SPRI konprometituta dago berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin eta barnekintzailetzarekin. Behar duten laguntza ematen die enpresa-ekimen berriei beren premien neurriko laguntza integrala eta malgua eskainiz, aukera izan dezaten martxan jartzeko, hazteko eta merkatuan arrakastaz finkatzeko.
Lehentasuna ematen diegu industria-sektoreetako eta 4.0 industriako teknologia berrietako (big data, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet of things, 3D inprimaketa, etab.) oinarri teknologikoko eta/edo berrikuntza aurreratuko proiektuei (sart-up), manufaktura aurreratu, energia eta osasun esparruetara aplikatutakoei.
Hemendik igarotzen diren proiektuak gure egunerokotasunaren parte bihurtzen dira azkenean, eta proiektu horiek sendotzen ikusteak harrotasunez betetzen gaitu.
/ 7 Negozio-ideia bat baduzun jakin nahi duzu?
/ Esan dizute finantzaketa eskura dezakezula, baina ez dakizu nondik hasi?
/ Ez dakizu nola bideratu zure negozio-plana eta nola egokitu zure aurkezpenak egitean?
/ Kezkatuta zaude ez dakizulako zure jarduerak legezko betekizun espezifikoak behar dituen ala ez?
/ Ez daukazu astirik zure jabetza industriala eta intelektuala babesteko moduei buruz informatzeko?
/ Ez dituzu ezagutzen zure jarduera garatuko den merkatua eta zure lehiakideak?
/ Laguntza behar duzu zeure burua ezagutzera emateko?
/ Gustatuko litzaizuke zure kontaktu- eta hornitzaile-sarea zabaltzea?
250.000 €rainoko maileguak startup sortu berriak bultzatzeko.
Oinarri teknologikoa edota berritzailea duten enpresentzat eta gutxienez 3 lanpostu sortu badituzte 3 urtean.
Epea zabalik. Eskatu hemen.Kontatzen ari garena interesatzen bazaizu, ez utzi gerorako eta bete
zure proiektuari buruzko inprimaki laburtxo bat. 10 minutu baino ez dituzu beharko.
Dena ondo?... Argitaratu dezagun! Eta negozio berrietan
interesatuta dauden 21.000tik gora harpideei aurkeztuko diegu
Industria adimenduneko proiektuak dituzten startup-en azelerazio programa publiko-pribatu honen
azken edizioan 52 konpainia liderrek parte hartu zuten,
besteak beste, hauek: Mercedes Benz, EDP, Siemens Gamesa, Quirónsalud edo Eroski.
Aukera paregabea da enpresek munduko talentu onena eta proiektu berritzaileenak ezagutu ditzaten,
zeintzuek teknologia berrienak aplikatzen baitituzte fabrikazio aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetan.
Lau edizioren buruan, BIND 4.0 ekimenak 108 startup azeleratu ditu guztira, eta 4.0 industriako 173 proiektu garatu ditu
Ekosistema bat babesten, osatzen, gaitzen eta sortzen dugu startup-ei garatzen
laguntzeko eta negozioaren fase guztiak (hazkundea, sendotzea eta negozioaren proiekzioa)
lantzeko behar dituzten gaitasunak emateko
Ezagutu azken albisteak euskal enpresaren blogean
08/04/2021
Informatuta egon. Zoaz blogera