Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du
FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu
Eusko Jaurlaritzak inoizko aurrekontu proiektu handiena onartu du zerbitzu publikoak indartzeko eta etorkizuneko Euskadi eraikitzeko
Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Sailak 676,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2027an, aurreko urtekoaren %3,9 gehiago. Aurrekontuak euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen du berrikuntza, digitalizazioa eta teknologia berrien adopzioa babestuz
Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu
5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...
Eusko Jaurlaritzak Indartuz finantzaketa-lerro bermatua aktibatu du, Euskadiko enpresa-sarea eraldatzeko finantzaketa mobilizatzera begira
Gobernu Kontseiluak hazkundea, digitalizazioa, deskarbonizazioa eta nazioartekotzea finantzatzeko beste tresna bat arautzen duen dekretua onartu du
InspectRailen trenbide-teknologiak 1,5 milioi euroko finantzaketa jaso du
SPRI Taldeko Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietate publikoak eragiketa babestu du, SPRIk berak kudeatzen duen BasqueTek Ventures ekimenaren bidez.
Eusko jaurlaritzak lau inbertsio funts hautatu ditu enpresen eskalagarritasuna sustatzeko, 60 milioi euroraino
Programak aldaketa nabarmena dakar finantza-politika publikoan, lehen aldiz zeharkako inbertsioaren eredu sistematiko bat sartu baitu
BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko
Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.
Eusko jaurlaritzak gutxienez 400 milioi euroko inbertsio programa baten kudeatzailea hautatzeko deialdia egin du
Azpiegitura aurreratuetan inbertitzeko programa berri hau trantsizio energetikoari, eraldaketa digitalari, konektibitate aurreratuari eta euskal ekonomiaren lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste azpiegitura batzuei lotutako proiektuak bultzatzera bideratuta dago.
Eusko Jaurlaritzak banaketa sare elektrikoko inbertsioak 153 milioi eurora handitzea onartu du 2027rako
Hazkundea Eusko Jaurlaritzak sustatutako inbertsio gehigarrien onarpenari esker lortu da
EEusko jaurlaritzak, Ekarpenekin eta Velorarekin batera, etapa berri bat bultzatuko du Vicinayrentzat, offshore eolikoaren aldeko apustu estrategiko batekin
Eragiketak bermatuko du konpainiaren errotze industriala Euskadin, eta 200 enplegu inguru sustatzeko balioko du eta trantsizio energetikorako funtsezko balio-kate bat indartuko du
Balenciaga Shipyardek bere jarduerari ekin dio berriro, jabetza berriko lehen ontziaren gila jarrita
Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua: “100 urteren ondoren Balenciagak berriro etorkizuna duela ospatzen ari gara gaur. Hilabete asko izan dira hotzez eta hodei beltzez beteta, baina inoiz ez dugu itxaropena galdu. Langileei eta haien familiei eskerrak eman nahi dizkiet Balenciagarengan sinesteagatik eta haien etorkizunaren alde lan egiteagatik erakundeekin...
Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko
Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia
Lortu Berria: industria-hazkundea eta -lehiakortasuna mugatu aurretik kontuan hartu beharreko seinaleak
Lortu Berria aholkularitza adituko programak industria-enpresei eta industria-produktuari edo -prozesuari lotutako zerbitzu-enpresei laguntzen die hazteko, inbertitzeko edo erronka berriei aurre egiteko gaitasuna baldintza dezaketen finantza-, antolaketa- eta sozietate-faktoreak identifikatzen. 1.200.000 euroko aurrekontua duen zerbitzu honek 500 ordura arteko adituen laguntza eskaintzen du. Lehen fasea %100ean diruz laguntzen da, eta bigarrena...
Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak
Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...
Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du
Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.
Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”
Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura
Finantza publikoek Euskadiko ekonomia eraldatzeko betetzen duten zeregina nabarmendu du lehendakariak IVF Topaketak 2026 foroan
Finantzen Euskal Institutuak antolatutako topaketaren bigarren edizio hau Guggenheim Bilbao Museoan egin da, eta bertan nazioarteko adituak, erakundeetako arduradunak eta enpresa-ordezkariak bildu dira etorkizun ekonomikoaren erronkei buruz eztabaidatzeko
Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du
Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko
ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin
150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen
Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan
SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte