Albisteak 9 ekaina, 2026

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Mikel Jauregi: “Ormuz-eko egoerak eragindako shock energetikoak 200 milioi euroko faktura eragin digu Euskadin, Tolosako bi ospitalen parekoa”
-
  • Jauregi: “Ormuz-eko egoera ez da hobetzen ari, Shock energetiko honek, 200 milioi euroko faktura eragin digu Euskadin. Tolosakoak bezalako 2 ospitalen zenbateko berdina, Industria da shock energetiko honen ondorioak gehien sufritzen ari den sektorea. Horregatik, industriaren defentsan eta transformazioan neurriak hartzen jarraitzen ari gara”.
  • “Munduko ziurgabetasun geopolitikoaren eta Europako ahultasun ekonomikoaren aurrean – esan du sailburuak – Euskadiko industria erresilientzia nabarmena erakusten ari da. Era berean, berrikuntzaren eta enplegu industrialaren aldeko apustu historikoa egiten ari da. Errealitate horren aurrean, ez dago makila magikorik. Gure bidea industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago da. Elkarlan gehiago eta burokrazia gutxiago”.
  • “Industria gehiago” atalean, Euskal Finantza Aliantza aktibatu da gure enpresa traktoreak errotzeko: Talgo, Ayesa Digital, UVESCO.
  • “Industria hobea” atalean, 2026an 505 milioi mobilizatuko dira I+G industrialeko proiektutan, 2024ko zifrak ia bikoiztuz.
  • “Emisio gutxiago” atalean, elektrifikazioaren bidez gure industria deskarbonizatzearen alde egiten jarraitzen dugu. Martxan dagoen garraio-sare elektrikoaren potentzia % 40 baino gehiago handitzea lortu dugu. Banaketako sare elektrikoan egindako inbertsioak ere gora egin du, 2027rako % 42 igotzea aurreikusiz.
  • Proiektu Eraldatzaileak aurrerapauso bat dira gure industriaren barruan sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan. Bost proiektu eraldatzaileek 642 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute datozen hiru urteetan; bertan 152 enpresak hartuko dute parte, gehienak ETEak, eta 3.600 lanpostu berri sortuko dira.
  • Administrazio-kudeaketa sinplifikatzeko bidean, Legebiltzarra “autobide arautzailea” izapidetzen ari da. Horri esker, industriaren inbertsio estrategikoen epeak % 75eraino murriztu ahal izango dira.
  • Azkenik, % 51 handitu ditugu ETEak (gure industriaren bizkarrezurra) eraldatzen eta dibertsifikatzen laguntzeko programak.

 Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren, enpresa-elkarteen eta erakundeen ordezkari nagusiek gaur goizean Industriaren Euskal Kontseiluaren bileran hartu dute parte.

Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudioko Campusean egin da topaketa, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2030 Industria Planaren barruan gauzatutako ekintza nagusien balantzea egin da.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi izan da Kontseiluaren buru. Bertan, Ayesa Digitaleko presidente, Iñigo Ucín; I+MEDeko zuzendari exekutibo, Manu Muñoz; Iberdrolako EAEko ordezkari instituzional eta I-DEko presidente, Asís Canales; Confebaskeko presidente, Tamara Yague; Industria Kabinetearen zuzendari, Iñigo Arana; eta Begoña San Miguel, FVEM-en presidente, ere izan dira.

Hitzaldiaren hasieran, Mikel Jauregi sailburuak Ormuzeko itsasarteko egoeraren eta Euskadin dituen ondorioen balorazioa egin du. “Ormuz-eko egoera ez da hobetzen ari, Shock energetiko honek, 200 milioi euroko faktura eragin digu Euskadin. Tolosakoak bezalako 2 ospitalen zenbateko berdina, Industria da shock energetiko honen ondorioak gehien sufritzen ari den sektorea. Horregatik, industriaren defentsan eta transformazioan neurriak hartzen jarraitzen ari gara”.

Bere hitzaldian, Jauregik gogorarazi du 2025eko otsailean Defentsa Industrialerako Taldearen lehen bilera deitu zela, Trumpen muga-zergen mehatxuaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren, erakundeen eta industriaren artean fronte komun bat egiteko beharra ikusita. Hilabete batzuk geroago, Euskadi 2030 Industria Plana aurkeztu zen. Plan hori Industriaren eta eragile ekonomikoen ekarpenekin diseinatu zen eta Foru Aldundien, klusterren eta zentro teknologikoen lankidetza jaso zuen.

Kalitatezko lanpostuak sortzea gure seme-alabentzat

Industria Plana etorkizuneko belaunaldientzat kalitate handiko lanpostuak sortzeko oinarriak ezartzeko helburuarekin sortu zen, gure seme-alaben nahiei erantzuteko eta haien potentziala Euskal Autonomia Erkidegoan erabat garatzeko aukera izateko.

Sailburuak Eusko Jaurlaritzak azken urtean Industria Planaren barruan egindako ekintzen errepasoa egin du.  Euskal Finantza Aliantzaren bidez, Eusko Jaurlaritzak errotzeko funtsezko eragiketak aktibatu ditu, hala nola TALGO, AYESA edo UVESCO.

Aurten, 2026an, 505 milioi euro mobilizatu dira industriako I+G proiektuetan, duela bi urte baino % 92 gehiago; hala, inbertsio hori bikoiztu egin da, 2024ko 264 milioi euroak kontuan hartzen baditugu.

Gainera, martxan dagoen garraioko sare elektrikoaren potentzia % 40 baino gehiago handitzeko akordioa lortu da, eta industriaren faktura elektrikoan 225 milioi euro aurrezteko neurriak proposatu dira.

Era berean, ‘Autobide arautzailea’ diseinatu eta Legebiltzarrera bidali da; horrek lehentasunezko inbertsio estrategikoen epeak % 75eraino murriztea ahalbidetuko du.

Halaber, sektore pribatua buru den  Industria Planeko bost Proiektu Eraldatzaile jarri dira abian, 642 milioi euroko inbertsioarekin, 153 enpresarekin eta 3.600 enplegu berri baino gehiagorekin; horrez gain, ETEak eraldatzen eta dibertsifikatzen laguntzeko programak % 51 handitu dira, aurreko urteko aurrekontuarekin alderatuta.

Jauregik euskal industriaren indarra eta sendotasuna azpimarratu ditu. “Munduko ziurgabetasun geopolitikoa gorabehera (Ormuzeko krisia da horren adierazle nagusia), eta Europako ahultasun ekonomikoa gorabehera (gure esportazioen bi herenen helmuga), euskal industria erresilientzia nabarmena erakusten ari da berrikuntzaren eta enplegu industrialaren sustapenaren aldeko apustu historikoarekin”. “Errealitate horren aurrean ez dago makila magikorik —nabarmendu du—.Gure bidea industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago da. Kolaborazio gehiago eta burokrazia gutxiago ere bai.”

“Oinarri sendoak ditugu —azpimarratu du—: euskal ekonomia aurten % 1,9 haziko dela aurreikusten dugu, eta 2027an, berriz, % 1,6; enpleguari dagokionez errekor berri bat lortu dugu 1.042.000 langilerekin; 2026ko maiatzean industrian 185.000 enplegu genituen Euskal Autonomia Erkidegoan. 2023aren amaieran, 182.300 enplegu zeuden. Hau da, industrian 2.700 enplegu garbi sortu dira azken bi urteetan; gainera, 2023an BPG industriala 19.979 milioi eurokoa zen eta orain 20.958 milioi eurokoa da. Hau da, BPG industriala 1.000 milioi eurotan handitu da”.

Euskadi 2030 Industria Planaren emaitzak

Kontseiluan, azken urte honetan Euskadi 2030 Industria Planaren barruan garatutako jarduera garrantzitsuenak partekatu dira.

Industriaren Euskal Kontseilua planaren gobernantzarako funtsezko gunea da, eta bertan partekatu dira azken urte honetan planaren lehentasunak garatzeko egin diren jarduera garrantzitsuenak.

Euskadi 2030 Industria Planak hiru ardatz estrategiko planteatzen ditu: “Industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago”. Ardatz horiek 15 lehentasun estrategiko laburbiltzen dituzte, eta administrazioa sinplifikatzeko zeharkako ardatz batekin batera doaz. Ardatz horiek izan dira gaurko aurkezpenaren oinarria Kontseiluan.

Industria Gehiagoren ardatzean, TALGO, AYESA edo UVESCO bezalako enpresa traktoreak Euskal Autonomia Erkidegoan errotzeko egindako eragiketak nabarmendu dira.

