Albisteak 13 uztaila, 2026

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE
-
  • Itsas elektrifikazioko teknologia aurreratuetan oinarrituta, gaitasun teknologiko eta produktibo berriak sartzen ditu Euskal AEko ontzigintza- eta nautika-sektorean.
  • Euskal AE industriako lider gisa kokatzen du ontzi nautikoen deskarbonizazioan.
  • Proiektu honek 36 milioi euroko inbertsioa ekarriko du datozen hiru urteetan.
  • Goi-mailako kualifikazioko 71 lanpostu zuzen sortzea ekarriko du, zeharkako 120 lanpostu inguruz gain, guztira 191 enplegu berri edukitzera lortu arte.
  • LASAI enpresa buru duen proiektuak 6 euskal ETEk osatutako balio-kate industrial berri bat bultzatuko du, eta Euskal Herriko Itsas Foroa klusterraren laguntza izango du.
  • Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile nagusiak inplikatuko ditu, besteak beste, Tecnalia eta CIC energiGUNE.
  • Euskadi 2030 Industria Planak lidergo publikoko zein pribatuko 23 Proiektu Eraldatzaile biltzen zituen. Horiei lidergo pribatuko 2 Proiektu Eraldatzaile berri gehitu zaizkie: “Zero Emissions Marine Boat” eta “Nanomedikuntzarako hidrogel adimendunak”.
  • Guztira, 25 proiektu eraldatzaileetatik 15 abiarazi dira dagoeneko: horietako 6 sektore pribatuak gidatuta eta 9 sektore publikoak.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik “Zero Emissions Marine Boat” proiektu eraldatzailea aurkeztu du gaur goizean Getxoko Abrako Itsas Klubean, Euskadi 2030 Industria Planaren esparruan sortutako industria-oinarriko seigarren proiektua. Proiektu Eraldatzaile berri horrek % 100 elektrikoak eta deskarbonizatuak diren ontzi nautikoen industria-sektore berri bat sortuko du Euskal AEn, eta herrialdea itsas mugikortasun jasangarriaren Europako erreferente gisa kokatuko du.

“Zero Emissions Marine Boat” proiektua gaur goizean aurkeztu dute Getxoko Abrako Itsas Klubean. Proiektuan parte hartzen duten enpresa, enpresa txiki eta ertain, zentro teknologiko eta klusterren arduradunen aurrean egin den ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik, LASAIren sortzaile Jose Galidezek, LASAIren CEO Garikoitz Telleriak, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusi Nuria Gisbertek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Lehiakortasuneko zuzendari Joseba Mariezkurrenak hartu dute parte.

Gainera, ekitaldian izan dira, besteak beste, Industria Sustatzeko sailburuorde Andoitz Korta, Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari Sarai Blanc, Tecnaliako Estrategia, Merkatu eta Teknologiako zuzendari Agustin Saenz, Basquevolt enpresako zuzendari Pablo Fernandez, Obeki Electric Machines enpresako zuzendari nagusia Gorka Astarbe eta Mauke Innovationen sortzaile Josu Errasti.

Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, proiektu honekin “Euskal AEk ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berri bat sortzen du, liderra Europan.  Proiektu Eraldatzaile honek argi erakusten du deskarbonizazioak industria-sare berria sortzeko aukerak irekitzen dituela. Euskal AEko gaitasun industrialak eta teknologikoak batzen ditugu zero emisioko ontzi nautikoen belaunaldi berri bat garatzeko eta produzitzeko”.

Garikoitz Telleria LASAIko CEOaren hitzetan, “merkatu-segmentu berri bat sortzen ari gara, zero emisioko aisia ontziena. Erreferenterik gabeko erronka bati aurre egiten ari gatzaizkio, eta horrek ontzi eraginkor eta jasangarriak ekarriko ditu. Gainera, konponbideak itsas mugikortasuneko beste beharrizan batzuetara hedatzeko modukoak izango dira, hala nola salgaien garraioa, arrantza, portu-zerbitzuak edo bidaiarien garraioa, eta horrek eragin biderkatzailea izango du “.

 

Inbertsio estrategikoa balio-kate industrial berri bat sortzeko

“Zero Emissions Marine Boat” proiektu eraldatzaileak 36 milioi euroko inbertsioa izango du, 2026-2028 aldian goi-mailako ontzi elektrikoen belaunaldi berri bat industrializatzeko behar diren gaitasun guztiak garatzeko.

Proiektuak goi-mailako kualifikazioak eskatzen dituzten 71 enplegu zuzen eta zeharkako beste 120 inguru sortzea aurreikusten du, guztira 191 enplegu berri sortzera heldu arte. Lanpostu berri horiek ingeniaritzako, fabrikazio aurreratuko, digitalizazioko, elektronikako, energia biltegiratzeko eta ekoizpen industrialeko jarduerei lotuta egongo dira batez ere.

