WEB orri honetan jasoko ditugu SPRI Taldeak euskal enpresarentzat bultzatzen dituen jarduera guztiak, eta baita ere Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila sustatu eta kudeatuko dituen laguntza berriak.
ADIMEN ARTIFIZIAL APLIKATUA
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna adimen artifizialean oinarritutako aplikazioak txertatuz.
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 euro proiektu bakoitzeko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko.
Hurrengo irekiera 2021eko MartxoanAURRERA
250.000 €rainoko maileguak startup sortu berriak bultzatzeko.
Oinarri teknologikoa edota berritzailea duten enpresentzat eta gutxienez 3 lanpostu sortu badituzte 3 urtean.
Epea zabalik. Eskatu hemen.AZPITEK
ZTBESeko agenteentzako laguntza, azpiegitura zientifiko eta teknologikoak erosi, instalatu eta eguneratzeko.
Kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntzak ematen ditugu, azpiegitura zure erakundeak garatzen duen jarduera ez-ekonomikorako erabiltzen bada eta % 50erainokoak jarduera ekonomikorako erabiltzen bada.
Hurrengo irekiera 2021eko ApirileanBAIT/IT TXARTELA ZIURTAGIRIAK
Gaitasun Digitalen ziurtagiriek aukera profesional ugari irekiko dizkizute
Edozein pertsonak eskuratu ditzake ziurtagiri horiek, zeintzuen helburua baita Informazio Teknologien arloko ikaskuntza sustatzea.
Eskatu zure ziurtagiriaBARNEKINTZAILETZA
Enpresentzako laguntza negozio berriak garatzeko jarduera, produktu eta zerbitzu berrietarantz dibertsifikatzeko.
Proiektu ekintzaileek eta enpresek aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar dituzte; horregatik aktibatu eta indartu ditugu BICek enpresa ekintzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuak.
Eskatu hemenBARNETEGI TEKNOLOGIKO
Eraldaketa digitalak euskal enpresari dakarzkion abantailen inguruan sentsibilizatzen ditugu parte‑hartzaileak.
Barnetegi Teknologikoetan enpresa edo sektore bateko 15 pertsona elkartzen dira landetxe batean, bete-betean murgiltzeko EIKTen erabileran.
Kontsultatu agendaBASQUE FUNTSA
Inbertsio-tresna publiko berri bat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzen duena BIC batean.
Laguntza honen onuradun izan daitezke Ekintzaile programaren onuradun izan diren eta 3 urte baino gutxiago dituzten industri arloko edo industriarekin lotutako zerbitzuen arloko mikroenpresak eta ETEak.
Eskatu hemenBASQUE INDUSTRY 4.0
Laguntzen helburua da transferentzia teknologikoa (EIKT) bideratzea hornitzaileetatik enpresa industrialetara.
EIKTen erabilpena sustatzen dugu, industri arloko enpresen hazkundea bultzatzeko eta euren negozio-ereduak eta merkatura sartzeko moduak sendotzeko.
Hurrengo irekiera 2021eko MartxoanBATERATU
Laguntzak kontzentrazio-prozesuetan murgildutako industri arloko euskal enpresentzat
Dirulaguntzak ematen ditugu enpresen bat-egite, xurgatze eta ondorengotza planen ondorioz sortutako gastu eta inbertsio produktiboak ordaintzeko.
2021eko Martxoan irekiko daBDIH KONEXIO
Konekta zaitez teknologia digitalak erabili eta probatzeko aukera ematen duen azpiegitura-sare onenarekin eta aprobetxatu EAEko
Europako I+G-ko azpiegiturak 4.0 Industriaren erronkak gainditzeko.
Epea itxita, baina konta iezaguzu zure beharra hemenBEINT BEKAK
Unibertsitate-titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten gazteentzat.
Bere baitan hartzen ditu Nazioartekotze Espezialista gradu-ondokoa, 12 hilabeteko praktikak erakunde kolaboratzaileetan eta 8 hilabeteko praktikak atzerriko enpresetan.
Laster irekiko da 2021eko deialdiaBIDERATU BERRIA
Krisian dauden industri arloko enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko.
5 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera.
2021eko Martxoan irekiko daBILAKATU
Laguntza ematen diegu beren jarduera Euskadin birlokalizatu edo dibertsifikatu nahi duten euskal enpresei.
Euskadin birlokalizatzeko ereduen alde egin duten enpresei zuzentzen dira, baldin prest badaude produkzio-inbertsioak egiteko eta inbertsio horien bidez beren jarduera dibertsifikatzeko
2021eko Martxoan irekiko daBIND 4.0
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte.
Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin.
Enpresentzako deialdia 2021eko MartxoaEKINTZAILE
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin.
Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan.
Epea itxita.ELKARTEK
ZTBESeko Agenteentzako laguntzak Oinarrizko Ikerketa Kolaboratiborako eta Potentzial Industrial handia duten Ikerketetarako.
Epea zabalik. Eskatu hemenELKARTU
Nazioartekotze-jarduerak lankidetzan egiteko laguntzak
Dirulaguntzak nazioartekotze-jarduerak lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarteentzat eta enpresa-lankidetzako taldeentzat.
2020ko epea itxitaEMAITEK PLUS
Teknologi Zentroen hobekuntza sustatzeko eta beren emaitzak merkatuetara zuzentzeko.
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (CIC) jarduera ez-ekonomikoa bultzatzea.
Hurrengo irekiera 2021eko UztailanENPRESA DIGITALA
Informazio Teknologiei buruzko prestakuntza -eta hedapen-jarduerak antolatzen ditugu.
Tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz: 5G, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Biki Digitalak, Marketin Digitala eta Machine Learning…
Online formatu berria.
Ikastaroen agenda kontsultatuENPRESENTZAKO 5G
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna 5G teknologian oinarritutako konponbideak ezarriz.
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurorainoko dirulaguntza enpresa eta urte bakoitzeko, 5G teknologia ezartzeko.
Hurrengo irekiera 2021eko EkainanENPRESENTZAKO BANDA ZABAL ULTRA‑AZKARRA
30.000 eurorainoko laguntzak urteko eta enpresako, banda zabal ultra-azkarreko sareak ezartzeko (gutxienez 600 Mpbs).
Aukera bikaina datu-bolumen handiak abiadura handian transmititzea eskatzen duen edozein jardueraren itxaro-denborak drastikoki hobetzeko.
Hurrengo irekiera 2021eko Martxoan