WOMEX

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.
-

Basque Trade & Investment-ek WOMEX (The role of women in the competitiveness of exporting SMEs) proiektu europarraren Euskadiko Eskualde Taldea bildu zuen joan den astean, Euskadik urriaren 21ean eta 22an antolatuko duen Eskualde arteko Policy Learning Event (IPLE) topaketa europarra prestatzen jarraitzeko.

Bilera erakunde-, enpresa-, akademia- eta elkarte-arloko ordezkariekin egin zen, eta, horri esker, Euskadik Europako gainerako kideei aurkeztuko dien programa definitzen jarraitu ahal izan zen, bai eta proiektuan inplikatutako euskal ekosistemako eragileen arteko lankidetza indartu ere.

Bileran zehar, orain arte Polonian eta Hungarian egin diren eskualdeen arteko topaketetan lortutako ikaskuntza nagusiak partekatu ziren, bai eta parte hartu duten zazpi eskualdeen artean egindako azterketa konparatiboaren ondorioak ere. Lan horri esker, joera komunak identifikatu ahal izan ziren hainbat arlotan, hala nola emakumeen presentzia erabaki-postuetan, nazioartekotzearekin lotutako gaitasunak, emakumeen garapen profesionala mugatzen jarraitzen duten oztopoak eta laguntza-sareen zeregina.

Era berean, Basque Trade & Investment-ek Euskadik 2026ko Europako topaketan erakutsiko duen programaren lehen proposamena aurkeztu zuen. Agendak, gaur egun lantzen ari denak, balioa emango die Euskadin garatutako politika publikoei, enpresa-ekimenei eta jardunbide egokiei, genero-ikuspegia lehiakortasun-elementu gisa txertatzeko eta emakumeek industrian eta nazioartekotze-prozesuetan parte-hartze handiagoa izan dezaten bultzatzeko.

Bilera horretan, halaber, erakunde parte-hartzaileek euskal ekosistemaren gaitasunak nazioartean proiektatzeko eta proiektuaren parte diren Europako gainerako eskualdeekin esperientziak trukatzeko aukera emango duen ekitaldi bat diseinatzen jarraitzeko konpromisoa indartu zen.

WOMEX-en buruz

WOMEX Interreg Europe programarekin batera finantzatutako proiektua da, 1.738.950 euroko aurrekontuarekin eta lau urteko iraupenarekin (2025-2029). Basque Trade & Investment buru dela, Katalunia, Austria, Hungaria, Polonia, Serbia eta Lituaniako zortzi bazkide biltzen ditu, politika publikoetan eta nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzuetan genero-berdintasuna txertatzeko helburuarekin, eskualdeen arteko lankidetzaren bidez Europako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna indartzeko.

 

 

Lotutako albisteak

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Txekiar  Errepublikako  lehen  ministroak  euskal  industria  bertatik  bertara  ezagutu  du  Brnoko  MSV  azokan
2026/10/09 Nazioartekotzea

Txekiar Errepublikako lehen ministroak euskal industria bertatik bertara ezagutu du Brnoko MSV azokan

Euskadiko hamar enpresak eta bi teknologia-zentrok parte hartu dute Txekiar Errepublikara egindako enpresa-misio batean, sektore aeronautikoan, industrialean eta energetikoan negozio- eta lankidetza-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investmentek (SPRI Taldea) antolatu du misioa, Txekiar Errepublikak Madrilen duen Enbaxadarekin batera, HEGANen eta AFM Cluster-en laguntzarekin.

EBren  eta  Indiaren  arteko  merkataritza-akordioak  aukera  berriak  irekitzen  dizkie  euskal  automobilgintza-sektoreko  hornitzaileei
2026/10/07 Nazioartekotzea

EBren eta Indiaren arteko merkataritza-akordioak aukera berriak irekitzen dizkie euskal automobilgintza-sektoreko hornitzaileei

Arantzelak pixkanaka murrizteak Indiako merkatura sartzeko baldintzak hobetuko ditu Europako automobilgintzako osagaientzat.

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
2026/10/05 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
2026/09/30 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Eusko  Jaurlaritzak  programa  pilotu  bat  abiatuko  du  emakume  gehiago  euskal  industriako  ekoizpen-lanpostuetara  erakartzeko
2026/09/22 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
2026/08/17 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.