Cloud computingari esker, enpresek haien baliabideak erraz eta modu malguan eskala ditzakete. Biltegiratzeko gaitasuna, prozesatzeko ahalmena eta sareko baliabideak beren beharren arabera handitzea edo gutxitzea. Horrek malgutasun handia ematen du enpresaren eskaeran eta hazkundean egon daitezkeen aldaketetara egokitzeko.
Cloud soluzioen hornitzaileek ezartzen dituzten segurtasun-neurri zorrotzek eraso informatikoei lotutako arriskuak murrizten dituzte. Alde batetik, datuak enkriptatu egin daitezke, bai atsedenean, bai transferentzian, eta baimendutako pertsonen baimenak bermatzen dituzten sarrera-kontrol sendoak ere egin daitezke. Hodeian daturik gal ez dadin, hornitzaileek hondamendien aurrean berreskuratzeko sistemak eta aldizka egiten diren segurtasun-kopiak dituzte. Gainera, Cloud soluzioek eskaintzen duten erabilgarritasunaren ondorioz, datuak eta hodeian gordeta dauden aplikazioak ia noiznahi eskura daitezke.
Kloud 2023 laguntzen programak Euskadiko enpresa industrialei 30.000 € arteko dirulaguntza eskaintzen die zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud inguruneetara migra ditzaten. Horrela, etengabe aldatzen ari den ingurune digitalean eguneratuta egotea eta lehiakor izaten lagunduko dugula espero dugu.
Proiektu horiek Cloud zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaile teknologikoek ezarri beharrekoak dira.
Hasiera data: 2022/07/27
Amaiera data:
2023/11/20 23:59,retan
Enpresa eta urte bakoitzeko 30.000 €-ra arteko dirulaguntzak, itzuli beharrik gabekoak, hodeira migratu ahal izateko.
Sarbidea, eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzea, datuen eta aplikazioen erabilgarritasun eta jarduera-denbora handia bermatzeko.
Eskalagarritasun eta malgutasun handiagoa zure enpresa hazi eta aldaketetara egoki dadin.
Datuen segurtasuna eta babesa areagotzea, hodeiko zerbitzu-hornitzaileek zibererasoetatik babesteko neurri zorrotzak ezartzen baitituzte.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Cloud komertzialen inguruneetara migratzeak eraginkortasun operatibo, bizkortasun, segurtasun eta lehiakortasun handiagoa ekar diezaieke Euskadiko enpresei, eta, horri esker, hobeto egokitzen dira etengabe aldatzen ari den enpresa-ingurunera.
Bai. Proiektuak kanpoko enpresa adituek egin behar dituzte. Laguntza-programa industriarekin lotutako industria- eta zerbitzu-enpresei zuzenduta dago.
Enpresa horiek ez dute halakoak aurrera eramateko ezagutzarik; izan ere, gehienetan ez dute teknologia horretan espezializatutako barneko langilerik izaten.
Gainera, logikoa da teknologia horietan espezialistarik ez izatea, normalean ez baitira haiek eskaintzen dituzten zerbitzu edo produktuen parte. Horregatik, kanpoko enpresa adituen zerbitzuak kontratatu beharko lituzkete.
12 hilabete dituzu proiektua aurrera eramateko. Epea eskabidea behar bezala beteta bidaltzen denean hasiko da. 12 hilabete horietan proiektua amaitzen ez baduzu, beste 24 hilabetez luzatzeko eska dezakezu.
Ez dira diruz lagunduko artikulu honetan deskribatzen diren eta erakunde onuradunaren beraren katalogoaren barruan dauden produktuak/zerbitzuak.
Salbuetsita daude zuzenean edo zeharka, oinarri hauetan jasotako dirulaguntzaren xede diren arloetan zerbitzuak eskaintzen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresetan % 25eko edo gehiagoko partaidetza duten edo beren gobernu-organoetan erabakitzeko gaitasuna duten enpresak.
Horren bidez, programan parte hartzen duten edo parte har dezaketen erakundeen arteko independentzia eta autonomia zaindu nahi da.
Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuek proiektuaren onartutako aurrekontu orokorraren % 20 osatuko dute gutxienez. Hardware- eta/edo software-gastuek proiektuan onartutako aurrekontu osoaren % 50 osatuko dute gutxienez.
Enpresa onuradun bakoitzak proiektuari lotutako aholkularitza-, ingeniaritza-, hardware- eta software-gastuetarako izango duen urteko dirulaguntza % 50ekoa izango da (gehienez ere 30.000 eurokoa).
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Kloud Programako laguntzak eskuratzeko.