Interesatzen zaigu zure proiektua, eta badakigu hainbat enpresari ere interesatzen zaiola. Utzi zu hobeto ezagutzen, eta geuk lagunduko dizugu zure enpresa posizionatzeko kanal eraginkorrenak bilatzen.
Inpaktu handiko sustapenak zure enpresarentzat.
SPRIkomunikazioa: “Informazioa zaintzen dugu, bai gurea eta bai zuri buruz ematen duguna” lagundu zaitzakegu?
Lehenagotik interesatzen zaizkizun ingurune segmentatuetan
Eta komunikazioaren inpaktua oso garrantzitsua.
Ongi ezagutzen ditugu gure enpresak, eta badakigu zer jaso nahi duten
SPRI Taldearen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna ezagutarazi, babestu eta bultzatzea gero eta globalizatugoa den testuinguru batean. Komunikazio-taldean bizkor lan egiten dugu, eta egunero eguneratzen dugu enpresa-sareari, berau osatzen duten sektoreei eta enpresen kezka eta beharrei buruzko gure ezagutza.
Ezagutza horri esker gai gara eragina izateko enpresa bakoitzari interesatzen zaizkion segmentuetan. Gure kanal digitalak bozgorailu indartsuak dira. Eta gure tresnak erreferentziazko puntuak dira euskal enpresa-sarearen sendotasuna ikusarazteko; espazio komertzial batzuk dira, non enpresa-ekimen berriek eta sendotzen eta hazten ari diren negozio guztiek aukera duten euren burua ezagutarazteko.
SPRI Taldeak, bere ezagutza, irismen eta itzalari esker, erreferente izan nahi du euskal enpresentzat. Gure webgune nagusiak 30.000 bisitari baino gehiago izaten ditu hilean, bestalde, badugu 60.000tik gora harpide dituen newsletter bat, eta baita ere jarraitzaile ugari dituzten sare sozialak, zehazki, 14.500 Linkedin-en eta 15.000 gainerako sareetan. Horra enpresa-ekosistemako enpresek eta beste eragile batzuek gugan jartzen duten konfiantzaren erakusgarri bat, eta konfiantza hori da, hain zuzen, guri sinesgarritasuna ematen diguna.
60.000tik gora
lagunek -enpresa arlokoek- jasotzen dituzte gure buletinak
+ 35.000
bisitari blogean hilero
+14.000
jarraitzaile Linkedin-en, eta 10.000 jarraitzaile baino gehiago gure kanal sozial espezializatu bakoitzean
+12.000
bezero leialduk gure buletinetako jakinarazpenak irakurtzen dituzte astero
Minutu gutxi batzuetan, kontaiguzu zein den zure jarduera-arloa, nolakoa den zure negozioa edo proiektua eta zer nahi duzun gugandik.
Informazio hori jasotakoan, harremanetan jarriko gara zurekin. Oso azkarra da, eta kanalak lotzen ditugu enpresen, erakundeen eta bitarteko eragileen komunitatera iristeko.
Idatziguzu. Zerbitzu honen webguneko harremanetarako inprimakiaren bidez egin dezakezu.
Estekek “gomendio” funtzioa betetzen dute mundu digitalean. Albiste bat argitaratzen badugu eta haren barruan esteka bat badago zure webgunera daramana, bilatzaileek albistearen gai nagusiarekin lotuko dute zure webgunea, eta horrezaz gain, zure webgunea SPRIren webgunearen garrantziaz baliatuko da. Gainera, esteka horiek kalitate handiko bisitari mordoa eramango dute zure webgunera.
Esteka batek webgune baten posizionamenduan duen pisua edo garrantzia aldatu egiten da estekaren jatorriko webgunearen itzalaren arabera, eta estekaren jatorriko eta jomugako webguneen arteko kidetasun tematikoaren arabera. Horri estekaren “kalitatea” deitzen zaio. Horregatik, gure posizionamendua onuragarria izan daiteke zuretzat.
Babestutako post baten prezioa subjektiboa da, eta hainbat ezaugarriren araberakoa: estekaren jatorriko webgunearen itzala, bisitari kopurua eta antzeko beste aldagai batzuk. Zenbat eta handiagoa eta garrantzitsuagoa izan babestutako argitalpena txertatu nahi den webgunea, orduan eta garestiagoa da post-a.
Idatziguzu inprimaki honen bidez nahi baduzu zutaz mintza gaitezen, edo zure proiektu eta lorpenez, edo, besterik gabe, nahi baduzu esan dezagun hemen jarraitzen duzula, beti bezala, zure bezeroentzako lanean. Hitz egin nahi duzun proiektuari buruzko informazio pixka bat sartzeak zutaz arinago hitz egiteko aukera emango digu.
Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.
Hau da euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.