Filtra tu búsqueda



Gaitasun Digital Profesionalak 2024

Zure enpresaren lehiakortasuna handitu, zure lantaldeko Gaitasun Digital Profesionalak hobetuz

Gaitasun Digital Profesionalak 2024

1.500.000 € IKANOS sistema ezartzeko laguntzetan, Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak garatuz eta indartuz, enpresen lehiakortasuna handitzeko

Gaitasun Digital Profesionalak oso tresna erabilgarria dira Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea osatzen duten erakundeen aurrerabidean, haien lehiakortasuna handitzeko eta merkatuetan duten posizionamendua indartzeko aukera ematen bait dute.

Ildo horretan, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera partikularra ezagutzea, erakundea osatzen duten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak aztertzeko eta hobetzeko plan pertsonalizatu bat ezarri ahal izateko, pertsonen eta enpresaren beraren produktibitatea hobetzeko bidean beste urrats bat eman ahal izateko.

Gaitasun Digital Profesionalen programak giza baliabideen eta digitalizazioaren arloko adituen aholkularitza espezializatua eskaintzen die Euskadiko enpresei. Helburu hori lortzeko, aholkulariek frogatutako metodologia batez baliatuko dira, eta metodologia hori modu pertsonalizatuan eta doan aplikatuko dute. IKANOS izeneko metodologia honek hobekuntza-prozesu bat definitzen du, Europako Batzordeak ezartzen duen DigComp kontzeptu-esparruan oinarritutako ibilbide-orri pertsonalizatu batekin. Horrela, enpresa bakoitzak errealitateari lotutako helburuei buruzko urratsak eman ditzake, tresna praktikoetan oinarrituta, ondoren, bere lantaldearen beharretarako egokienak diren prestakuntza-planak abian jartzeko.

Zure lantaldearen hobekuntza pertsonal eta profesionalak zure enpresaren produktibitatea eta langileen inplikazioa areagotuko ditu, eta zure enpresaren posizionamendua sendotuko du lehiakortasunean oinarrituz

Epeak

Hasiera data: 2024-04-09

Amaiera data:
2024-11-28, 23:59retan


Itxita aurrekontua agortzeagatik

IKANOS sistema

IKANOS sistema etengabeko hobekuntzarako metodologia bat da, Europako Batzordeak definitutako DIGCOMP gaitasunetan oinarritua, eta 6 ardatz desberdinetan lan egiten da egoeraren ikuspegi globala izateko. Sistema honi  esker, diagnostiko eta hobekuntza plan pertsonalizatua defini daiteke, erakundea osatzen duten pertsonen profil profesionalean eta enpresaren beraren produkzio-premietan oinarrituta. Horrela, pertsonei pertsonalki eta profesionalki aurrera egiteko behar dituzten tresnak eta ezagutzak eman nahi zaizkio enpresari, bere lan-produktibitatea eta enpresaren lehiakortasuna handitzeko.

01_Deskubritu


"DIGCOMP" Gaitasun Digitalen Europako Esparruak definitutako gaitasunak eta hauek zure enpresarentzat duten garrantzia.

02_Ikuskatu


Gaitasun bakoitzak enpresa-mailan duen pisua eta pertsona bakoitzak hauetan izan behar duen gaikuntza-maila.

03_Aztertu


Auditorian hobekuntza-beharrak eta ezarri beharreko helburuak modu pertsonalizatuan definitzeko lortutako emaitzak.

04_Lagundu


Hobetzeko ahalegina eta prestakuntza-lana bideratzen, gaitasunetan eta gaikuntzan zehaztutako helburuak lortzeko.

05_Sakondu


Azterketatik eta lan-bizitzan zehar etengabe hobetzera bideratutako estrategiak eta metodologiak eskuratu.

06_Bistaratu


Enpresako Gaitasun Digital Profesionalen trebakuntza agerian jarri, enpresaren talentu digitala bistaratuz.

Zer eskaintzen du?

Gaitasun Digital Profesionalak eskaintzen dizu

27 pertsona eta 8.100 €-ra arteko laguntzak enpresa bakoitzerako, DIGCOMPen oinarritutako IKANOS sistema ezartzeko

Zure lantaldeak dituen gaitasun digital profesionalen egungo egoeraren diagnostikoa

Enpresak gaitasun digital profesionalen arloan izan behar dituen beharrak definitzea, egindako azterketan oinarrituta

Zure lantaldearen enpresa-lehiakortasuna eta garapen pertsonal eta profesionala hobetzeko bide bat zehaztea

Zertan laguntzen dizu?

Gaitasun Digital Profesionalak emango dizu

  • Gaitasun Digital Profesionalen arloko aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua eskuratzea.
  • Europako DIGCOMP ereduan oinarrituta garatutako IKANOS eredua ezartzea.
  • Langileen Gaitasun Digital Profesionalak diagnostikatzeko eta ebaluatzeko plan bat definitzea eta ezartzea*.
  • Gaitasun Digital Profesionalen diagnostiko-planetik eratorritako prestakuntza-ekintzak ez dira sartzen.

* Proiektuak ebazpenaren egunetik 6 hilabeteko epean gauzatu behar dira, eta beste 6 hilabetez luzatu ahal izango dira.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Lantaldeko trebetasun eta Gaitasun Digital Profesionalak hobetuz bere lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresentzat

Euskadin kokatutako enpresa guztientzat, haien tamaina eta jarduera garatzen duten sektorea alde batera utzita.

  • Autonomoak, Mikroenpresak, ETEak eta Enpresa Handiak sartzen dira.
  • Diagnostiko- eta hobekuntza-proiektua garatzeko Euskadin jarduera-zentro bat izan behar du.
  • Enpresa-jarduera garatzen duen sektorea edozein dela ere

Zure lantaldearen hazkunde pertsonala eta profesionala, zure enpresaren lehiakortasuna handitzek balio handiko tresna da

Aholkularitza espezializatua

Aholkularitza espezializatua hobekuntza plan pertsonalizatu baterako

Azterketa zorrotz bat egiteko, Euskadiko enpresak osatzen dituzten langileen Gaitasun Digital Profesionalak hobetzeko ekintza-plan on bat ezarri ahal izateko, lan espezializatua egin behar da. Ildo honetan, egoerak eskatzen duen mailako aholkulari-talde bat izatea ezinbestekoa da. Proiektu bakoitza aztertu eta ekintza-plan egokiena definitzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta baliabideak izango dituena, plana pertsonalizatuz eta enpresa bakoitzaren beharretara egokituz, DIGCOMP gaitasunetarako zehaztutako esparruan.

Harremanetarako pertsona: Sandra Gómez Otero
www.adecco.es


Iparraguirre 80-82
48940 – Leioa (Bizkaia)
T. 669 63 47 40

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Julio Usandizaga
aiaravalley.com


Mendieta Auzoa, 4
01477 Menagarai, Álava

T. 669 528 387

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Ignacio Pío Galdós
https://www.ategrupo.com/

T. 943 321 096 | T. 646 489 901


C/ Zuatzu, 9 Planta 4º, Puerta 2
Parque Empresarial Zuatzu, 20018 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 32 10 96
-
C/ Licenciado Poza 55, 1º dcha.
48013 – Bilbo (Bizkaia)
T. 944 41 99 47
-
Plaza del Renacimiento 9, 5ª Planta
01004 Gasteiz (Araba)
T. 945 15 02 70

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Marcos Fernández
ceiformacion.net


Zubieta, 54 bajo
20007 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

T. 943 42 90 03 | T. 699 038 481

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsonak: Ana Sandoval / Ane González
www.deustoseidor.com


Calle Paduleta 55 oficina 203
1015 – Vitoria-Gasteiz (Araba)
-
Plaza del Museo 1, 3ª Planta, CP:
48009 – Bilbao (Bizkaia)
-
Zubiberri Bidea, 29. Edif. Ondarreta. Parque Zuatzu. C.P:
20018 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

T. 682 84 59 20

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsonak: Guillermo Taubmann Arana
www.ey.com


Edificio Torre Iberdrola, Euskadi Pl., 5, 7º
48009 Bilbo, Bizkaia

T. 660 478 543

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Amaia Madina
www.ingroupconsultoria.com


Sempere 16, Local 1
20200 – Beasain (Gipuzkoa)

T.663 704 681 | T. 943 085 756

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Eider Amenabar
www.ieteam.com


P.E. Zuatzu, Ed. Europa, 5ª planta
20018 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

T. 637 283 500

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsonak: Liher Martin
www.camaradealava.com


Eduador Dato, 38 bajo
01005 – Vitoria-Gasteiz (Araba)

T. 945 14 18 00

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Maite Arsuaga Urkola
www.daiteke.com


Urdaneta 18 bajo
20006 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

T. 943 43 03 12

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Mikel Escriche
www.gestionet.net


