Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan
-
  • Teknologia sakonetan (deep-tech) espezializatutako ‘venture builder’ publikoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 11 eragileren spin offeko 20 proiektu jaso ditu.

 

  • Aurreko edizioetan 16 enpresa sortu dira eta 10 inbertsio egin dira BTV funtsarekin.

 

Eusko Jaurlaritzak oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketako unibertsitateetara eta BERC (Basque Excellence Research Centres) zentroetara zabaldu du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak sustatutako venture buildingaren deialdi berria, ezagutza zientifikoa sustatzeko oinarri teknologikoa duten enpresetan, “zientzia bikaina Euskadirentzako aukera-iturri estrategikoa” dela uste baitu.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuetara zabalduta, Basque Tek Venturesek indartu egin du oinarri teknologikoa duten enpresa berriak sortzea sustatzeko eta Euskadiko industria-ehundura gero eta lehiakorragoari, berretzaileagoari eta industriako eta jasangarritasuneko erronkekin lerrokatutakoari ekarpena egiteko duen rola.

Aurtengo deialdian Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 11 eragileren 20 proposamen aurkeztu dira (Unibertsitateen 9 proposamen, BRTA aliantzaren zentroen 7 proposamen eta BERC zentroen 2 proposamen). Proiektuen sektoreari dagokionez, 9 osasunaren arlokoak dira, 8 industria adimendunaren arlokoak eta 3 energiaren arlokoak. Lurraldeari dagokionez, 11 proiektu Bizkaikoak dira eta 9 Gipuzkoakoak.

Hurrengo fasean, ekimenak proiektu bakoitzaren potentziala ebaluatu eta kontrastatuko du, proiekziorik handienekoak lehenetsiz, eta horiek venture builgingeko zerbitzuen ibilbide osoa izango dute eskuragarri, kanpoko eta BICen sareko adituen eskutik.

Martxan jarri zenetik, 13 zentrotako 40 proiektu aurkeztu dira Basque Tek Venturesen hiru edizioetan. Horietatik 24 proiektuk Venture Builder programarako sarbidea izan dute, eta, hala, 16 enpresa eratu eta 10 inbertsio egin ditu BTV funtsak. Datozen hilabeteetarako ere operazio berriak daude aurreikusita.

Basque Tek Ventures ezagutza zientifikoa eta teknologikoa merkatura transferitzea azkartzeko ekimena da, Euskadiko industrian eta ekonomian inpaktua izango duten oinarri teknologikoko enpresak sortuz. Ekimena teknologia sakonetan (deep-tech) espezializatutako venture builder publiko baten modukoa da eta laguntza eskaintzen du proiektuaren fase oso goiztiarretatik.

Basque Tek Venturesen eredua enpresen garapenean eta berrikuntzan inplikatutako eragile publiko nagusien jarduera koordinatuan oinarritzen da. Tartean daude SPRI, BRTA, Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa eta BIC sarea, eta horien unibertsitateek eta BERCek ere batzeko aukera izango dute, proiektuei laguntza koherentea eta espezializatua eskaintzeko helburuarekin.

Euskadik oinarri zientifiko bikaina du, baina ezagutzaren transferentzian aurrerapausoak egin behar dira ekoizpen-ehunduraren gainean inpaktua izango duen gaitasun hori eraldatzeko. Ekimena Industria Plana – Euskadi 2030en barruan sartzen da, eta “gure industria-ehundura indartzeko, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzeko eta gure industria lehiakorragoa izan dadin eta isurpen-aztarna gutxiago utz ditzan bermatzeko xedea” du.

Lotutako albisteak

BATTIA  Recycling  Technologies  eta  Inspectrail,  2026ko  Toribio  Echevarria  Sarien  irabazleak
2026/11/05 Ekintzailetza

BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak

Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasun  sailak  676,1  milioi  euro  izango  ditu  2027an  euskal  industriaren  defentsa,  eraldaketa  eta  hazkunderako

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak 676,1 milioi euro izango ditu 2027an euskal industriaren defentsa, eraldaketa eta hazkunderako

Mikel Jauregi: "Industria, Euskadiren iragana, oraina eta etorkizuna da. Gure aurrerapen mailaren, aberastasunaren eta ongizatearen iturburua da. Aurrekontu hauek gure industria defendatzera, bere eraldaketa eta hazkundea bultzatzera eta Euskadiren autonomia energetikoa indartzera bideratuta daude"

Ingenersun  ingeniaritzak  automobilgintzarako  AA  eta  Deep  Learning  dituen  zelula  automatizatu  bat  entregatu  du

Ingenersun ingeniaritzak automobilgintzarako AA eta Deep Learning dituen zelula automatizatu bat entregatu du

Akatsak detektatzea eta pieza anodizatuen kalitate-kontrola automatizatzen ditu sistemak, eta lerro amaierako eragiketa guztiak integratzen ditu

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Eusko  Jaurlaritzak  inoizko  aurrekontu  proiektu  handiena  onartu  du  zerbitzu  publikoak  indartzeko  eta  etorkizuneko  Euskadi  eraikitzeko

Eusko Jaurlaritzak inoizko aurrekontu proiektu handiena onartu du zerbitzu publikoak indartzeko eta etorkizuneko Euskadi eraikitzeko

Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Sailak 676,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2027an, aurreko urtekoaren %3,9 gehiago. Aurrekontuak euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen du berrikuntza, digitalizazioa eta teknologia berrien adopzioa babestuz

ESA  BIC  Euskadi:  ekintzailetza  eta  teknologia  konektatzeko  espazioa
2026/10/23 Ekintzailetza

ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Eusko  Jaurlaritzak  Indartuz  finantzaketa-lerro  bermatua  aktibatu  du,  Euskadiko  enpresa-sarea  eraldatzeko  finantzaketa  mobilizatzera  begira

Eusko Jaurlaritzak Indartuz finantzaketa-lerro bermatua aktibatu du, Euskadiko enpresa-sarea eraldatzeko finantzaketa mobilizatzera begira

Gobernu Kontseiluak hazkundea, digitalizazioa, deskarbonizazioa eta nazioartekotzea finantzatzeko beste tresna bat arautzen duen dekretua onartu du

Euskadi  ekintzailetza-marka  haustetik  gertu  dago
2026/10/08 Ekintzailetza

Euskadi ekintzailetza-marka haustetik gertu dago

El Informe GEM 2025-2026 refleja que, por primera vez, se encadenan cuatro años consecutivos de crecimiento y queda a solo una décima del máximo de 2007. Los negocios nacientes superan por primera vez el 4%, mientras que el emprendimiento potencial asciende al 8,7%, casi dos puntos más que en 2024...

Euskadi  Europa  barneko  abiadura  handiko  trenen  belaunaldi  berriaren  garapenaren  buru  izango  da

Euskadi Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapenaren buru izango da

Euskadi 2030 - Industria Planaren lidergo pribatuko zortzigarren proiektu eraldatzailea da, Europako hainbat herrialdetan trakzio modular eta jasangarriarekin lan egin dezakeen abiadura handiko tren berri bat garatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.