Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzak jardunaldi birtual bat anatolatu du EMCALI entitatearekin, euskal enpresei aukerak hurbiltzeko
Euskadiko Ordezkaritzak jardunaldi birtual bat antolatu du Caliko Udal Enpresen (EMCALI) eta lau euskal enpresen artean. Topaketaren helburua parte-hartzaileei Cali hirian funtsezko zerbitzuak emateaz arduratzen den enpresa publikoaren jarduera, proiektuak eta aukerak hurbiltzea izan da.
Jardunaldiari esker EMCALI entitatearen eta Kolonbian kokatutako Euskadiko lau enpresen artean espazio interesgarri bat sortu ahal izan da. Bertan, elkarri ezagutarazteaz gain, elkarrizketa bat erraztu ahal izan da eremu estrategikoetan dauden erronketan eta aukeretan arreta jarriz, hala nola ingurumen-ingeniaritzan eta telekomunikazioetan.
Bilkuran, EMCALI entitateko ordezkariek, erakundeak arlo horietan garatzen dituen ekimen nagusiak aurkeztu ditu, erakundearen lan-ildoei eta gaur egun bere jarduera osatzen duten proiektuei buruzko informazioa partekatuz. Erakusketak erakundearen lehentasunen eta beharren ikuspegi orokorra eskaini die enpresa parte-hartzaileei, bai eta beren lana garatzen duten testuinguruaren ikuspegi orokorra ere.
Ondoren, galderak eta elkarrizketak egiteko gune bat ireki da, aurkezpenetan jorratutako gaietan sakontzeko, kezkak argitzeko eta bertaratutakoen artean ikuspegi ezberdinak partekatzeko.
Mota honetako topaketak Kolonbiako Ordezkaritzak euskal enpresa-sarearen eta herrialdeko erakunde estrategikoen arteko harremanak sendotzeko bultzatutako ekintzen parte dira, eta interes komuneko sektoreetan aukerak ezagutzea eta balizko lankidetza-bideak garatzea sustatzen dute.a