Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora
-
  • Aurrekontu-igoera horri esker, enpresetako I+Gko 695 proiektu babestu dira, eta horietan ETEen parte-hartzea % 70 ingurukoa izan da.

 

  • Euskadiko industriak konpromiso handia erakusten du garapen teknologikoarekin; izan ere, aurkeztutako proiektuen kopurua % 17 handitu da, eta proiektuak tamaina handiagokoak dira (aurkeztutako aurrekontu osoari dagokionez, % 41 gehiagorekin)

 

  • Edizio honen berritasun nagusia Proiektu Eraldatzaileak txertatu izana da; proiektu horiek gutxienez 20 milioi euroko I+G inbertsioa izan behar dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak prestatutako Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoari esker, 2026an HAZITEK programak 505 milioi euro mobilizatuko ditu I+G arloko enpresen proiektuetan; hau da, duela bi urte baino % 92 gehiago. Hain zuzen ere, programa horren aurrekontua handitu egin da 169 milioi eurora arte, eta horren zati bat Euskadiko ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko helburuari lotuta dago.

 

 

 

Aste honetan HAZITEK programaren 2026ko lehen deialdia ebatzi ondoren, dagoeneko enpresen I+G arloko 695 proiektu babestu dira, eta laster 26 milioi euro gehigarriko deialdi berria jarriko da abian. Horri esker, enpresen I+Gari zuzendutako laguntza publikoaren zenbatekoa 169 milioi eurora iritsiko da (zifra historikoa da).

Lehen deialdi honetan, 1.050 eskaera jaso dira guztira, eta aurkeztutako aurrekontuen bolumena 783 milioi eurotik gorakoa izan da. Beste nolabait esanda, datu horiek orain bi urtekoekin alderatuta, % 41 handiagoak izan dira eta industria-sareak I+G arloarekin duen konpromiso eta eskari handia baieztatzen ditu.

Lerro eraldatzaile berria eta inpaktua indartzea

Aurtengo edizioaren berritasun nagusia Proiektu Eraldatzaileak izeneko lerro berria da. Lerro hori inpaktu handiko lankidetza-ekimenetara bideratuta dago, eta Euskadi 2030 Industria Planaren tresna estrategikotzat jotzen da. Horiek guztiek inbertsio publiko-pribatua mobilizatzen dute, enplegu kualifikatua eta lehiakortasuna sortzen dituzte, eta herrialdearen gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzte. Lerro berri horri esker, 3 proiektu babestu dira, guztira 61,5 M€-ko I+G jarduera mobilizatuz.

Proiektu horietan 24 enpresak parte hartzen dute, eta gaitasun industrial estrategikoak sortzeko eta produkzio-sarearen eraldaketa bizkortzeko diseinatuta daude, honako sektore estrategiko hauetan: Fabrikazio Aurreratua, Aeroespaziala eta Erregai Berriztagarriak.

Lerro berri horrek bigarren deialdi bat izango du. Horren berri ekainean edo uztailean emango da, eta beste 26 M€-ko zenbatekoa izango du.

Proiektu estrategikoak sendotzea

Proiektu estrategikoen lerroak 70 M€-ko zenbatekoa izan du (hau da, 2024ko oinarrizko urtearekin alderatuta, % 43 gehiago —urte hartan ez zen aurrekontuan igoerarik izan—). Oraindik ere, intentsitate teknologiko handieneko eta inbertsio-hazkunderik handieneko eremua izaten jarraitzen du, eta sektore estrategikoetara argi eta garbi bideratuta dago. Lerro horri esker, Euskadiko 187 enpresari lagundu ahal izan zaie, jasotako 53 eskaeretatik hautatutako 38 proiektutan (+% 23), eta guztira 198,3 M€-ko I+G jarduera mobilizatu da (+% 64).

Laguntza jaso duten 38 proiektuek soluzio teknologiko aurreratuak ikertzen eta garatzen dituzte Industria Planeko HAZI sektore estrategikoetarako eta IRABAZI sektoreetarako.

