Zibersegurtasun Industriala 2026

Produktu eta prozesu industrialak babesteko segurtasun digitala

Zibersegurtasun Industriala 2026

14 milioi euro zibersegurtasuneko dirulaguntzetan, Euskadiko industria indartzeko zibererasoen eta informazio sentiberaren lapurreten aurrean, espezializatutako hornitzaileen laguntzarekin.

Euskadiko industriaren eraldaketa digitalak eta dituzten konexio-beharrek erakutsi dute zibersegurtasuna ezinbesteko tresna dela askotariko eraso zibernetikoen aurrean prestatuago egoteko eta mehatxu horien aurrean datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izateko.

Zibersegurtasuneko espezialistek aurreikusten dute datozen urteetan zibersegurtasuneko jazoerak nabarmen ugarituko direla, enpresek geroz eta esposizio handiagoa dutelako sareko konexioetan. Konexioarekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorio da; hortaz, ezinbestekoa da hackerrek ustia ditzaketen zibersegurtasuneko gabeziarik ez dagoela bermatzea, esaterako, hornikuntza-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.

Arrazoi horiek direla eta, eta Euskadiko ehundura industrialaren zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatze aldera, Zibersegurtasun Industriala Programak itzuli beharrik gabeko 100.000 eurora arteko dirulaguntzak ematen ditu urtean enpresa bakoitzarentzat.

Aprobetxatu hornitzaile espezializatu bat izateko aukera, zure prozesu eta produktu industrialak babesten lagunduko dizuna, eta zibersegurtasun-estandarrak eta -araudiak betetzen lagunduko dizuna.


Eskatu Enpresa Zibersegurtasuna laguntza metodoarekin. Hasi hemendik.

Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.

Epeak

Hasiera data: 2026-05-19
Amaiera data:
2026-11-23, 23:59retan

Aurreko edizioko zifrak:

0

Babestutako enpresak

0

Batez besteko diru-laguntza

0 milloi

Mobilizatutako inbertsio pribatua

2025ean, 4,5 milioi euroko zuzkidura izan zuen, eta 495 enpresari eta 555 proiekturi egin zien mesede, inbertsio pribatuko 12,6 milioi euroko mobilizazioa eragin zutenak.

Zer eskaintzen du?

Zibersegurtasun industrialak eraldaketa digital segurua egiteko laguntza eta finantzaketa eskaintzen dizu

Ezagutu xehetasunez programa hau

2026 Araudia

Laguntza integrala

  • Zure zibersegurtasun maila hornitzaile espezializatu batekin aztertzeko.
  • Zibersegurtasuneko ekintza-plan pertsonalizatua prestatzeko.
  • Informazio estrategikoaren edo jabetza intelektualaren segurtasuna bermatzeko.

Hardwarea eta softwarea

  • Erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen ahultasunak ikuskatzea.
  • Kanpoko zibererasoak simulatzea.
  • Firewalls aurreratuak, intrusioak antzemateko sistemak, sarbide-kudeaketa... erostea ere sartzen da.

14M € laguntzetan

  • Deialdi honen partida handitu egin da: 2025eko 4,5M €-tik deialdi berri honetako 14M €-ra. Horrela, enpresen eskari gero eta handiagoari erantzun ahal izatea espero dugu.
  • Enpresa bakoitzak urtean 100.000 euro jaso ahal izango ditu itzuli beharrik gabeko laguntzatan.
Norentzat da?

Zibersegurtasuneko maila handitu nahi duten Euskadiko enpresa industrial guztiei

  • Industria-enpresei eta industriari lotutako zerbitzu-enpresei, edozein neurritakoei eta jarduera-zentroa Euskadin dutenei, baldin eta proiektua eta inbertsioa zibersegurtasunean egiten badira eta jardueran eragin zuzena badute.
  • Langileen zibersegurtasuneko konpetentziak hobetu eta enpresako informaziorik garrantzitsuenaren segurtasuna bermatzeko tresna egokiak eskaini nahi dituztenentzat.

Zibersegurtasun arloko aholkularitzan eta ingeniaritza-zerbitzuetan egiten duzun inbertsioa diruz laguntzen dugu.

Kontsulta iezaguzu. Argitu zure zalantzak!

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Zibersegurtasun industrialeko proiektuetarako laguntza integrala, aholkularitzatik hasi, eta hardware eta softwareetan egindako inbertsioetara arte.

Zibersegurtasuna enpresan

Zibersegurtasuna produktuan

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzak?

IndustrIA-k zure enpresara egokitutako informazio argiarekin orientatzen zaitu.

Galdetu orain.

Eskatu hemen

Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak

ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu