Filtra tu búsqueda



Enpresa Zibersegurtasuna

Euskadiko enpresek zibererasoengandik babestuta egon behar dute etorkizunean

Enpresa Zibersegurtasuna 2024

3,5 milioi euro zibersegurtasuneko dirulaguntzetan, Euskadiko enpresak indartzeko zibererasoen eta informazio sentiberaren lapurreten aurrean, espezializatutako hornitzaileen laguntzarekin.

Euskadiko enpresen eraldaketa digitalak eta dituzten konexio-beharrek erakutsi dute zibersegurtasuna ezinbesteko tresna dela askotariko eraso zibernetikoen aurrean prestatuago egoteko eta mehatxu horien aurrean datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izateko.

Zibersegurtasuneko espezialistek aurreikusten dute datozen urteetan zibersegurtasuneko jazoerak nabarmen ugarituko direla, enpresek geroz eta esposizio handiagoa dutelako sareko konexioetan. Konexioarekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorio da; hortaz, ezinbestekoa da hackerrek ustia ditzaketen zibersegurtasuneko gabeziarik ez dagoela bermatzea, esaterako, hornikuntza-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.

Arrazoi horiek direla eta, eta Euskadiko enpresa-ehunduraren zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatze aldera, Enpresa Zibersegurtasuna Programak itzuli beharrik gabeko 23.000 eurora arteko dirulaguntzak ematen ditu urtean enpresa bakoitzarentzat.


Aprobetxatu zure enpresaren zibersegurtasuna aztertuko duen hornitzaile espezializatu bat izateko aukera, eta prestatu zure neurrirako ekintza-plan bat zibererasoen edo datu-filtrazioen aurrean babestuta egoteko.

Gure zibersegurtasun-programei esker:

+ 0

Enpresa babestuta

0 milloi

Dirulaguntzatan

0 milloi

Inbertsio mobilizatuta

Programa honen seigarren edizioa da eta, orain, enpresa mota guztientzako zabaldu da. Orain arte, 1.000 enpresa baino gehiagori eman zaie laguntza, 13,6 milioiko laguntzak jaso eta 32,5 milioiko inbertsioak mobilizatu baitituzte.

Zer eskaintzen du?

Enpresa-zibersegurtasunak eraldaketa digital segurua egiteko laguntza eta finantzaketa eskaintzen dizu

Proiektuaren % 50era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez ere 23.000 eurokoa enpresa bakoitzeko, enpresaren zibersegurtasun-maila handitzeko proiektuak sustatzeko.

2024an, Euskadin kokatuta dauden eta Euskadiko EJZn alta emanda dauden enpresa guztiek jaso ahal izango dute zibersegurtasunaren maila handitzeko dirulaguntza.

Zibersegurtasunean espezializatutako kanpoko enpresen aholkularitzatik hasi eta langileentzako zibersegurtasunaren arloko prestakuntzara arte.

Informazio estrategikoa edo sentibera seguru mantentzea du xede, hala nola datuak edo jabetza adimenduna. Enpresa-sareen arkitekturaren, urruneko sarbideen edo gailu elektronikoen segurtasuna zein enpresaren informazio estrategikorik garrantzitsuenaren babesa barne.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia

Laguntza integrala

  • Zure zibersegurtasun maila hornitzaile espezializatu batekin aztertzeko.
  • Zibersegurtasuneko ekintza-plan pertsonalizatua prestatzeko.
  • Informazio estrategikoaren edo jabetza intelektualaren segurtasuna bermatzeko

Hardwarea eta softwarea

  • Erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen ahultasunak ikuskatzea.
  • Kanpoko zibererasoak simulatzea.
  • Firewalls aurreratuak, intrusioak antzemateko sistemak, sarbide-kudeaketa... erostea ere sartzen da.

3,5M € laguntzetan

  • Deialdi honen partida 3,5 milioi eurora arte handitu da, enpresen eskaerei erantzuteko.
  • Enpresa bakoitzak 23.000 euro jaso ahal izango ditu itzuli beharrik gabeko laguntzetan.
Norentzat da?

Zibersegurtasunaren maila handitu nahi duten Euskadiko enpresa guztientzat, merkatu global eta digitalizatuan lehiatu ahal izateko

  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dutenentzat, zibersegurtasuna hobetzeko proiekturako aholkularitza eta/edo ingeniaritza lana egiteko.
  • Langileen zibersegurtasuneko konpetentziak hobetu eta enpresako informaziorik garrantzitsuenaren segurtasuna bermatzeko tresna egokiak eskaini nahi dituztenentzat.

Ez ezazu zure enpresa arriskuan jarri,
babesteko unea da.

Kontsulta iezaguzu. Argitu zure zalantzak!

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Enpresa-zibersegurtasuneko proiektuentzako laguntza integrala, aholkularitzatik hasi, eta hardware eta softwareetan egindako inbertsioetara arte.

Arkitektura seguruak diseinatzea eta exekutatzea, eta, hala badagokio, IT/OT (Information Technology / Operacional Technology) inguruneetarako enpresa-sareak segmentatzea.

Mantentze-lanetarako, kontrolatzeko eta kudeatzeko ekipo informatikoen sarbidea bermatzea, gero eta gehiago egiten baita urrunetik.

Erakundekoak ez diren pertsonek auditoretzak eta erasoen simulazioak egitea, eta erakundeko datuetara sarbide maila desberdinak dituzten barneko profilen gaineko auditoretzak egitea.

Tokiko eta urruneko gailuen zibersegurtasuna ebaluatzea eta ziurtapena.

Enpresako langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko edo prestatzeko ekintzak.

Enpresaren egungo egoera baloratzea zibersegurtasuneko alderdi guztiak kontuan hartzen dituen diagnostiko batekin, eta enpresara egokitutako ekintza-plana garatzea, babes-maila hobetzeko.

Disaster Recovery edo kontingentzia planekin lotutako zibersegurtasun politikak hartzea, baita edozein enpresatan negozioaren jarraitutasuna bermatzera bideratutako erabilgarritasun handiko agertokiekin lotutakoak ere.

Zibersegurtasuneko hainbat estandar lortzeari eta betetzeari buruzko jardunbide egokiak eta ziurtapen-prozesuak hartzea (adibidez: IEC 62443, TISAX, UNECE/R155 edo baliokideak) edo zibersegurtasuna kudeatzeko beste estandar batzuk (adibidez: ISO 27001, CAB edo baliokideak) zabalki aintzatetsiak direnak, hala nola indarrean dauden eta nahitaez bete beharreko erregelamendua edo legeak.

 

Informazio estrategikoa edo sentikorra babesteko neurriak, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuaren planoak, DBEOk eragindako informazioa edo negozioaren lehiakortasunarekin eta iraunkortasunarekin zuzenean lotutako beste edozein (neurrien adibidea: biltegiratzearen zifratzea, sarbidearen kontrola, kopien banaketaren kontrola, ezabatze segurua, etab.).

Perimetroko segurtasun-gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzeko proiektuak, hala nola: Switchak, zundak, Applianceak, firewallak, PLCak, EDRak, etab.

Enpresen zibersegurtasun maila nabarmen handitzen duten eta dauden eraso moten aurrean arriskua eta kalteberatasuna murrizten duten beste proiektu batzuk.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Enpresa bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 23.000 eurokoa da. Hardwarean eta softwarean egindako inbertsioentzako gehieneko aurrekontua % 80koa izango da eta eskarien gastuaren % 20 gutxienez aholkularitza eta/edo ingeniaritzarako izan beharko da.

Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

Ordainketa bakar batean, likidazio-eskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Bai. Diruz lagundu daitekeen jarduera bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, enpresa onuradun bakoitzak urtean 23.000 euroko dirulaguntza jasoko du gehienez.

Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Enpresa Zibersegurtasuna programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Zibersegurtasuna-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu