarekin eta nazioartekotze-zerbitzuekin
Lehengaien bilakaerari buruzko informazioa izatea funtsezkoa da enpresentzat, eragin zuzena baitu haien kostu operatiboetan eta merkatu-estrategietan. Basque Trade & Investment-ek enpresei laguntzen die txosten zehatzak emanez, hala nola Lehengaien Behatoki hau edo Nazioarteko Behatokia, merkatuaren joerak eta proiekzioak aztertzen dituena. Gainera, aholkularitza estrategikoko zerbitzuak, nazioarteratzeko laguntza-programak eta atzerriko bulegoen sare bat eskaintzen ditu, nazioarteko merkatuetan zabaltzea eta sendotzea errazten dutenak. Aukera horien berri izateko eta informazio garrantzitsua jasotzeko, SPRIren buletinera harpidetzea gomendatzen dizugu.
Zerikusia duten beste txosten batzuk:
-
Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian. -
Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak. -
BasqueTraderen Lehengaien Behatokiak 2024. urtearen amaierarako metalen prezioak gora egingo duela iragarri du. Argitalpenak nabarmentzen duenez, aurtengo hirugarren hiruhilekoan, aluminioa, kobrea eta nikela bezalako metalen prezioek beherakada handia izan dute. -
Analisia 2024ko lehen hiru hilabeteetan zentratzen da. Denboraldi horretan, oinarrizko metalen eta kautxu naturalaren prezioak igo egin dira, eta metal ferrosoen prezioak, berriz, behera egin dute. Joera hori eskaintzaren eta eskariaren baldintzetan dauden aldeei egozten zaie. -
2023ko bigarren seihilekoan, aldakortasuna eta desberdintasuna ikusten dira prezioen bilakaeran, eta bereziki nabarmentzen dira altzairu estatubatuarraren igoerak. -
2023ko batez besteko prezioak 2022an ikusitako mailen oso azpitik geratuko dira. -
Egungo aurreikuspenek erakusten dute 2023rako prezioak abenduko Behatokikoak baino altuagoak direla. -
Adituen iritziz, ekonomiaren dezelerazioak amaiera eman dio pandemiaren ondoren pilatutako eskaerak babestutako prezio oso altuetako epeari. -
Egungo aurreikuspenek epe laburrerako prezio-maila apalagoak erakusten dituzte, baina baliteke hornidura-katean disrupzio gehiago eragitea, Errusiako metalen merkataritza mugatzen bada. -
Industriako metalen prezioen jaitsierek atzeraldi globalaren zantzuak erakusten dituzte. -
Atal berezia Gerra Ukrania. Lehengaien merkatuen asaldura Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko nagusietako bat da. - BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Munduko ekonomiko-egoeraren hiruhileko azterketa