Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz
-

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak irailaren 15era arte izango du zabalik ZABALDU+ programa, enpresa txiki eta ertainei nazioarteko merkatu berriak bilatzen laguntzeko. Eusko Jaurlaritzak 13,6 milioi eurorainoko babesa eman dio ekimen honi; % 40tik gorako igoera da aurreko edizioarekin alderatuta.

Programaren helburua Euskadiko ETEen hazkundea eta nazioarteko lehiakortasuna bultzatzea da, eta nazioartekotze-prozesuaren fase guztietan laguntzen die: merkatu berrietarako sarbidetik hasi, eta finkatzera eta dibertsifikatzera iritsi arte. Euskadiko industria-politikako tresna garrantzitsua da, eta bat egiten du Euskadi 2030 Industria Planarekin, inpaktu ekonomikoa, industriala eta lurraldekoa maximizatzeko helburua baitu.

Neurri hori Pradales lehendakariak deitutako Industria Babesteko Taldeak egindako bileraren ondoren hartu da. Horren bidez, Industria Sailak Euskadiko ETEak dibertsifikatu eta eraldatu nahi ditu, munduko ekonomiarentzat une zaila baita, eta Jaurlaritza dagoeneko hasia da neurri zehatzak aurreratzen.

Hala, 2026ko errekorreko aurrekontuari beste 87 milioi euro gehituko zaizkio orain, gure ETEak eraldatzera eta dibertsifikatzera bideratuta. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETEentzako laguntzetara; hau da, 2025eko aurrekontuarekin alderatuta, % 51,4 gehiago.

ZABALDU+ programak nazioarteko testuinguru gero eta konplexuagoari egin behar dio aurre, arrisku gero eta ugariagoak, protekzionismoa eta balio-kate globaletako tentsioak direla eta. Hori horrela, programak “leihatila bakarra” eskaintzen du, indartsuagoa, sinpleagoa eta eraginkorragoa, aurreko laguntza publikoko tresnak ordezkatu eta hobetu baititu.

Ikuspegi berriak jauzi kualitatiboa egin du nazioartekotzearekiko babes instituzionalean, bost ardatz nagusitan oinarrituta: dirulaguntzen intentsitate handiagoa, sinplifikazio administratiboa, espezializazioa, merkatuak dibertsifikatzeko bultzada eta enpresen lankidetza sustatzea ingurune konplexuetan.

Programak ETE industrialak eta teknologikoak jartzen ditu estrategiaren erdigunean, eta Euskadiko lehiakortasunerako eta errotzerako motor gisa duten rola indartzen du. Horrez gain, ebaluazio-irizpideak egokitzen ditu balio estrategikorik handiena duten proiektuak lehenesteko; tartean, startupak eta lehentasunezko sektoreak. Eta, era berean, dirulaguntzek enpresa-ehunduran duten inpaktu errealaren neurketa hobetzen du.

Berritasunen artean, ZABALDU+ programak lankidetza-proiektuak sustatuko ditu, nazioarteko merkatu zorrotzagoetara iristeko, eta aldi baterako eta emaitzetara bideratutako ekimen pilotuak sustatuko ditu, egitura iraunkorrak ekidinez.

Inpaktuari dagokionez, programak 390 proiektu baino gehiagori laguntzea eta nazioartekotzearen arloan 34 milioi euro inguru mugitzea espero du. Horrez gain, proiektu bakoitzeko batez besteko dirulaguntza nabarmen handitu da eta irismenik eta arriskurik handiena duten ekimenentzako finantzazioa indartu da, batez ere merkatu konplexuetako ekimenentzat.

Gainera, datuek erakusten dute lagundutako proiektuen % 98k inpaktu positiboa sortzen duela Euskadin, eta jasangarritasunarekin eta konpromiso sozialarekin lotutako ekimenek gero eta pisu handiagoa dutela. Hortaz industriako eta teknologiako ETEen gaineko trakzio-efektua finkatzen du programak.

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
31/07/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Iritsi dira enpresetako eta erakundeetako profesional gehienentzako beharrezko atseden-asteak, baita Euskadiko Klusterrentzako ere. Erlaxatzeko eta udako oporren ondoren beste bultzada bat hartzeko garaia.

Basque  Trade  &  Investment-en  Erresuma  Batuko  bulegoak  euskal  sektore  aeroespazialari  ematen  dion  babesa  indartu  du  Farnborough  International  Airshow  2026  azokan
29/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-en Erresuma Batuko bulegoak euskal sektore aeroespazialari ematen dion babesa indartu du Farnborough International Airshow 2026 azokan

Londresko taldeak Erresuma Batuan ezarritako euskal enpresekin eta Erresuma Batuko ekosistema aeroespazialeko eragile estrategikoekin bilerak egin ditu, sektoreko nazioarteko hitzordu nagusietako batean.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
24/07/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Sortu zirenetik, Klusterren Dinamizazio Erakundeak hobekuntza-prozesu batean murgilduta egon dira, baina orain beren kudeaketa beste esparru batera dago bideratuta: beren ekintza-esparru estrategikoen gaineko ekintza-planak inplementatzeko lankidetza-piramidea pixkanaka garatzera.

Irekita  daude  Basque  Global  Industry  beketan  izena  emateko  epeak,  nazioarteko  praktikak  egiteko  aukera  ematen  duten  Global  Training  bekak  ordezkatzen  dituzten  laguntzak
23/07/2026 Nazioartekotzea

Irekita daude Basque Global Industry beketan izena emateko epeak, nazioarteko praktikak egiteko aukera ematen duten Global Training bekak ordezkatzen dituzten laguntzak

Basque Global Industry laguntza-programa, lehen Global Training izenez ezaguna, Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Edizio honetan, laguntzek 341 beka eskaintzen dituzte ordaindutako praktika profesionalak egiteko, Euskadiko industriarekin, nazioartekotzearekin eta sektore estrategikoekin lotura handiagoa duen orientazioarekin.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
17/07/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Sektoreko enpresen arteko lankidetza teknikoa eta komertziala sustatuz. Euskadin, kluster-sare handi bat sortu dugu, enpresen lehiakortasuna handitzeko euren arteko lankidetzaren bitartez eta erakundeen eta unibertsitateen laguntza baliatuz, eta horrela lortu dugu euskal industria-sarea sendotzea.

Lortu  Berria:  industria-hazkundea  eta  -lehiakortasuna  mugatu  aurretik  kontuan  hartu  beharreko  seinaleak
13/07/2026 Finantziazioa

Lortu Berria: industria-hazkundea eta -lehiakortasuna mugatu aurretik kontuan hartu beharreko seinaleak

Lortu Berria aholkularitza adituko programak industria-enpresei eta industria-produktuari edo -prozesuari lotutako zerbitzu-enpresei laguntzen die hazteko, inbertitzeko edo erronka berriei aurre egiteko gaitasuna baldintza dezaketen finantza-, antolaketa- eta sozietate-faktoreak identifikatzen. 1.200.000 euroko aurrekontua duen zerbitzu honek 500 ordura arteko adituen laguntza eskaintzen du. Lehen fasea %100ean diruz laguntzen da, eta bigarrena...

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
10/07/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Udaren atarian, Euskadiko Klusterrek sektoreko enpresen arteko lankidetza teknikoa eta komertziala sustatzen jarraitzen dute: enpresen arteko koordinazioa, informazio garrantzitsua eskuratzea, ezagutza eta aukerak gurutzatzea...

Zabaldu+  2026k  laguntza  bakarrean  biltzen  du  ETEen  nazioartekotzeari  emandako  babes  guztia
07/07/2026 Nazioartekotzea

Zabaldu+ 2026k laguntza bakarrean biltzen du ETEen nazioartekotzeari emandako babes guztia

Zabaldu+ laguntzak Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta jarduerak laguntza bakarrean biltzen ditu. Horrela, kanpo-presentziarekin, enpresen arteko lankidetzarekin eta nazioarteko merkatuetan aukera berriak garatzearekin lotutako hainbat babes-lerrotarako sarbidea errazten du.

Eusko  Jaurlaritzak  Bavariarekin  duen  lankidetza  indartu  du  V  Bavarian  Semiconductor  Congress-en
07/07/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Bavariarekin duen lankidetza indartu du V Bavarian Semiconductor Congress-en

Hubert Aiwanger Bavariako lehen ministrorde eta Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia kontseilariak harrera egin die euskal erakundeetako ordezkariei Munichen egin den V. Bavarian Semiconductor Congress ekitaldian.

Basque  Trade  &  Investment-ek  Global  Gateway  ekimenean  ETEen  parte-hartzea  sustatuko  du  Bruselan
07/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-ek Global Gateway ekimenean ETEen parte-hartzea sustatuko du Bruselan

Trade Promotion Europek Europar Batasuneko Kontseiluan Basque Trade & Investment-ek sustatutako dokumentu bat aurkeztuko du, ETEek Global Gateway proiektuetan parte hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatzeko helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.