Lehen sektore horiek intentsitate teknologiko handia eta gaitasun zientifiko-teknologiko handia dutenak izateaz gain, datozen hamarkadetan merkatu globaletan hazteko potentzial handia izango dute, hala nola Soluzio Digitalak, Aeroespaziala, Erregai berriztagarriak eta Bio-sanitarioa. IRABAZI sektoreak, aldiz, Euskadiko Balio Erantsi Gordinari eta Enpleguari egiten dioten ekarpen handiagatik, enpleguan kalitate handia eskaintzen dutelako eta intentsitate teknologiko ertain-handia dutelako gaur egun industria arloko sektore bultzatzaileak dira, eta horien artean daude honako hauek: Mugikortasun jasangarria, Automobilgintzako osagaiak, Fabrikazio aurreratua eta Energia.

Jauregiren hitzetan, “ziurgabetasuna nagusi den garai hauetan, Euskadik berrikuntzaren azeleragailua zapaltzearen aldeko apustua egin du datu hauetan ikus daitekeen moduan. Gure lehiakideek baino bizkorrago joan behar dugu, eta, berrikuntzari esker, hobeak eta bizkorragoak gara. Berrikuntzara bideratutako inbertsio-maila horri esker, gure industriak bere produktuak eta zerbitzuak bereizi ditzake, eta horrek erresilienteago bihurtzen ditu kanpoko gorabeheren aurrean, Trumpen muga-zergekin ikusi dugun bezala”.

Proiektu lehiakorren oinarri zabala

Proiektu lehiakorren lerroa da, oraindik ere, enpresek I+Gra sarbidea izateko duten tresna nagusia: 1.000 enpresa baino gehiagok parte hartu dute, eta 755 enpresak laguntza jaso dute.

Lerro honen bidez, 994 eskaera jaso dira, eta horietatik 654 proiektuk jaso dute laguntza (+% 5). Aurkeztutako aurrekontuaren bolumenak nabarmen egin du gora, eta 367,5 M€-ra arte iritsi da (+% 36). Horrek agerian uzten du enpresek I+Garen alde egindako ahalegina. Azkenik, 47 M€-ko aurrekontua izan da lerro horretarako (+% 12), eta enpresen arloko I+Gko 175 M€ mobilizatu dira (+% 22).

Proiektu lehiakorrek, batez ere garapen esperimentalekoek, aurrera jarraitu dute IRABAZI eta HAZI sektore estrategikoetarako produktu eta prozesuen garapenean. Babestutako proiektuen kopuruari dagokionez, bereziki nabarmendu beharrekoak dira sektore hauek: Fabrikazio aurreratua, Bio-sanitarioa, eta Energia eta soluzio digitalak. Hain zuzen ere, lerro horren baitan, beren merkatuan lidergoa izateko potentziala duten beste sektore industrial batzuetako enpresen laguntza ere jaso dute, hala nola Eraikuntzarena eta Ingurumenarena.

Lerro horretan, ETEek partaidetza handiagoa izan dute. Hala, enpresa onuradunen % 71 izan dira ETEak eta, guztizko dirulaguntzaren % 54 jaso dute.

Amaitzeko, honako hau nabarmendu du Jauregik: “Jarduera horrek guztiak erakusten du Euskadiko industriak konpromiso handia duela I+Garen alde, garapen lehiakorraren eragile gisa; hala, maila teknologikoa handitu eta gure industria Industria Hobe bihurtu du”.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
03/07/2026 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Kaskadako  finantzaketak  Europako  proiektuak  euskal  ETEetara  hurbiltzen  ditu,  %46,5eko  arrakasta-tasarekin
19/06/2026 I+G+B

Kaskadako finantzaketak Europako proiektuak euskal ETEetara hurbiltzen ditu, %46,5eko arrakasta-tasarekin

2023az geroztik, 79 euskal ETEk parte hartu dute EEN Basquek bultzatutako kaskadako finantzaketa-ekimenaren bidez sustatutako Europako deialdietan, eta 42k finantzaketa lortu dute beren berrikuntza-proiektuak garatzeko. SPRIk antolatutako I+G+b-aren nazioartekotzeari buruzko zazpigarren jardunaldiak Europako aukera berriak ezagutarazteko, enpresen arrakasta-esperientziak ezagutzeko eta digitalizazioa, robotika, bioekonomia edo trantsizio energetikoa bezalako arloetara bideratutako hurrengo...

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikertzaileak  kontratatzea  sustatzeko
18/06/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikertzaileak kontratatzea sustatzeko

2026rako planak 4,4 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat.

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.