EEusko jaurlaritzak, Ekarpenekin eta Velorarekin batera, etapa berri bat bultzatuko du Vicinayrentzat, offshore eolikoaren aldeko apustu estrategiko batekin

Eragiketak bermatuko du konpainiaren errotze industriala Euskadin, eta 200 enplegu inguru sustatzeko balioko du eta trantsizio energetikorako funtsezko balio-kate bat indartuko du
-
  • Vicinay Velorak lideratutako proiektu industrialean sartzeko eragiketa inbertsio berriak aurreikusten dituen hazkunde-estrategia baten lehen eragiketa da.

Eusko Jaurlaritzak, Ekarpenekin batera, Vicinay Velorak lideratutako proiektuan sartzeko eragiketan parte hartuko du. Dámaso Quintana buru duen enpresa taldearen helburua da euskal industriako konpainia enblematikoenetako baten etorkizuna ziurtatzea eta Euskadik offshore eolikoaren sektorean duen posizionamendua indartzea.

Inbertsio publikoa ECN All Wind dibisioaren bidez gauzatuko da. Dibisio hori Velorak sortu zuen, eta itsas eolikan eta elektrizitatearen transmisio- eta banaketa-sareetan espezializatuta dago. Vicinay erostea izango da inbertsio berriak aurreikusten dituen hazkunde-estrategia baten lehen eragiketa. ECN All Wind Europako energia trantsizioan zeregin estrategikoa izango duen sektore bati lotutako ekoizpen eta teknologia gaitasun berriak bultzatzeko pentsatuta dago.

Eragiketa hori zehazteko, Eusko Jaurlaritzak sortu berria den Ezten II Arrisku Kapitaleko Funtsa finantza-tresna erabiliko du, 7,5 milioi euroko inbertsioarekin, Vicnayren % 100 izango duen ECN All Winden % 7,8 eskuratzeko. Erakundeak sartzeak inbertitzaile industrialari konpainiaren ekoizpen-jarduera bermatzera, bere erabaki-zentroa mantentzera eta bere fabrikazio-zentro nagusiari Euskadin eustera bideratutako proiektu batean laguntzeko aukera emango du.

Bi mende baino gehiagoko ibilbidearekin, Vicinay erreferentea da munduan tamaina handiko kate eta konektoreen fabrikazioan, eta aplikazioak ditu oil & gas bezalako sektoreetan, eta, gero eta gehiago, itsas energia eolikoko instalazioetan. Sestaon duen planta lehen mailako aktibo industriala da, eta 200 pertsona ingururi ematen die lana Euskadin.

Konpainiaren merkatu-aurreikuspenak hobetzeko testuinguru batean iritsi da eragiketa. Energia eta offshore sektoreetan gauzatuko duen jardueraren hazkundeari esker, datozen urteetan ekoizpena % 25 inguru handituko dela aurreikusten da.

Eragiketa hau 2030 Euskadi Industria Planak zehaztutako estrategiaren barruan kokatzen da. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak beti irizpide bera ezartzen edu edozein inbertitzaile industriali ematen dion laguntza ebaluatzeko orduan: industria-proiektu sendoa eta etorkizuna duena izan behar du; ibilbide aitortua izan behar du; kalitatezko enplegua sustatu behar du; eta bertako hornitzaile-katearen jarduera sustatu behar du.

Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du, gainera, ez dela Vicinayren kudeaketan zuzenean sartzea, ezta jarduketa isolatu bat ere, baizik eta euskal industriarako esparru estrategiko batean hazteko bokazioa duen industria-ekimen bati laguntzea, eta parte-hartze publikoa beti egingo da inbertitzaile industrialarekiko posizio minoritario eta osagarritik.

Plataforma industriala

Alde horretatik, ECN All Wind itsas eolikaren balio-kateari lotutako enpresak eta gaitasunak integratzeko gai izango den plataforma industrial bat eraikitzeko helburuarekin sortu zen. Vicinay sartzeak aukera emango du kate horri funtsezko katebegi bat gehitzeko, bere ezagutza teknologikoa, ekoizpen-ahalmena eta ainguratze eta amarratze-sistemetan nazioartean duen lidergoa aprobetxatuz, funtsezko osagaiak baitira parke eoliko flotatzaileak garatzeko.

Eragiketaren helburua da, halaber, euskal industria-sarea indartzea, enpresa hornitzaileen, zentro teknologikoen eta fabrikatzaile espezializatuen artean sinergia berriak sortuz. Velorak eta erakundeek uste dute esperientzia industrialaren, gaitasun finantzarioaren eta epe luzeko ikuspegiaren konbinazioak aukera ematen duela Euskadin energia-trantsizioari lotutako balio erantsi handiko jarduerak sendotzeko.

