Berrikuntzaren Erosketa Publikoa (BEP) izeneko tresnak berrikuntza sustatzen du eta merkatu berrien garapena bultzatzen du eskaritik abiatuta eta kontratazio publikoaren bidez, I+G+B-rako laguntzak osatzera datozen zenbait ezaugarrirekin.
Berrikuntzaren Erosketa Publikoa (BEP) izeneko tresnak berrikuntza sustatzen du eta merkatu berrien garapena bultzatzen du eskaritik abiatuta eta kontratazio publikoaren bidez, I+G+B-rako laguntzak osatzera datozen zenbait ezaugarrirekin.
Ez da laguntza edo dirulaguntza bat, bere helburua da enpresa berritzaileek balizko bezero gisa ikus dezatela administrazio publikoa.
Hala, tresna indartsu bat da, berrikuntzaren euskal sistemako erakundeen hazkundea sustatuko duena, inpaktua eta balioa sortuz Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko erakundeen proiektu estrategikoetan.
Zentzu horretan, argi izan behar da Berrikuntzaren Erosketa Publikoa ez dela kontratu-mota berri bat, eta ez duela esan nahi ezta ere kontratazio-prozesuan tresna teknologikoak erabiltzea edo existitzen diren produktu berritzaileak erostea.
Enpresa berritzaileek aukera izango dute sektore publikoan detektatutako premientzako konponbideak merkaturatzeko.
Erakunde publikoek proposatutako erronketan parte hartuz.
Tokiko merkatu publikoa baliatuz lehen bezero edo erreferentzia bezala.
MERKATUAREN AURRETIAZKO KONTSULTA. Garbiland Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren ekintzaren helburua da lurraren deskontaminazioa, teknologia berritzaileen eta jasangarrien bidez, “in situ” edo “on site” egikarituta.
TurboWave Berrikuntzaren Erosketa Publikoko ekintzaren helburua da oro har olatu-energiaren sektoreko beharrizanetara eta zehazki Mutrikuko lantegiko eskakizun tekniko espezifikoetara egokitzen diren aire-turbinen teknologien garapena azkartzea.
Euren erronka eta aurrerapen teknologikoak partekatu nahi dituzten edo premiak detektatu eta horientzako erantzun berritzaileak eskain ditzaketen enpresa berritzaileentzat.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sozietateen erronkentzat. Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Sprilur, IHOBE, eta Basque Trade&Investment bezalako erakunde publikoak hasiak dira jadanik euren erronkak prestatzen.
Eskaera argi bat balego, enpresa berritzaileek inbertsioak egingo lituzkete produktu berritzaileak eskaintzeko, eta erosleak ezagutuko balitu bere erronkentzat dauzkan alternatiba egoki eta ekonomikoak, erosi egingo lituzke
Gure asmoa da Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako erakunde publikoek abiaraz ditzatela BEP lizitazioak, produktuak edo zerbitzuak eskuratu ditzaten, konponbide berritzaile, eraginkor eta jasangarrien bidez.
Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Sprilur, IHOBE eta Basque Trade&Investment bezalako erakunde publikoak hasiak dira jadanik euren erronkak prestatzen.
I+G+B-a bultzatzeko tresnak kudeatzen daukagun esperientziak eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaz dugun ezagutzak posible egiten digute batera bultzatzea eskaintza eta eskaera. Eta, hartara, gure hondar alea jartzea zerbitzu publikoak eraldatu eta hobetzeko eta, ondorioz, herritarren bizi-kalitatea handitzeko.
BEP, RIS3 EUSKADI-Euskadiko berrikuntzaren marko estrategikoarekin lerrokatutako tresna.