Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura
-
  • ARAko 41 eskualdeek “Bilboko Adierazpena” onartu dute. Adierazpen horrek aldarrikatzen ditu eskualdeak protagonista izatea Europako industria-politikan; “Made in Europe” aldeko eta automobilgintzaren sektoreko tokiko edukiarekiko konpromisoa; eta, azkenik, emisioak murrizteko neutraltasun teknologikoa
  • Jauregik Europako automobilgintza-industriarako tokiko edukia defendatu du, automobilgintzako osagaien IRABAZI industria-sektorea bultzatzeko. “Badakigu Txinako fabrikatzaileek automobilak fabrikatuko dituztela Europan, baina bertan fabrikatutako osagaiekin egin behar dute. Eta, gure kasuan, Euskadiko piezak dituzten auto txinatarrak”
  • Sailburuak aldarrikatu du beharrezkoa dela “neutraltasun teknologikoa emisioak murrizteko, eta auto elektrikoa auto hibridoekin eta erregai berriztagarriak kontsumitzen dituzten autoekin konbinatzeko”.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Mikel Jauregik, balioetsi du “Europako industria-eskualdeek, horien artean Euskadik, duten indarra “Made in Europa” sendotzeko”. Jauregik Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan.

Jauregi sailburuak adierazi duenez, “automobilgintzaren sektoreko Europako eskualde nagusiok bi konpromiso ditugu: Europako oinarri industriala gara eta Europa ireki batean sinesten dugu. Ongi etorriak izango dira Europan finkatu nahi duten automobilgintzako fabrikatzaile atzerritarrak, baina joko-arau berberak aplikatuz: tokiko edukia eta neutraltasun teknologikoa. Bilboko Adierazpenak aldarrikatzen ditu eskualdeak protagonista izatea Europako industria-politikan; “Made in Europe” zigiluaren eta tokiko edukiaren aldeko konpromisoa automobilgintzaren sektorean; eta, azkenik, neutraltasun teknologikoa emisioak murrizteko. Automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”.

Testuinguru horretan, Adierazpenak automobilgintzako eskualdeen industria- eta inbertsio-tresna europarren baterako diseinua eta ezarpena ere aldarrikatzen du. Gainera, talentuaren garrantzi estrategikoa azpimarratzen du, Kalitatezko Enpleguetarako Bide Orriaren eta kalitatezko enpleguen etorkizuneko legearen helburuak babestuz, bai eta genero-berdintasuna egiturazko irizpide gisa txertatzea ere sektoreko lan-politiketan.

Jauregik tokiko edukia defendatu du Europako automobilgintza-industriarentzat, Industria Plana-Euskadi 2030 planaren esparruan IRABAZI automobilgintzako osagaien industria-sektorea bultzatzeko. “Badakigu Txinako fabrikatzaileek autoak fabrikatuko dituztela Europan, baina bertan fabrikatutako osagaiekin egin behar dute. Eta, gure kasuan, Euskadiko piezak dituzten auto txinatarrak”. “Horrek lagunduko du benetan automobilgintzako osagaien industria bat defendatzen eta garatzen, Euskadin funtsezkoa baita, guretzat sektore estrategikoa baita, eta haren mende 40.000 lanpostu baitaude”, azpimarratu du.

Sailburuak aldarrikatu du beharrezkoa dela “neutraltasun teknologikoa emisioak murrizteko, eta auto elektrikoa auto hibridoekin eta erregai berriztagarriak kontsumitzen dituzten autoekin konbinatzeko”.

Gainera, Municheko Adierazpenean barne errekuntzako autoak fabrikatzeko 2035eko muga malgutzeko hartutako konpromisoa berretsi du. Neutraltasun teknologikoa defendatu du emisio gutxiagoko ibilgailuen erosketa sustatzeko orduan, eta automobilgintzaren sektorearen trantsizioak Europako ekoizpena, inbertsioa eta balio-kateak sendotuko dituela berma dadila.

“Deskarbonizazio adimendun hori sustatzeko pizgarri berriak behar ditugu –erantsi du Jauregik–, eta eskualdeok funtsezko zeregina dugu politika eta pizgarri berriekin esperimentatzean, bai eta jardunbide egokiak beste erakunde batzuetara, bereziki Europako Batzordera, zabaltzean ere”.