LASAI buru izango duen proiektuak 6 euskal ETEk osatutako balio-kate industrial berri bat bultzatuko du, eta Euskal Herriko Itsas Foroa klusterraren laguntza izango du. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile nagusiak inplikatuko ditu; guztien buruan, Tecnalia eta CIC energiGUNE.

Industriaren, ezagutza-zentroen eta erakundeen arteko aliantza horrek proiektuak oinarri hartzen duen lankidetza publiko-pribatuaren eredua indartzen du. Proiektuak balio-kate industrial berri bat eratuko du, energia, metalurgia, potentzia-elektronika, fabrikazio aurreratua, software industriala eta itsas diseinuko gaitasunak barne hartuko dituena.

Proiektua 2026tik 2028ra bitartean garatuko da. Aldi horretan, ontzien diseinu teknologikoa egingo da, energia-sistemen eta sistema digitalen garapena burutuko da, prototipoak fabrikatuko dira eta itsasoko probak egingo dira. Prozesua amaitzeko, Euskal AEn oso-osorik diseinatu eta fabrikatutako ontzi elektrikoen belaunaldi berri bat merkaturatuko da nazioartean.

 

25 proiektu eraldatzaileetatik 15 abiarazi dira dagoeneko: horietako 6 sektore pribatuak gidatuta eta 9 sektore publikoak.

Euskadi 2030 Industria Planak lidergo publikoko zein pribatuko 23 Proiektu Eraldatzaile biltzen zituen. Horiei lidergo pribatuko 2 Proiektu Eraldatzaile berri gehitu zaizkie: “Zero Emissions Marine Boat” eta “Nanomedikuntzarako hidrogel adimendunak”.

Industria Plana plan dinamikoa da, eta haren gainean garatzen dira Proiektu Eraldatzaileak; beraz, aurreikusten da proiektu berriak txertatzen jarraituko dela, industria-premiek aurrera egin ahala.

Guztira, gaur egungo 25 proiektu eraldatzaileetatik 15 abiarazi dira dagoeneko: horietako 9 sektore pribatuak gidatuta eta 6 sektore publikoak.

Sektore publikoak honako proiektu hauek gidatzen ditu: Sare elektrikoen plangintza (potentzia % 40 baino gehiago handitzea); BasquESG; Energia berriztagarrien garapena; Scale Up funtsa; Euskadi SpaceLab (ESA BIC); Euskadi Climate Change Adaptation Living Lab (Kaia); Euskorpus; Administrazio-prozesuen hobekuntza (Autobide Arautzailea); eta Lurzoru industrialaren eta azpiegituren erreserba estrategikoa.

Sektore pribatuak gidatutako sei proiektuak, gaurkoa barne, honako hauek dira:  “Euskadin abiazio jasangarri eta lehiakorrerako motor aeronautikoaren arkitektura berriak”; “ROBOOST”; “Nanomedikuntza pertsonalizaturako hidrogel adimendunak”; “Erregai berriztagarrien hub-a”; “Grid4Industry”; eta gaur aurkeztutakoa, “Zero Emissions Marine Boat”.

Sei Proiektu Eraldatzaile horiek 678 milioi eurotik gorako hasierako inbertsioa eragiten dute, eta horietatik 368 milioi euro I+Gra eta garapen teknologikora bideratzen dira. Sei proiektuen artean kalitatezko 3.800 lanpostu baino gehiago sortuko dira datozen urteetan. Eta euskal industria-sareko beste 159 enpresa —gehienak ETEak— bultzatuko dituzte, herrialdeko teknologia-zentroen laguntzarekin.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Eusko  Jaurlaritzak  bikoiztu  egin  ditu  industriaren  efizientzia  energetikoa  bultzatzeko  laguntzak,  52  milioi  euroraino

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin ditu industriaren efizientzia energetikoa bultzatzeko laguntzak, 52 milioi euroraino

Industriaren efizientzia energetikoaren bidez autonomia energetikoa sustatzeko apustua indartuko du Eusko Jaurlaritzak, eta hori ezinbestekoa da ekoizpen-sarearen lehiakortasuna indartzeko eta inportazio energetikoekiko mendekotasuna murrizteko

Euskadik  AA  aplikatuaren  kongresua  egin  du  industriaren  produktibitatea  eta  fakturazioa  handitzeko

Euskadik AA aplikatuaren kongresua egin du industriaren produktibitatea eta fakturazioa handitzeko

Testuinguru horretan kokatzen da BidaIA: Industria Sailaren ekimen publiko bat, ETE industrialean AAren ezarpena antolatzeko, errazteko eta bizkortzeko. Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitaleko laguntza-programek, horien artean AA aplikatukoek eta zibersegurtasun industrialekoek, 28 milioi euroko zifra errekorra lortu dute aurten

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  industria-inbertsiorako  “lur  emankor”  gisa  kokatu  du  Euskadi

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko industria-inbertsiorako “lur emankor” gisa kokatu du Euskadi

Mikel Jauregi sailburua “Invest in the Basque Country” ekitaldiaren buru izan da Madrilen, nazioarteko industria-ordezkaritza zabal baten aurrean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.