Polígono Industrial Axpe, Edificio A, Local 209.
Av. Ribera de Axpe Etorbidea, 11
48950 – Erandio (Bizkaia)

T. 944 64 93 39 | T. 637 80 77 22

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Edorta Aurrekoetxea
www.laluca.com


Urkijo Kalea, 22-24
48993 – Getxo (Bizkaia)

T. 946 026 786

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Marina Blanco
www.minsait.com/es/actualidad/insights


Ribera de Axpe etorbidea, 11
48950 – Erandio (Bizkaia)

T. 658 39 82 53

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Persona de contacto: Teresa Areizaga
www.pkf-attest.es


Alameda Recalde 36-8º
48009 – Bilbao (Bizkaia)

T. 944 24 30 24 | T. 661 140 617

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsona: Guadalupe Lopez Otal
www.talio.it/ikanos


Alameda Mazarredo, 69 8ºA
48009 – Bilbao (Bizkaia)

T. 946 51 99 90 | T. 637 85 03 63

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Harremanetarako pertsonak: Oscar Astier, Eli Korta
www.wetak.com/competencias-digitales/


Juan Fermin Gilisagasti 2, 3º
20018 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

T. 943 005 559 | T. 673 906 554

Jarri harremanetan zure aholkulari espezializatuarekin

Gaitasun Digital Profesionalak programa eskatzeko argibideak

Aholkulari espezializatuak izateko aukera eskaintzen dizugu, zure erakundea osatzen duten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak hobetzeko ekintza-plan bat diseinatzeko eta egungo egoera aztertzeko.

1

Hasiera

Identifikatu eta zehaztu zure beharrak, zure enpresaren Diagnostiko Digital Profesionala egiteko gaitutako 14 aholkularitza-erakundeetako bat aukeratuz.

2

Definizioa

Hautatutako aholkularitza-erakundearekin definitzen du proiektua.

3

Laguntza-eskaera

Bete laguntza-eskaera zehaztutako proiektua erantsita. Laster jasoko duzu ebazpena.

4

Ezarpena

Jarri martxan zure proiektua.

5

Likidazio-eskaera, emaitzak

Zure proiektua gauzatu ondoren, bete ezazu likidazio-eskaera, egindako proiektuaren txostenak erantsita. Laster jasoko duzu ebazpena.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Eskaera bitarteko elektronikoen bidez egiten da, SPRIren webgunean. Erakunde onuradunaren identifikazio-datuak eta legezko ordezkariaren datuak txertatu behar dira eskaeran. Gainera, honako dokumentuak gehitu behar dira:
  • Erantzukizunpeko adierazpena.
  • Aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntzen zerrenda.
  • Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzen zerrenda.
  • Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Langile autonomoa izanez gero, Ogasunaren edo Udalaren ziurtagiria, jarduera ekonomikoa ziurtatzen duena.
  • Erakunde onuradunaren IFZ.
  • Aholkularitza-enpresak egindako laneko plana. Honakoak jaso behar ditu:
    • Proiektua egingo duten langileen kopurua.
    • Proiektua gauzatzeko egutegia.
    • Lortu nahi diren helburuen memoria.

6 hilabete, ebazpenaren egunetik. Beste 6 hilabetez luza daiteke.

Programa amaitzen denetik hurrengo 3 hilabeteen barruan, erakundeek justifikatu egin behar dute. Horretarako, https://app7.spri.net/cdp/ helbidean eskuragarri dagoen Espedientearen Itxiera eskatu behar dute.

Bai, erakunde onuradun batek ezingo duelako 300.000 eurotik gorako laguntzarik jaso hiru urteko epean.

IKANOS izeneko metodologiaren bidez, enpresaren Gaitasun Digital Profesionalak diagnostikatzea eta ebaluatzea ahalbidetuko duen plan bat garatzeko behar den aholkularitza espezializatua eskaintzen duen programa da.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Sartu zure lantaldeak konpetentzia digital profesionalen arloan dituen gaitasunak diagnostikatzeko eta hobetzeko programan

Oraindik ez bazara harremanetan jarri programak akreditatutako aholkulari espezializatuetako batekin, ez baitakizu zure enpresa prest dagoen, inprimaki hau bete.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Baduzu sartzeko dokumentazioa?

Akreditatutako agenteak emandako proiektu-txostena baduzu, zure eskaera-espedientea bete dezakezu.

Lotutako laguntzak

Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu