Lortu Berria: industria-hazkundea eta -lehiakortasuna mugatu aurretik kontuan hartu beharreko seinaleak

Lortu Berria aholkularitza adituko programak industria-enpresei eta industria-produktuari edo -prozesuari lotutako zerbitzu-enpresei laguntzen die hazteko, inbertitzeko edo erronka berriei aurre egiteko gaitasuna baldintza dezaketen finantza-, antolaketa- eta sozietate-faktoreak identifikatzen.

1.200.000 euroko aurrekontua duen zerbitzu honek 500 ordura arteko adituen laguntza eskaintzen du. Lehen fasea %100ean diruz laguntzen da, eta bigarrena %90ean, enpresei etorkizuneko erronkei sendotasun handiagoz aurre egiten laguntzeko. Deialdia 2026ko uztailaren 14tik urriaren 30ra egongo da zabalik.
-

Industriaren lehiakortasuna berrikuntzarekin, nazioartekotzearekin, teknologia berriak txertatzearekin edo ekoizpen-prozesuak hobetzearekin lotu ohi da. Hala ere, badira hain agerikoak ez diren beste zenbait faktore ere, eta, askotan, erakunde baten hazteko, inbertitzeko edo garapenaren etapa berriei aurre egiteko gaitasuna baldintzatzen dute.

Euskadin, enpresa askok hainbat erronkari egin behar diete aurre, hala nola kudeaketaren profesionalizazioari, ondorengotza-prozesuei, tamaina handitzeko premiari edo enpresa-egiturak enpresa-ingurune berrietara egokitzeari. Finantza-tentsioak, enpresaren egungo errealitatera egokitzen ez diren antolaketa-egiturak, ebatzi gabeko ondorengotza-prozesuak, sozietate barruko gatazkak edo geroratzen diren erabaki estrategikoak etorkizuneko zailtasunen lehen seinaleetako batzuk izan daitezke.

Erronka horiei erantzuteko sortu da Lortu Berria, enpresei finantza-, antolaketa- eta sozietate-egiturak sendotzen laguntzeko diseinatutako laguntza-zerbitzu espezializatua.

Garaiz jarduteak aukera ematen du proiektu berriei, inbertsioei eta hazkunde-prozesuei oinarri sendoago batekin aurre egiteko beharrezko baldintzak sortzeko.

Zer da Lortu Berria, eta nori dago zuzenduta?

Lortu Berria SPRIk kudeatzen duen laguntza profesionaleko zerbitzua da, eta Euskadin jarduera-zentroa duten industria-enpresei eta industria-produktuari edo -prozesuari lotutako zerbitzu-enpresei zuzenduta dago. Lehiakortasuna arriskuan jar dezaketen egoerak bizi dituzten enpresei ez ezik, arriskuaren lehen seinaleak garaiz identifikatu eta aurrea hartu nahi dieten enpresei ere zuzenduta dago.

Zerbitzuak diagnostikoa, ekintza-plana eta laguntza espezializatua uztartzen ditu, eta esku-hartze maila enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen du.

Ez da zailtasunak dituzten enpresentzako zerbitzu esklusiboa. Honako helburu hauek dituzten erakundeei ere zuzenduta dago:

  • Finantza- edo antolaketa-egitura berrikusi eta profesionalizatu nahi dutenei.
  • Hazteko, inbertitzeko, bazkide berriak hartzeko edo belaunaldi-errelebo bati aurre egiteko prestatu nahi dutenei.
  • Enpresak erosteko, saltzeko edo integratzeko eragiketa bati (M&A) behar bezala prestatutako egitura batekin ekin nahi dietenei.
  • Zenbait faktorek haien bilakaera baldintzatu aurretik sendotasuna irabazi nahi dutenei.

Garaiz kontuan hartu beharreko seinaleak

Zailtasunak agerikoak direnean soilik esku hartzera bideratutako planteamenduetatik bereizten da Lortu Berria, aurrea hartzea eta enpresa sendotzea baititu ardatz. Zenbat eta lehenago antzeman egoera jakin batzuk, orduan eta aukera handiagoa izango da horiek aztertzeko eta garaiz jarduteko.

Seinale horietako batzuk honako hauek izan daitezke:

  • Inbertsioak planifikatzeko edo proiektu berriak finantzatzeko zailtasun errepikakorrak.
  • Jarduteko gaitasuna mugatzen hasten diren likidezia-arazoak.
  • Errentagarritasunaren pixkanakako galera.
  • Kudeaketaren zenbait arlotan profesionalizazio falta.
  • Erabakiak hartzeko orduan pertsona jakin batzuen mendekotasun handiegia.
  • Oraindik landu gabe dauden ondorengotza- edo belaunaldi-errelebo prozesuak.
  • Bazkideen arteko desadostasunak, enpresaren bilakaera zailtzen dutenak.
  • Hazkunde-etapa berri bati aurre egiteko erakundea egokitzeko premia.
  • Bazkide berriak sartzeko, inbertsioa erakartzeko edo enpresak erosteko, saltzeko edo integratzeko eragiketa bat (M&A) prestatzeko beharra.

Egoera horietako batek ere ez du nahitaez esan nahi enpresa krisi-egoeran dagoenik. Hala ere, egoera horiei jaramonik ez egiteak maniobra-tartea murriztu dezake enpresak erabaki garrantzitsuak hartu behar dituenean. Prebentzioz jarduteak aukera gehiago ematen ditu, zailtasunak dagoeneko finkatuta daudenean erreakzionatzeak baino.

Nola funtzionatzen du zerbitzuak?

Lortu Berria programaren ezaugarri bereizgarrietako bat da enpresak ez duela aldez aurretik proiektuaren irismen osoa zehaztu behar. Zerbitzuak berak laguntzen du irismen hori zehazten.

Laguntza bi fasetan ematen da. Lehen fasean aurretiazko diagnostikoa egiten da, enpresaren egoera aztertzeko, jarduteko lehentasunezko arloak identifikatzeko eta esku-hartze mailarik egokiena zehazteko. Azterketa horretan oinarrituta, proiektuaren irismena zehazten da, eta, hala badagokio, bigarren fase batean laguntza espezializatua ematen da identifikatutako neurriak ezartzeko.

Esku-hartze maila eta laguntza-ordu kopurua enpresa bakoitzaren konplexutasunera eta beharretara egokitzen dira.

Garaiz jarduteak aukerak zabaltzen ditu

Faktore horiek garaiz identifikatzen dituzten enpresek, oro har, aukera gehiago izaten dituzte haiei aurre egiteko, planifikatzeko gaitasun handiagoa eta aldaketak modu antolatuan ezartzeko aukera gehiago ere bai. Aitzitik, desorekak finkatzen direnean, neurriek baliabide gehiago, denbora gehiago eta kudeaketa-konplexutasun handiagoa eskatzen dituzte.

Garaiz jarduteak informazio gehiago, erabakitzeko tarte handiagoa eta enpresaren etorkizuna berme handiagoz prestatzeko gaitasun handiagoa izatea dakar. Ikuspegi hori bereziki garrantzitsua da enpresa-ondorengotzarekin, sozietatearen berrantolaketarekin, bazkide berriak sartzearekin edo zenbait finantza-erabakirekin lotutako gaietan; izan ere, denbora izateak aukerak aztertzeko eta aldaketa-prozesuak hobeto prestatzeko aukera ematen du.

Eskaerak aurkezteko epea

Deialdia 2026ko uztailaren 14tik urriaren 30era egongo da zabalik. Laguntzak espediente osoak aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango dira; beraz, komeni da eskaera ez uztea epea amaitzeko azken egunetarako.

Zure enpresa Lortu Berria programaren onuradun izan daiteke?

Zure enpresak bere bilakaeran eragina izan dezaketen seinaleak antzeman baditu, erronka berriei aurre egiteko egitura sendotu behar badu edo etorkizunerako sendotasun handiagoz prestatu nahi badu, Lortu Berria programak urrats hori ematen lagun diezazuke.

Kontsultatu programaren webgunea, parte hartzeko baldintzak, zerbitzuaren funtzionamendua, ohiko galderak eta eskaera aurkezteko prozedura ezagutzeko.

Lotutako albisteak

EEusko  jaurlaritzak,  Ekarpenekin  eta  Velorarekin  batera,  etapa  berri  bat  bultzatuko  du  Vicinayrentzat,  offshore  eolikoaren  aldeko  apustu  estrategiko  batekin
22/07/2026 Finantziazioa

EEusko jaurlaritzak, Ekarpenekin eta Velorarekin batera, etapa berri bat bultzatuko du Vicinayrentzat, offshore eolikoaren aldeko apustu estrategiko batekin

Eragiketak bermatuko du konpainiaren errotze industriala Euskadin, eta 200 enplegu inguru sustatzeko balioko du eta trantsizio energetikorako funtsezko balio-kate bat indartuko du

Balenciaga  Shipyardek  bere  jarduerari  ekin  dio  berriro,  jabetza  berriko  lehen  ontziaren  gila  jarrita

Balenciaga Shipyardek bere jarduerari ekin dio berriro, jabetza berriko lehen ontziaren gila jarrita

Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua: “100 urteren ondoren Balenciagak berriro etorkizuna duela ospatzen ari gara gaur. Hilabete asko izan dira hotzez eta hodei beltzez beteta, baina inoiz ez dugu itxaropena galdu. Langileei eta haien familiei eskerrak eman nahi dizkiet Balenciagarengan sinesteagatik eta haien etorkizunaren alde lan egiteagatik erakundeekin...

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Finantza  publikoek  Euskadiko  ekonomia  eraldatzeko  betetzen  duten  zeregina  nabarmendu  du  lehendakariak  IVF  Topaketak  2026  foroan
26/05/2026 Finantziazioa

Finantza publikoek Euskadiko ekonomia eraldatzeko betetzen duten zeregina nabarmendu du lehendakariak IVF Topaketak 2026 foroan

Finantzen Euskal Institutuak antolatutako topaketaren bigarren edizio hau Guggenheim Bilbao Museoan egin da, eta bertan nazioarteko adituak, erakundeetako arduradunak eta enpresa-ordezkariak bildu dira etorkizun ekonomikoaren erronkei buruz eztabaidatzeko

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.