ISO TRAINING SPAIN. Zunbeltz Perez
Albisteak 10 ekaina, 2026

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.
-

 ISO Training Spain prestakuntza teknikoan eta profesionalean espezializatutako enpresa bat da, estatuan eta nazioartean aitortutako araudi eta estandarretan ikuspegi berezia duena. Konpainia URS Spainen negozio lerro berri bezala sortu da, UKAS eta ACCREDIA akreditazioak dituen euskal enpresa ziurtatzailea. Enpresa honek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du eta mundu osoko erakundei 75.000 zerbitzu baino gehiago eskaini dizkie.

ISO Training Spainen helburua da enpresei, profesionalei eta talde teknikoei kudeaketa-sistemen bilakaerari ziurtasun osoz aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak eskaintzea. 

Arau horiek eguneratzeak etapa erabakigarria irekitzen die erakunde ziurtatuei, hiru urte inguruko epea izango dutenak beren kudeaketa-sistemak estandar berrietara egokitzeko, baldin eta hurrengo auditoriak arrakastaz gainditu eta ziurtagiriei eutsi nahi badiete. Agertoki horren aurrean, ISO Training Spainek prestakuntzaren aldeko apustua egin du bide estrategiko gisa, enpresek aldaketak ezagutu ez ezik, hauek, egunez egun, modu eraginkorrean aplikatzen jakin dezaten.

Testuinguru horretan, ISO 9001 eta ISO 14001 ikastaroek paper nabarmena hartzen dute, enpresak eta profesionalak malgutasun, zorroztasun tekniko eta orientazio praktikoarekin presta daitezen  araudien eskakizun berrien aurrean. Prestakuntza modalitate desberdinetan eskaintzen da –  modu presentzialan, ikasgela birtualean eta teleprestakuntzan – erakunde bakoitzaren beharren araberako edukietarako sarbidea erraztuz.

Konpainiak modalitate presentzialeko, gela birtualeko eta teleprestakuntzako ikastaroak eskaintzen ditu, kudeaketa sistemetan adituak diren tutoreen laguntzarekin.

“Gure helburua da prestakuntza praktikoa, eskuragarria eta erabilgarria izatea, erakundeak prest irits daitezen hurrengo auditoretzetara”, azaldu du Ainhoa Allica taldeko Eragiketen zuzendariak. Horretarako, ISO Training Spainek kudeaketa-sistemen arauetan adituak diren tutoreekin lan egiten du, zerbitzuaren kalitatea eta ikasleekiko hurbiltasuna indartzeko.

Holan, ISO Training Spainek enpresei eta profesionalei ISO 9001 eta ISO 14001 arauen aldaketen aurrean prestatzen lagundu nahi die. Erakunde  honek estandar horietan jartzen du arreta, beste erakunde askorentzat duten garrantziagatik, bereziki industria sektorearentzat, zeinek beren kudeaketa sistemak egokitu, auditoria berriei aurre egin eta ziurtagiriei eutsi beharko dietenak.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  lankidetza  industrialaren  euskal  eredua  aurkeztu  du  Decarbon  Days  ekitaldian,  net-zero  teknologiak  bizkortzeko
30/06/2026 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak lankidetza industrialaren euskal eredua aurkeztu du Decarbon Days ekitaldian, net-zero teknologiak bizkortzeko

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Cottbusen (Alemania) egin den ekitaldian parte hartu du, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez, Europako eskualdeek zero emisio garbiko teknologien hedapenean eta Net Zero Valleys deritzenen garapenean duten eginkizuna aztertzeko

Tubacex  ek  100  milioi  eurotik  gorako  eskaerak  lortu  ditu  hodi  umbilikalen  negozioan  2026an,  eta  bere  posizioa  sendotu  du  itsaspeko  merkatuan
24/06/2026 Berrikuntza

Tubacex ek 100 milioi eurotik gorako eskaerak lortu ditu hodi umbilikalen negozioan 2026an, eta bere posizioa sendotu du itsaspeko merkatuan

Konpainiak 80 milioi eurotik gorako eskaera berriak jaso ditu hodi umbilikaletan, munduko itsaspeko teknologiaren operadore nagusietako batentzat. Hodi horiek Guyana, Angola eta Ipar Itsasoko offshore proiektuetara bideratuko dira.

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.