Industria Hobea ardatzari dagokionez, gure industriaren maila teknologiko berritzailea handitzeko, enpresen I+G jarduera babesten duen HAZITEK programaren esparruan egiaztatu da gure industriak konpromiso sendoa erakutsi duela garapen teknologikoarekin.

Emisio Gutxiago ardatzari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan sare elektrikoen gaitasuna handitzeko ekintzak zehaztu dira. Eusko Jaurlaritzak % 40tik gorako igoera lortu du Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako sare elektrikoaren potentzian, izapidetzen ari den 2025-2030 Sare Elektrikoen Plangintzaren proposamenaren barruan.

Aurkezpenaren beste atal bat Sinplifikazio administratiboaren eta desburokratizazioaren ardatzari buruzkoa izan da, “Autobide arautzailea” izenekoaren proposamenarekin. Eusko Jaurlaritzak “Autobide arautzaile” bat sortu du, Interes Publiko Goreneko Proiektuetarako epeak % 30 baino gehiago murriztuko dituena, eta % 75eko murrizketaraino iritsi ahal izango da proiektuaren arabera, administrazio-prozedura guztiak barne hartuta eta administrazio guztiak inplikatuta.

Aurkezpenaren hurrengo zatia Proiektu Eraldatzaileei eskaini zaie, Euskadi 2030 Industria Planaren tresna estrategiko gisa jarduten baitute. Proiektu horiek eragin handiko lankidetza-ekimenak bultzatzen dituzte, inbertsio publiko-pribatua mugiarazteko, enplegu kualifikatua eta lehiakortasuna sortzeko, eta herrialdearen gaitasun industrialak eta teknologikoak indartzeko.

Eredu horrek sektore publikoaren eta pribatuaren arteko baterako sorkuntzaren printzipio bat sendotzen du, eta hori funtsezkoa da soluzio berritzaile eta jasangarriekin industria-erronka berriei ekiteko.

Orain arte, bost Proiektu Eraldatzaile aurkeztu dira; proiektu horiek 642 milioi eurotik gorako hasierako inbertsioa dakarte, eta horietatik 368 milioi euro I+Gra eta garapen teknologikora bideratzen dira.

Bost proiektuen artean kalitatezko 3.622 lanpostu baino gehiago sortuko dira datozen urteetan. Eta euskal industria-sareko beste 153 enpresa —gehienak ETEak— bultzatuko dituzte, herrialdeko teknologia-zentroen laguntzarekin.

ETEak eraldatu eta dibertsifikatzea atalari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarearen ezaugarria da enpresa txiki eta ertain asko daudela, eta horietan enpleguaren % 50 baino gehiago biltzen dela. Euskal Autonomia Erkidegoan, nazioarteko merkatuetan espezializazio handia duten segmentuak gidatzen dituzten industriako ETEak ditugu. Enpresa horietako askok teknologia, kalitatea eta egokitzeko gaitasuna uztartzen dituzte, eta lurraldearen lehiakortasunerako aktibo estrategikoa dira.

Industria Planak enpresa horien gaitasun bereizgarriak bultzatu nahi ditu, planean lehenetsitako sektoreen balio-kate estrategikoetarantz eraldatzen eta dibertsifikatzen lagunduz.

Kontseiluaren garapena

“Industria gehiago” ardatzaren barruan, “Gure industria errotu” izenburupean, Iñigo Ucinek gogorarazi du Euskal Finantza Aliantza aktibatzeari esker euskal inbertitzaileen partzuergoak sortu direla, Euskal Autonomia Erkidegoan sustraitzeko eragiketak ahalbidetu dituztenak, hala nola TALGO, AYESA edo UVESCOren kasuak. Konpainia horiek 2.468 milioi euro fakturatzen dituzte urtean, eta 7.900 pertsona enplegatzen dituzte.

Bestalde, Manu Muñozek “Industria hobea” ardatzaren barruan garatutako ekintzak —gure industriaren maila teknologiko berritzailea handitzeko— xehatu ditu. Hala, agerian geratu da euskal industriak bere egin duela berritzeko lehentasuna: aurkeztutako i+D proiektuek aurreko urteetako zifrak gainditu dituzte eta tamaina handiagoak izan dira.

Aurten 1.050 proiektu aurkeztu dira, 2024an baino % 17 gehiago. Eusko Jaurlaritzak zuzkidura publiko historikoa egin die I+G proiektuei, % 86 igoz; hala, Hazitek programan 91 milioi eurotatik aurten bideratutako 169 milioi eurotara igaro dira. I+Gn mobilizatutako guztizko inbertsioaren hazkundean ere agerian geratu da emaitza: % 92 hazi da bi urtean, aurten 505 milioi eurora iritsi baita, inbertsio hori 2024ko 264 milioi eurotik bikoiztuz.

“Emisio gutxiago” ardatzaren esparruan, Asís Canalesek gure sare elektrikoen gaitasuna handitzeko beharra nabarmendu du. Eusko Jaurlaritzak % 40tik gora igotzeko akordioa lortu du Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako sare elektrikoaren potentzian, izapidetzen ari den 2025-2030 Sare Elektrikoen Plangintzaren proposamenaren barruan. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Iberdrola Distribución enpresaren Inbertsioen Urteko Plana onartu du: 332 milioi euro 2027tik 2029ra, eta 110 milioi euro baino gehiago jada 2027an. 2026an baino % 42 gehiago.

Bestalde, Gobernuak faktura elektrikoa murrizteko neurrien dekalogoa kaleratu du. Neurri horiek 225 milioi euroko aurrezpen potentziala ekarriko liokete industria osoari. Era berean, Ekialde Ertaineko krisiaren ondorioz argindarraren faktura handitzearen ondorioei aurre egiteko Errege Dekretuan hartutako koiunturako neurriak egiturazko bihurtzea aldarrikatu da.

Tamara Yaguek sinplifikazio administratiboari eta desburokratizazioari buruz hitz egin du, “Autobide arautzailearen” xehetasunak azalduz. “Jarduera ekonomiko jasangarria sinplifikatzeko eta arintzeko premiazko neurriei buruzko legeak” autobide arautzaile bat sortuko du, interes publikoko proiektuetarako epeak % 30 baino gehiago murriztuko dituena; hala, proiektuaren arabera murrizketa hori % 75era ere iritsi ahal izango da.

Jarduera ekonomiko jasangarria sinplifikatzeko eta arintzeko premiazko neurriei buruzko Legeak proiektu hautagarrien zerrenda bat jasotzen du; proiektu horien artean, Euskadi 2030 Industria Planeko Proiektu Eraldatzaileen barruan sartzen direnak aipa daitezke: sare elektrikoen jarduketak eta handitzeak, energia berriztagarriko proiektuak, zero emisio garbiko teknologien ekoizpen-instalazioak, oinarrizko lehengaien proiektuak eta hondakinen azpiegituren eta ekonomia zirkularraren proiektuak.

Proiektu eraldatzaileak

Proiektu Eraldatzaileak Euskadi 2030 Industria Plana egikaritzeko tresna nagusietako bat bezala finkatu dira, herrialdearen eraldaketa ekonomikoa eta industriala bizkortzeko lankidetza publiko-pribatuko ekimenak bultzatuz. Proiektu horiek inbertsio estrategikoak mobilizatzen dituzte, enplegu kualifikatua sortzen dute, balio-kate industrial eta teknologikoak indartzen dituzte, eta Euskal Autonomia Erkidegoa etorkizuneko lehiakortasunerako funtsezko esparrutan kokatzen laguntzen dute.

Jarduketa-eredu horrek enpresen, klusterren, zentro teknologikoen eta erakunde publikoen arteko lankidetzan oinarritutako lan egiteko modu bat indartzen du, eta aukera ematen du erronka konplexuei soluzio berritzaile eta jasangarrien bidez aurre egiteko, enpresa-sare osoan eragin traktorea sortzeko gaitasunarekin.

Orain arte, bost Proiektu Eraldatzaile aurkeztu dira, 642 milioi eurotik gorako hasierako inbertsioa dakartenak, eta horietatik 368 milioi euro I+Gra eta garapen teknologikora bideratzen dira.

Bost proiektuen artean kalitatezko 3.622 lanpostu baino gehiago sortuko dira datozen urteetan. Eta euskal industria-sareko beste 153 enpresa —gehienak ETEak— bultzatuko dituzte, herrialdeko teknologia-zentroen laguntzarekin.

Carlos Alzolak sektore pribatuak gidatutako bost Proiektu Eraldatzaileen xehetasunen errepasoa egin du. Proiektu horiek orain arte Euskadi 2030 Industria Planaren barruan aurkeztu dira.

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntza-programak

Euskadi 2030 Industria Planak bere estrategiaren erdigunean kokatzen ditu ETEak, beren gaitasun bereizgarriak indartzera, eraldaketa-prozesuak bizkortzera eta euskal ekonomiaren etorkizunerako estrategikoak diren sektoreei lotutako balio-kate berrietan sartzen laguntzera bideratutako jarduketak bultzatuz. 2026an, 275 milioi euro bideratu dira ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko, aurreko urtean ETEentzat aurreikusitako laguntzak baino % 51 gehiago.

Begoña San Miguelek ETEei laguntzeko Eusko Jaurlaritzak gauzatutako programak xehatu ditu. I+G programen barruan, 654 ETE izan dira Hazitek programaren onuradunak eta laguntzen % 40 baino gehiago jaso dute, eta beste 389 ETEk 107 milioi euroko berrikuntza-proiektuak aurkeztu dituzte Fast Track Innobideak programan.

Erresilientzia indartzeko eta EAEko ETEen hazkunde-aukerak zabaltzeko tresna gisa enpresa-dibertsifikazioa bultzatzearen aldeko apustua honako honetan nabarmentzen da: dibertsifikazioari laguntzeko programen zuzkidura handitu egingo da, produktuaren dibertsifikaziorako 54 milioi eurora eta merkatuen dibertsifikaziorako beste 26 milioi eurora iritsi arte.

Bultzada digitala industria-estrategiaren funtsezko beste zutabe bat da; eta, testuinguru horretan, bi arloetara bideratutako laguntzek 28 milioi euroko zifra errekorra lortuko dute 2026an, adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko ekimenen artean modu ekitatiboan banatuta. Gainera, ibilbide espezifiko bat diseinatu da enpresek pixkanaka adimen artifiziala erabiltzen hastea errazteko, BidaIA izenekoa, prozesu horri modu egituratuan eta erakunde bakoitzaren beharretara egokituta heltzeko.

Lotutako albisteak

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Eusko  Jaurlaritzak  bikoiztu  egin  ditu  industriaren  efizientzia  energetikoa  bultzatzeko  laguntzak,  52  milioi  euroraino

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin ditu industriaren efizientzia energetikoa bultzatzeko laguntzak, 52 milioi euroraino

Industriaren efizientzia energetikoaren bidez autonomia energetikoa sustatzeko apustua indartuko du Eusko Jaurlaritzak, eta hori ezinbestekoa da ekoizpen-sarearen lehiakortasuna indartzeko eta inportazio energetikoekiko mendekotasuna murrizteko

Euskadik  AA  aplikatuaren  kongresua  egin  du  industriaren  produktibitatea  eta  fakturazioa  handitzeko

Euskadik AA aplikatuaren kongresua egin du industriaren produktibitatea eta fakturazioa handitzeko

Testuinguru horretan kokatzen da BidaIA: Industria Sailaren ekimen publiko bat, ETE industrialean AAren ezarpena antolatzeko, errazteko eta bizkortzeko. Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitaleko laguntza-programek, horien artean AA aplikatukoek eta zibersegurtasun industrialekoek, 28 milioi euroko zifra errekorra lortu dute aurten

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  industria-inbertsiorako  “lur  emankor”  gisa  kokatu  du  Euskadi

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko industria-inbertsiorako “lur emankor” gisa kokatu du Euskadi

Mikel Jauregi sailburua “Invest in the Basque Country” ekitaldiaren buru izan da Madrilen, nazioarteko industria-ordezkaritza zabal baten aurrean

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euro  gehiago  emango  dizkio  garapen  teknologikoaren  bitartez  industria-ehundura  eraldatzeko  programari

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro gehiago emango dizkio garapen teknologikoaren bitartez industria-ehundura eraldatzeko programari

Hazitek programak 169 milioi euroko zuzkidura izango du aurrerantzean. Mikel Jauregi sailburuak Euskadiko ezkutu industrialaren lehenengo neurri-paketearen aurkezpenean jakinarazi zuenez.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.