Position Paper RELEX

Basque Trade & Investment-ek Global Gateway ekimenean ETEen parte-hartzea sustatuko du Bruselan

Trade Promotion Europek Europar Batasuneko Kontseiluan Basque Trade & Investment-ek sustatutako dokumentu bat aurkeztuko du, ETEek Global Gateway proiektuetan parte hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatzeko helburuarekin.
-

Basque Trade & Investment-ek datorren uztailaren 10ean Bruselan egingo den RELEX Global Gateway Working Party taldearen bileran parte hartuko du. Talde hori Europar Batasuneko Kontseiluaren baitan dago, eta Global Gateway ekimenaren jarraipena egiteaz arduratzen da. Topaketan, Trade Promotion Europek Enhancing SME Participation in the EU’s Global Gateway Initiative position paper-a aurkeztuko du, Basque Trade & Investment-en ekimenez sustatutako dokumentua.

Foro honetan parte hartzea mugarri garrantzitsua da bai Basque Trade & Investment-entzat bai Trade Promotion Europe-rentzat; izan ere, merkataritza-sustapeneko agentzia askok partekatzen duten kezka bat Europako agendan kokatzea lortu du: Europako ETEek Global Gatewayri lotutako proiektuetara baldintza hobeetan iristea erraztea.

Global Gateway Europar Batasunaren nazioarteko inbertsio-estrategia da. 2021etik 2027ra bitartean 300.000 milioi euro arteko inbertsioa mobilizatzea aurreikusten da, herrialde bazkideekin lotura adimentsu, garbi eta seguruak garatzeko helburuarekin, digitalizazioaren, energiaren eta klimaren, garraioaren, osasunaren, hezkuntzaren eta ikerketaren arloetan.

Testuinguru horretan, Basque Trade & Investment-ek ekimenaren inguruko lana indartu zuen martxan jarri zenetik, eta kezka hori laster partekatu zuten Europako beste hainbat agentziak ere. Kezka hori Trade Promotion Europe merkataritza- eta nekazaritza-elikagaien sustapenerako Europako agentzien elkartearen baitan ere partekatu zen, eta horrek Global Gatewayri buruzko lantalde espezifiko bat sortzea bultzatu zuen.

Lantalde horren esparruan, Basque Trade & Investment-ek posizionamendu-dokumentu bat prestatzea proposatu zuen, Europako ETEek Global Gateway proiektuetan parte hartzeko dituzten oztopoak aztertzeko eta Europako Batzordeari gomendio zehatzak egiteko. Basque Trade & Investment-en Adimen Lehiakorreko Unitateak landutako dokumentua Europako beste agentzia batzuen ekarpenekin osatu zen gero, besteak beste, RVO, AICEP, Enterprise Ireland, Brussels Hub eta GTAI erakundeen ekarpenekin, eta azkenik Trade Promotion Europek ofizialki onartu zuen.

Parte-hartzeko bideak eta enpresek aurrez aurre dituzten zailtasunak aztertu ondoren, dokumentuak bederatzi gomendio planteatzen ditu Global Gateway Europako ETEentzat irisgarriagoa, gardenagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Gomendioen artean daude Europako ETEak integratzea sustatuko duten irizpideak txertatzea, tamaina handiko proiektuak lote txikiagoetan banatzea, hautagarritasun-atalaseak egokitzea, ETEen aldeko azpikontratazio-estrategiak sustatzea eta proiektuei, kontratista nagusiei, harremanetarako puntuei eta lankidetza-aukerei buruzko informazio eguneratua eskainiko duen leiho bakar bat sortzea.

Dokumentuaren garrantziari esker, haren ondorioak Europako zein estatu mailako eragileengana iritsi dira. Horren ondorioz, gaia RELEX Global Gateway Working Party taldearen bileran aztertuko da, “SME Participation in Global Gateway” izenburupean. Bertan, Trade Promotion Europek elkarteak onartutako dokumentua aurkeztuko du.

Basque Trade & Investment-en ustez, parte-hartze horrek Euskadik nazioartekotzeari, nazioarteko lizitazio publikoei eta ETEek proiektu estrategiko handietarako sarbideari buruzko Europako eztabaidetan duen papera indartzen du. Era berean, agentziak egindako lana aitortzen du, Europako ETEek —euskal enpresak barne— Global Gatewayk sortutako aukeretan zeregin aktiboagoa izan dezaten defendatzeko.

Ekimen honen bidez, Basque Trade & Investment-ek lagundu nahi du gomendio horiek Europako Batzordearen neurri zehatz bihur daitezen, Europako ETEentzat inklusiboagoa, lehiakorragoa eta irisgarriagoa izango den Global Gateway bat sustatuz, eta aldi berean euskal enpresa-sarearen errealitatearekin lerrokatuta egongo dena.

Lotutako albisteak

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Txekiar  Errepublikako  lehen  ministroak  euskal  industria  bertatik  bertara  ezagutu  du  Brnoko  MSV  azokan
2026/10/09 Nazioartekotzea

Txekiar Errepublikako lehen ministroak euskal industria bertatik bertara ezagutu du Brnoko MSV azokan

Euskadiko hamar enpresak eta bi teknologia-zentrok parte hartu dute Txekiar Errepublikara egindako enpresa-misio batean, sektore aeronautikoan, industrialean eta energetikoan negozio- eta lankidetza-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investmentek (SPRI Taldea) antolatu du misioa, Txekiar Errepublikak Madrilen duen Enbaxadarekin batera, HEGANen eta AFM Cluster-en laguntzarekin.

EBren  eta  Indiaren  arteko  merkataritza-akordioak  aukera  berriak  irekitzen  dizkie  euskal  automobilgintza-sektoreko  hornitzaileei
2026/10/07 Nazioartekotzea

EBren eta Indiaren arteko merkataritza-akordioak aukera berriak irekitzen dizkie euskal automobilgintza-sektoreko hornitzaileei

Arantzelak pixkanaka murrizteak Indiako merkatura sartzeko baldintzak hobetuko ditu Europako automobilgintzako osagaientzat.

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
2026/10/05 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
2026/09/30 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.