Hemen duzu adituen laguntza eta aholkularitza.
Berebiziko arreta ematen diogu enpresen finantzaketari, suspertu daitezen, beren lehiakortasuna hobetu dezaten balio erantsiaren zein merkatuaren ikuspegitik, eta gauza izan daitezen enpresa proiektu berriei ekiteko.
Hona hemen eskaintzen ditugunak: Arrisku Kapitalelako tresnak, kreditu parte-hartzaileak, abalak, aurrerakin itzulgarriak, interesen hobariak; eta lanean jarraitzen dugu enpresek eskura dituzten finantzaketa-iturriak handitzeko eta hobetzeko.
Produktu berri bat garatu behar baduzu, berehalako likidezia behar baduzu edo merkatu berrietan inbertitu nahi baduzu, badauzkagu zuretzako tresnak.
Jarri harremanetan gure finantza-aholkulariarekin, laguntza irmoa emango dio zure proiektuari
Euskal enpresen suspertzea eta hazkundea azkartuz
Eskura jartzen dizkizugu zure enpresarentzako finantza-baliabideak eta balio erantsiko tresnak.
Ez dugu euskarri finantzarioa bakarrik ematen, horrezaz gain, aldi baterako partaidetzak hartzen ditugu
euskal enpresen kapitalean eta sozietatearen kudeaketan ere kolaboratzen dugu.
Aliatu estrategikoa gara, eta badugu gaitasuna zurea bezalako proiektuei baliabideak eta finantzaketa esleitzeko.
01_Funts Generalistak
Inbertsioak egiten dituzte enpresa industrialetan eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan.
Hazteko potentzial handia duten enpresa berritzaileetan.
Negozio / merkatu berrietan inbertitzeko edo halakoak garatzeko proiektuak dituzten enpresetan.
02_Lanpar Funtsa
Funts honen helburua da langileek enpresako esparru guztietan parte har dezatela.
Enpresaren finantzaketa hobetzen du proiektuak sustatzeko, mantentzeko eta garatzeko, kapitala, lana eta ezagutza uztartuz modu konprometitu batean.
03_Ekintzailetza Funtsak
Enpresa berritzaileetan.
Fabrikazio Aurreratuaren arloko enpresetan.
Bio-zientzien sektoreko enpresetan.
Ezagutu azken albisteak euskal enpresaren blogean
Egon informatuta. Zoas blogera