Joan den urteko irailean ARAk Munichen egin zuen topaketako hitzaldian adierazi zuen bezala, Industriako sailburuak gaur berretsi du Europako eskualdeek bete behar duten zeregin nagusia, “gure industrietatik gertu gaudelako, haien erronkak eta ahalmena ezagutzen ditugulako eta azkar eta eraginkortasunez jardun dezakegulako. Gu gaude sektore horretan lan egiten duten 30 milioi pertsonengandik gertuen”.

Bilboko Adierazpena

Automotive Regions Alliance (ARA) sareko 41 eskualdeek “Bilboko Adierazpena” onartu dute. Adierazpena sektorearen etorkizun hurbila definituko duten bi espedienteei buruzko jarrera politiko bateratua da: Industria Bizkortzeko Legea (Industrial Accelerator Act) eta Automotive Package estrategia. ARAren ustez, Industria Bizkortzeko Legea funtsezko tresna da Europako balio-kateak indartzeko, mendekotasun estrategikoak murrizteko eta EB osoan automobilgintzako ekosistemen epe luzerako lehiakortasuna babesteko.

Adierazpenak, funtsean, “Made in EU” baldintzak sartzea babesten du, baldin eta espezifikoak, proportzionatuak eta sendoak badira, segurtasun juridikoa eskaintzen badute, ETEentzat eta eskualdeetako hornidura-kateentzat bidegabeko kargak saihesten badituzte eta Europar Batasunaren nazioarteko konpromisoekin bateragarriak izaten jarraitzen badute. Aliantzako eskualdeek azpimarratzen dute Industria Bizkortzeko Legeak bere ahalmen guztia hedatuko duela soilik koherentea bada Automotive Package estrategiarekin, Automobilgintzarako Ekintza Planarekin eta araudi-esparru zabalagoarekin, eta Automotive Package estrategiaren ezarpenaren eta Industria Bizkortzeko Legearekin duen interakzioaren ebaluazio integrala eskatzen dute, esparru orokorrak bere helbururako egokia izaten jarraituko duela bermatzeko.

Trantsizioaren dimentsio teknologikoan, ARAk neutraltasun teknologikoaren printzipioa berresten du neurri arautzaileen irizpide gidari gisa. Aliantzak ibilgailu elektriko txiki eta merkeei buruzko Europako ekimena babesten du, zero emisioko mugikortasuna Europako herritar guztiengana hurbiltzeko tresna gisa.  Aldi berean, azpimarratzen du trantsiziorako laguntza ez dela ekimen honetan bakarrik oinarritu behar, fabrikatzaileek ibilgailu-zorro anitza eta eskaeraren araberakoa eskaintzeko duten gaitasuna mantenduz. Adierazpenak, halaber, 2035 baino lehen, erregai berriztagarri jasangarrien (bioerregaiak barne) egitekoa eta eraginkortasuna ebaluatzea eskatzen du, neutraltasun teknologikoaren printzipioarekin eta 2050erako klima-neutraltasunaren helburuarekin bat etorriz.

Bilboko adierazpena (osorik)

Automotive Regions Alliance (ARA)

Automotive Regions Alliance (ARA) Eskualdeetako Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu.  Eskualdeen arteko lankidetza politikorako plataforma bat da, automobilgintzaren sektoreko Europako industria-politikara bideratua, eta solaskide gisa jardute du Batzordearen, estatu kideen eta beste erakunde eta aliantza industrial batzuen aurrean.

ARAren helburua da bermatzea Europako automobilgintza-sektorearen trantsizioak ez duela industria-ehuna ahulduko, lurralde-errealitateak kontuan hartuko dituela eta Europako hornidura-katea eta enpleguak babestuko dituela.  Azken batean, trantsizioa lehiakorra, bidezkoa eta eskualdeen artean orekatua izatea.

Gaur egun, EAEk du ARAren presidenteordetza eta Grand Est eskualdeak (Frantzia) presidentetza.

Irailean Valentzian egitekoa den urteko batzarra prestatzeko antolatutako Bilboko topaketak garrantzia hartu du; izan ere, argitaratu berriak dira European Automotive Package (abenduan) eta Industrial Accelerator Act. Bileran bi araudiak ebaluatu dira, eta “Bilboko Adierazpena” izeneko azken adierazpen bateratu bat egin da.

Osoko bilkuran Nafarroako lehendakaria izan da

Jauregiren hitzaldiaren ondoren, inaugurazioan hitza hartu dute Brigitte Torloting Grand Est-eko presidenteordeak, Andriana Sukova DG Employmenteko zuzendariorde nagusiak eta Emil Boc Cluj-Napocako (Errumania) alkate eta Europako Eskualdeetako Komiteko Coter Batzordeko presidenteak. Emil Boc Errumaniako lehen ministroa izan zen 2008 eta 2012 artean. Jarraian, Andriana Sukovak (Deputy Director-General of DG Employment) hitzaldi nagusia eman du.

Ondoren, eskualdeek IAAri buruz duten posizioari buruzko bloke bati eman zaio hasiera, eta hainbat lurraldek esku-hartze laburrak egin dituzte. Eztabaida instituzionalak agintari garrantzitsuen ekarpenekin jarraitu du, eta Christophe Grudler Europako Parlamentuko IAAri buruzko txostengileak eta María Chivite Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko lehendakariak industria politikari eta Europako automobilgintzaren sektoreari buruzko ikuspegiak jorratu dituzte.

Amaitzeko, panel tematiko bat egin da, klusterren ikuspegia jasotzeko. Ondoren, ondorioak atera dira eta topaketari amaiera eman zaio. Ekitaldia amaitzeko Automotive Intelligence Center, automobilgintzaren sektoreko garapen teknologikora, talentura eta mugikortasun jasangarrira bideratutako Europako berrikuntza irekiko zentroa, bisitatu dute.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Indartuz  finantzaketa-lerro  bermatua  aktibatu  du,  Euskadiko  enpresa-sarea  eraldatzeko  finantzaketa  mobilizatzera  begira

Eusko Jaurlaritzak Indartuz finantzaketa-lerro bermatua aktibatu du, Euskadiko enpresa-sarea eraldatzeko finantzaketa mobilizatzera begira

Gobernu Kontseiluak hazkundea, digitalizazioa, deskarbonizazioa eta nazioartekotzea finantzatzeko beste tresna bat arautzen duen dekretua onartu du

EBren  eta  Indiaren  arteko  merkataritza-akordioak  aukera  berriak  irekitzen  dizkie  euskal  automobilgintza-sektoreko  hornitzaileei
07/10/2026 Nazioartekotzea

EBren eta Indiaren arteko merkataritza-akordioak aukera berriak irekitzen dizkie euskal automobilgintza-sektoreko hornitzaileei

Arantzelak pixkanaka murrizteak Indiako merkatura sartzeko baldintzak hobetuko ditu Europako automobilgintzako osagaientzat.

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
05/10/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
30/09/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Vasco  Asturiana:  industria-desegitean  adituak

Vasco Asturiana: industria-desegitean adituak

Konpainia betidanik kalitatearekin eta ingurumenarekin konprometituta dago, hori dela eta, ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Ziurtagiria eta ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Ziurtagiria ditu.

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
16/09/2026 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Eusko  jaurlaritzak  gutxienez  400  milioi  euroko  inbertsio  programa  baten  kudeatzailea  hautatzeko  deialdia  egin  du
10/09/2026 Finantziazioa

Eusko jaurlaritzak gutxienez 400 milioi euroko inbertsio programa baten kudeatzailea hautatzeko deialdia egin du

Azpiegitura aurreratuetan inbertitzeko programa berri hau trantsizio energetikoari, eraldaketa digitalari, konektibitate aurreratuari eta euskal ekonomiaren lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste azpiegitura batzuei lotutako proiektuak bultzatzera bideratuta dago.

Eusko  Jaurlaritzak  banaketa  sare  elektrikoko  inbertsioak  153  milioi  eurora  handitzea  onartu  du  2027rako

Eusko Jaurlaritzak banaketa sare elektrikoko inbertsioak 153 milioi eurora handitzea onartu du 2027rako

Hazkundea Eusko Jaurlaritzak sustatutako inbertsio gehigarrien onarpenari esker lortu da

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
17/08/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Basque  Trade  &  Investment-en  Erresuma  Batuko  bulegoak  euskal  sektore  aeroespazialari  ematen  dion  babesa  indartu  du  Farnborough  International  Airshow  2026  azokan
29/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-en Erresuma Batuko bulegoak euskal sektore aeroespazialari ematen dion babesa indartu du Farnborough International Airshow 2026 azokan

Londresko taldeak Erresuma Batuan ezarritako euskal enpresekin eta Erresuma Batuko ekosistema aeroespazialeko eragile estrategikoekin bilerak egin ditu, sektoreko nazioarteko hitzordu nagusietako batean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.