Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan
-
  • Programak arreta berezia eskaintzen dio ETEak Euskadi 2030 Industria Planeko HAZI sektoreetara —hots, etorkizunera begira trakzio-ahalmena duten sektoreetara— dibertsifikatzeari, hala nola sektore aeroespazialera, biosanitariora, soluzio digital aurreratuen sektorera (AA, quantuma, zibersegurtasuna), sare adimendunen eta biltegiratzearen sektorera eta erregai berriztagarrienera.
  • Programaren helburua da ETEen produktibitatearen eta lehiakortasunaren hazkundea eta hobekuntza bultzatzea. Eusko Jaurlaritzak ETEak negozio-lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietara dibertsifikatzera bideratutako produkzio-inbertsioak babesten ditu. 
  • Dibertsifika programa Industriaren Defentsarako Taldeak ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko iragarri zituen laguntzen barruan kokatzen da, 277 milioi eurorekin, hots, 2025erako aurrekontuan baino % 51,4 gehiagorekin. 
  • Eusko Jaurlaritzak industriarekin egindako bileretan, ETEek beren dibertsifikazioa bultzatzeko beharra helarazi dute. Interes horren erakusgarri, 350 ETEk baino gehiagok egin dute programarako aurreeskaera. 
  • Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan.

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin.

Programaren helburua da ETEen produktibitatearen eta lehiakortasunaren hazkundea eta hobekuntza bultzatzea. Dibertsifika programaren bitartez, enpresaren jarduera negozio-lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietara dibertsifikatzera bideratutako produkzio-inbertsioak babesten dira.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitaren esparruan. Sailburuari eta Industria Sustatzeko sailburuorde Andoitz Kortari Zayer enpresako kontseilari eta area manager Maite Ercillak eta konpainiako kontseilari Iñigo Perezek egin diete harrera.

Programa Industriaren Defentsarako Taldeak ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko iragarri zituen laguntzen barruan kokatzen da. Guztira, Eusko Jaurlaritzak ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko 2026an abian jarritako laguntzek % 51,4ko igoera izan dute, eta 277 milioi eurora iritsi dira.

Eusko Jaurlaritzak industriarekin egindako bileretan, ETEek beren dibertsifikazioa bultzatzeko beharra helarazi dute. Interes horren erakusgarri, 350 ETEk baino gehiagok egin dute programarako aurreeskaera.

ETEak euskal industriaren bizkarrezurra dira, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzaren industria-estrategiak bere jardueraren erdigunean kokatzen du ETEei laguntzea.

Ziurgabetasun geopolitiko eta komertzialaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak beren produktuak, zerbitzuak eta merkatuak dibertsifikatzen laguntzen die EAEko ETEei, eta hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko laguntzak ematen ditu.

Programak arreta berezia eskaintzen dio ETEak Euskadi 2030 Industria Planeko HAZI sektoreetara dibertsifikatzeari. Sektore horiek trakzio-ahalmena dute etorkizunera begira, hala nola sektore aeroespaziala, biosanitarioa, soluzio digital aurreratuen sektorea (AA, quantuma, zibersegurtasuna), sare adimendunen eta biltegiratzearen sektorea eta erregai berriztagarriena.

Mikel Jauregi sailburuak adierazi duenez, “egungo ziurgabetasunaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak programa berri bat sortu du gure ETEek dibertsifikazioan inberti dezaten eta, horren bidez, erresilientzia handiagoa izan dezaten. Dibertsifikazio hori hazkunde handiko sektoreetara bideratuta egongo da, negozio-aukera berriak irekitzeko eta hazkunde txikiagoa duten sektoreen gehiegizko mendekotasuna murrizteko”. 

Zayer enpresak 18 milioi euroko inbertsioa egingo du energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera dibertsifikatzeko proiektu batean 

Hain zuzen ere, Zayer enpresa Dibertsifika programan sartzeko industria-arloko euskal ETEen dibertsifikazio-proiektuen ereduaren erreferente argia da.

Zayer enpresak programaren barruan aurkeztutako proiektuak 18 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusten du, datozen hiru urteetan garatzeko.

Industria-ahalmena handitzea planteatzen du, 6.000 m² inguruko lursail bat eskuratzearen bidez. Bertan, pabiloi berri bat eraikiko da. Espazio handiago horri esker, nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatu ahal izango du Zayer enpresak. Horren bidez, balio erantsi handiko merkatuetan duen posizioa indartuko du enpresak, eta nazioarteko eskariaren hazkundeari erantzungo dio.

Bestalde, Zayer enpresak bere instalazioak modernizatzea planteatzen du. Horretarako, bigarren zamalanetarako kaia eraikiko du eta fatxada nagusia birmoldatuko du, fluxu logistikoak eta efizientzia operatiboa hobetzeko eta enpresaren irudi korporatiboa bateratzeko.

Halaber, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren esparruan, produkzio-parkea berrituko du makineria efizienteagoaren, lehendik dauden ekipoen retrofittingaren eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntzaren bidez.

Dibertsifika programako laguntzak eskuratzeko baldintzak 

Laguntzak eskuratu ahal izateko, ETEek produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuak ematen dituzten industria-enpresak izan beharko dute, zerbitzu logistikokoak barnean hartuta eta garraiokoak kanpo utzita. Beharrezkoa izango da ETEek beren inbertsioak Euskadin egitea.

Enpresa handiek Bizkaiko Ezkerralde Zabalduan egin beharko dituzte beren inbertsioak. Hau da, honako hauetan: Abanto Zierbena; Alonsotegi; Artzentales; Balmaseda; Erandio; Galdames, Gueñes; Karrantza Harana; Muskiz; Ortuella; Portugalete; Santurtzi; Sestao; Sopuerta; Turtzioz; Trapagaran; eta Zierbena.

Dirulaguntzek, norgehiagoka-prozeduraren bidez, milioi 1 euroko muga izango dute enpresa edo enpresa talde bakoitzeko.

Honako ehuneko hauek izango dituzte: % 10 enpresa handientzat, % 15 ertainentzat eta % 20 txikientzat. 

Programako laguntzen ezaugarriak: 

  • Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen dizkie Euskal Autonomia Erkidegoan lehiakortasuna eta hazkundea hobetuko dituen produkzio-inbertsioa egiten duten enpresei. Diruz lagunduko dira enpresaren jarduera negozio-lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietara dibertsifikatzera eta/edo enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna handitzera eta hobetzera bideratutako jarduketak.
  • Aktiboek zuzenean lotuta egon beharko dute laguntzaren xede diren eta negozio-lerro, produktu, zerbitzu eta merkatuen inguruko ahalmen berriak garatzen dituzten dibertsifikazio- eta/edo hazkunde-jarduerekin.
  • Laguntzaren xede diren inbertsioek honako hauek dituzte xede: Jabetza industriala eta patentea, Aplikazio informatikoak, Lur eta ondasun naturalak, Eraikuntzak, Instalazio teknikoak, Makineria, Tresneria, beste instalazio batzuk eta Informazio-prozesuetarako ekipamenduak.
  • Hasierako plantillari eusteko nahitaezkotasuna.

Lotutako albisteak

Euskadi  Europa  barneko  abiadura  handiko  trenen  belaunaldi  berriaren  garapenaren  buru  izango  da

Euskadi Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapenaren buru izango da

Euskadi 2030 - Industria Planaren lidergo pribatuko zortzigarren proiektu eraldatzailea da, Europako hainbat herrialdetan trakzio modular eta jasangarriarekin lan egin dezakeen abiadura handiko tren berri bat garatzeko

Euskadi  aitzindaria  Europan  automozioaren  fabrikazio  malguaren  garapenean

Euskadi aitzindaria Europan automozioaren fabrikazio malguaren garapenean

Proiektu Eraldatzaile honek Europako automozioaren erronka nagusietako bati erantzuten dio: elektrifikaziorako trantsizioaren testuinguruan fabrikazio-eredu malguago eta moldagarriagoetarantz aurrera egitea, merkatuaren aldaketei eta nazioarteko lehiari erantzuteko gai izateko

Eusko  Jaurlaritzak  programa  pilotu  bat  abiatuko  du  emakume  gehiago  euskal  industriako  ekoizpen-lanpostuetara  erakartzeko
22/09/2026 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea

Euskadik  Basque  Zirkular  Metals  proiektua  bultzatu  du,  Europako  altzairugintzaren  industria  zirkular  berrian  buru  izateko  xedearekin

Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin

Basque Zirkular Metals Euskadi 2030 Industria Planeko lidergo publikoko proiektu eraldatzaileetako bat da, baita metalaren euskal industriaren lehiakortasuna indartzeko apustu estrategikoa ere

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
17/08/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.