Horrelako ekimenetan, Eusko Jaurlaritzaren zeregina ekonomia osorako trakzio-gaitasuna duten proiektuei laguntzea da, erabakiguneen iraunkortasuna, kalitatezko enpleguaren sustapena eta industria-aukera berrien garapena bultzatuz. Premisa horretan oinarrituta, lankidetza publiko-pribatua hazteko ahalmena eta nazioarteko proiekzioa duten sektoreak indartzeko tresna gisa planteatzen da.

Eragiketa horrekin, Vicinayk etapa berri bati ekin dio offshore eolikoaren aukerak aprobetxatzera bideratutako industria proiektu zabalago baten barruan. Veloraren eta Eusko Jaurlaritzaren  babesaren helburua da konpainiari egonkortasun finantzarioa, inbertitzeko gaitasuna eta merkatu berrietarako sarbidea ematea, eta, aldi berean, Euskadin industria-ondarearen parte den enpresa historiko baten sustraitzea ziurtatzea.

ECN All Winden sartzeak, gainera, indartu egiten du Euskadi itsas energiari lotutako teknologietan erreferente bihurtzeko apustua, industria, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartuz datorren hamarkadarako hazkunde-motor gisa.

Lotutako albisteak

Industriako  sailburuak,  Mikel  Jauregik,  Vidralak  Laudion  duen  autokontsumorako  instalazio  fotovoltaikoa  inauguratu  du
21/07/2026 Deskarbonizazioa

Industriako sailburuak, Mikel Jauregik, Vidralak Laudion duen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa inauguratu du

Vidralak Laudioren alde egindako apustuak —3 milioi eurotik gorakoa— autokontsumoaren aldeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programaren bidez % 25eko dirulaguntza jaso du

Balenciaga  Shipyardek  bere  jarduerari  ekin  dio  berriro,  jabetza  berriko  lehen  ontziaren  gila  jarrita

Balenciaga Shipyardek bere jarduerari ekin dio berriro, jabetza berriko lehen ontziaren gila jarrita

Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua: “100 urteren ondoren Balenciagak berriro etorkizuna duela ospatzen ari gara gaur. Hilabete asko izan dira hotzez eta hodei beltzez beteta, baina inoiz ez dugu itxaropena galdu. Langileei eta haien familiei eskerrak eman nahi dizkiet Balenciagarengan sinesteagatik eta haien etorkizunaren alde lan egiteagatik erakundeekin...

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Lortu  Berria:  industria-hazkundea  eta  -lehiakortasuna  mugatu  aurretik  kontuan  hartu  beharreko  seinaleak
13/07/2026 Finantziazioa

Lortu Berria: industria-hazkundea eta -lehiakortasuna mugatu aurretik kontuan hartu beharreko seinaleak

Lortu Berria aholkularitza adituko programak industria-enpresei eta industria-produktuari edo -prozesuari lotutako zerbitzu-enpresei laguntzen die hazteko, inbertitzeko edo erronka berriei aurre egiteko gaitasuna baldintza dezaketen finantza-, antolaketa- eta sozietate-faktoreak identifikatzen. 1.200.000 euroko aurrekontua duen zerbitzu honek 500 ordura arteko adituen laguntza eskaintzen du. Lehen fasea %100ean diruz laguntzen da, eta bigarrena...

Bellota  Herramientasek  jasangarritasuna  bere  lehiakortasunaren  eragile  nagusi  bihurtzen  du  hurrengo  hamarkadarako

Bellota Herramientasek jasangarritasuna bere lehiakortasunaren eragile nagusi bihurtzen du hurrengo hamarkadarako

Konpainiak aurrerapen handienak egin dituen eremuetako bat ekonomia zirkularra da

Eusko  Jaurlaritzak  lankidetza  industrialaren  euskal  eredua  aurkeztu  du  Decarbon  Days  ekitaldian,  net-zero  teknologiak  bizkortzeko
30/06/2026 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak lankidetza industrialaren euskal eredua aurkeztu du Decarbon Days ekitaldian, net-zero teknologiak bizkortzeko

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Cottbusen (Alemania) egin den ekitaldian parte hartu du, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez, Europako eskualdeek zero emisio garbiko teknologien hedapenean eta Net Zero Valleys deritzenen garapenean duten eginkizuna aztertzeko

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.