Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Erronkak KPI 21 abendua, 2023 Berrikuntza Ingurumen-jasangarritasuna Invest in Basque Country Parke Teknologikoak Erosketa Publiko Berritzailea (EPB)

Energia-trantsiziorako erronkak –GREEN PARK proiektua

MERKATUARI BURUZKO AURRETIAZKO KONTSULTA. GREEN PARK Berrikuntza Publikoaren Erosketa ekintzaren helburua da lurraldearen eta baliabideen erabilera arrazionala eta iraunkorra sustatzeko neurriak ezartzea, eta, aldi berean, Parkeetako espazio eta zerbitzu guztietarako mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala sustatzea.

Webinar informatiboa – Ikusi bideoa esteka honetan: Consulta Preliminar al Mercado – Proyecto GREEN PARK. Retos para la transición energética

 

Berrikuntzaren Erosketa Publiko honekin, gainera, ekoizpen eta kontsumo arduratsuagoa sustatu nahi da, planetaren osasunean inpaktu positiboa sortuko duena, baliabideen kudeaketa babestuz eta hobetuz; Euskadiko Parke Teknologikorako (EPT) lehentasunezko kontua da hori.

 

Aurreikusitako helburuak lortzeko, bi erronkatan banatuko da Merkatuari egingo zaion Aurretiazko Kontsulta(MAK):

  1. ERRONKA: Green Park: Energia-trantsizioa eta Neutraltasun Klimatikoa

Helburuak:

    • urterako autosufizientzia energetikoa lortzea.
    • urterako energia-kontsumoa % 35 murritz dadin eta 2050. urterako % 60 murritz dadin lortzea (2015ekoarekiko).
    • urterako, energia-kontsumoaren % 32 energia berriztagarrien bitartez sor dadin lortzea.
    • Neutraltasun klimatikoa lortzea, aurrera pausuak eginez, 2030. urterako Euskadiko Parke Teknologikoak batere karbonorik sor ez dezan.
    • Urterako, eraikinen % 40k baino gehiagok B energia-kalifikazioa izan dezan lortzea.
    • Pixkanaka, erregai alternatiboak kontsumitzen dituzten ibilgailuak erosten eta erabiltzen joatea.

Ekintzak:

    • Autosufizientzia energetikoa lortzera bideratutako jarduketak.
    • Energia-kontsumoa murriztera eta energia-eraginkortasuna hobetzera bideratutako jarduketak.
    • Energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak ezartzera bideratutako jarduketak.
    • Berotegi-efektuko Gasen emisioen inbentarioa garatzea
    • Karbono-aztarna konpentsatzea
    • Energia-auditoretzak, eta dauden eraikinen energia-kalifikazioa hobetu den egiaztatzera bideratutako jarduketak
    • Energia monitorizatzeko eta kudeatzeko sistemak ezartzea
    • BREEAM eta WELL aurre-ebaluazioetatik eratorritako jarduketak
    • Ibilgailuen parkea berritzea, ibilgailu hibridoekin edo elektrikoekin
    • Eraikuntza jasangarriko irizpideak aplikatzea, erosketa publiko berdeko irizpideak erabilita
  1. ERRONKA: Parke Erresilientea eta Bioanitza

Helburuak:

    • Etorkizuneko garapenetarako, hirigintza-garapeneko plangintza-eredu jasangarriago baterantz jotzea.
    • Urbanizazio jasangarriko irizpideak ezartzea, erosketa publiko berdeko irizpideak erabilita.
    • Klima-aldaketaren ondoriozko bero-uharte efektuaren aurrean erresilienteagoak izateko aurrera pausuak egitea.
    • Parke-eredu jasangarriago, erresilienteago eta bioanitzago baterantz jotzea, Paisaiaren inguruko Ekintza Plan baten bitartez.

Ekintzak:

    • Etorkizuneko garapenetarako hirigintzako plangintza-eredua
    • Urbanizazio jasangarriko irizpideak ezartzea, erosketa publiko berdeko irizpideak erabilita.
    • Bero-uharte efektuaren arriskua murriztea
    • Paisaiaren inguruko Ekintza Plana.

 

Hirutan banatzen dira proiektu honen helburu nagusiak:

  • JASANGARRITASUNA: Euskadiko Parke Teknologikoaren eta Parkea kokatuta dagoen lurraldearen ingurumena hobetu dadin laguntzea, espazioa, energia eta baliabideak modu zentzuzkoago eta eraginkorrago batean erabil daitezen sustatuz eta, horrela, herritarren eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatuz.
  • MUGIKORTASUNA: Ohiko joan-etorriak optimizatuko dituzten mugikortasun jasangarriko politikak eta estrategiak diseinatzea, ingurumenean ahalik eta inpakturik txikiena sortuko duen mugikortasun eraginkor eta segurua bultzatuz, intermodalitatea eta garraio publiko eta kolektiboaren erabilera sustatuta.
  • IRISGARRITASUN UNIBERTSALA: Pertsona guztiek parkeko erabilera publikoko ingurune fisikoetara, produktuetara eta zerbitzuetara askatasunez eta ahalik eta autonomia handienarekin iristeko duten eskubidea bete dadin lortzea.

 

 


Hizkuntza: Espainiera eta Euskara

MAKri proposamenak aurkezteko epea: 60 egunekoa, MAK argitaratzen denetik.

Hasierako TRL eta amaierarako espero dena: Enpresek TRL-6 batetik abiatuta aurkez ditzakete haien proposamen berritzaileak, eta EPTk espero du TRL-9raino iristea.

Energia-trantsiziorako Erronkei buruzko kontsulta teknikoei erantzungo zaie licitaciones@parke.eus postontzian


Lotutako albisteak

30 urtarrila, 2024 Berrikuntza
Erronka bioteknologikoa – Mikroorganismoak detektatzeko eta kuantifikatzeko gailu azkarren garapena azkartzea – DIRAMIL proiektua
Irakurri gehiago
17 maiatza, 2023 Berrikuntza
Ontzigintza Jasangarriaren Erronka – EKPboat Proiektua
Irakurri gehiago
29 ekaina, 2022 Berrikuntza
Lurzorua deskontaminatzeko erronka – GARBILAND Proiektua
Irakurri gehiago
3 abendua, 2021 Berrikuntza
Olatu energiaren erronka – TurboWave proiektua
Irakurri gehiago
Joan blog-era
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak