Balenciaga Shipyardek bere jarduerari ekin dio berriro, jabetza berriko lehen ontziaren gila jarrita
Balenciaga Shipyardek ostegun honetan ospatu du bere jarduerari berriz ekin zionetik eraiki duen lehen ontziaren gila jartzeko ekitaldia. Euskal Herriko ontzigintza-instalazio historikoenetako bat dena berreskuratu eta berritu izanaren adierazgarri da ekitaldia. Hitzordua Zumaiako ontziolan izan da, Gipuzkoan, eta bertan egon dira AD Ports Group-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, erakundeetako kideak, hornitzaileak eta langileen ordezkariak.
Balenciaga Shipyard, lehen Astilleros Balenciaga S.A. bezala ezagutzen zena, euskal itsas panoramaren parte da 1921etik. Mende bat baino gehiagotan zehar, ontziolak ehunka ontzi eraiki ditu, eta Espainiako ontzigintzaren erreferente bihurtu da, baita Zumaiako eta inguruko tokiko ekonomiaren funtsezko zutabe ere. SAFEEN Drydocks Abu Dabiko AD Ports Groupen filialak ontziola erosi berri du, eta horrek aro berri baten hasiera ekarri du bere historian; inbertsio berritua, industria-anbizioa eta euskal eskulanarekiko eta komunitatearekiko konpromisoa dituen aroa, hain zuzen ere.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua
“100 urteren ondoren Balenciagak berriro etorkizuna duela ospatze ari gara gaur. Hilabete asko izan dira hotzez eta hodei beltzez beteta, baina inoiz ez dugu itxaropena galdu. Langileei eta haien familiei eskerrak eman nahi dizkiet Balenciagarengan sinesteagatik eta haien etorkizunaren alde lan egiteagatik erakundeekin batera. Eta ongi etorria ematen diegu gure babes osoa izango duten industria inbertitzaile berriei”.
Gila jartzeko zeremonia mende bateko itsas tradizioa da, eta itsasontzi baten egiturazko bizkarrezurra ofizialki jartzeko unea markatzen du. Ostegun honetako zeremoniak eraikuntzaren hasiera fisikoa ez ezik, Balenciaga Shipyard enpresa aktibo eta etorkizuneko ikuspegidun gisa berrabiarazte orokorra ere suposatzen du.
Santiago Bardal, Zuzendari Nagusia, Balenciaga Shipyard
“Gila jartzea eraikuntza baten hasiera baino gehiago da; Balenciaga Shipyarden itzuleraren froga da. Ontziola honetako langileek bizirik mantendu dute horren espiritua urte zailetan, eta gaur hasi gara berriro oinarri horren gainean eraikitzen. Horregatik, oso eskertuta gaude AD Ports Group-i, hartutako konpromisoagatik, eta ontziola honetan sinetsi duten guztiei.”
Eraikitzen ari den ontzia offshore euskarriko atoiontzi bat da, eraikitzen ari diren bi offshore atoiontzietako bat. Eskaera-zorro aktibo baten parte dira, eta Balenciaga ontziola energia berriztagarriaren Europako offshore merkaturako eraikitzaile fidagarri eta lehiakor gisa kokatzen dute. Ontziolaren helburua offshore sektore eolikoan kontratu gehiago lortzea da, sektore horretan, ontzi espezializatuen eskariak gora egiten jarraitzen baitu.
Jabetza berriarekin, Balenciaga Shipyard bere plantillan, instalazioetan, automatizazioan eta hornidura-katean inbertitzen ari da. Ontziolak tokiko eta eskualdeko bazkide industrialekin lan egiten du, Zumaian eta, oro har, Gipuzkoako ekonomian erreferentziazko enplegatzaile gisa betetzen duen eginkizunari eutsiz.
Ammar Al Shaiba kapitaina, CEO – Maritime & Shipping Cluster, AD Ports Group
“Balentziaga ontziolaren operazioei berriro ekitea mugarri garrantzitsua da epe luzerako dugun konpromisoan, hau da, Europan ontzigintzaren gaitasun aurreratuak indartzeko eta offshore eta energia berriztagarrien sektoreen hazkundea bultzatzekoa. Jabetza berriaren azpian lehen gila jartzeak ontziolako langileengan, ondarean eta esperientzia teknikoan dugun konfiantza erakusten du, baita ontzi espezializatuak nazioarteko merkatu nagusietako bezeroei emateko duen potentzialean dugun konfiantza ere.”
Ontziolaren instalazioak bisitatu ondoren, gila janzteko ekitaldia izan da.
Balenciaga Shipyard enpresari buruz
Balenciaga Shipyard, lehen Astilleros Balenciaga S.A. bezala ezaguna, Zumaian (Gipuzkoa) dagoen ontziola da. 1921ean sortua, mende bat baino gehiagoko esperientzia du ontzigintzan, eta offshore laguntza-ontzien, atoiontzien eta beste ontzi espezializatu batzuen eraikuntzan espezializatuta dago. Ports Group-en (Abu Dabi, Arabiar Emirerri Batuak) filiala den Safeen Drydocks-en jabetzakoa da Balenciaga Shipyard.
AD Ports Group enpresari buruz
2006an sortua, AD Ports Group merkataritza, logistika eta industriaren bideratzaile globala da gaur egun, baita Abu Dhabi eta munduaren arteko lotura-zubia ere. Konpainiak Abu Dhabi Secuirities Exchante-n (ADX: ADPORTS) kotizatzen du, eta bertikalki integratutako bere enpresa-ikuspegia funtsezkoa izan da azken hamarkadan Emirerriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko.
Bost enpresa-kluster ditu, honako sektore hauek hartzen dituztenak: Portuak, Hiri Ekonomikoak eta gune frankoak, Itsas eta Ontzi-garraioa, Logistika eta Teknologia Digitala. AD Ports Groupen zorroak 38 terminal ditu, 50 herrialdetan baino gehiagotan, eta 570 kilometro karratu baino gehiago KEZAD Taldearen barruan, Ekialde Ertaineko merkataritza, logistika eta industriako enpresa-talde integratu handiena.
Konpainiak “AA-” kalifikazioa du, Fitch-en arabera, Perspektiba egonkorrarekin, eta “A1” kalifikazioa Moody ‘s-en perspektiba egonkorrarekin.