Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Erronkak KPI 17 maiatza, 2023 Berrikuntza Ingurumen-jasangarritasuna Erosketa Publiko Berritzailea (EPB)

Ontzigintza Jasangarriaren Erronka – EKPboat Proiektua

MERKATUAREN AURRETIKO KONTSULTA.EKPboat Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren ekintzaren helburua da aisialdiko- eta/edo lanbide-erabileretarako luzera txikiko ontzien ingurumen arloko fabrikazio- eta operazio-teknologia jasangarrien garapena bizkortzea.

Webinar informatiboa – Ikusi bideoa esteka honetan: Consulta Preliminar al Mercado – Proyecto EKPboat


EKPk kudeatutako kirol-portuen ehuneko handi bat ontziek betetzen dute. Ontzi horien eraikuntzak hondakin ugari sortu ditu historikoki, eta birziklatzea eta aprobetxatzea oso garestia eta teknikoki konplexua da. Zehazki, beira-zuntzean oinarritutako material konposatuetan egindako ontziak dira EKPren portuetako flota gehienak, eta nekez birzikla daitezkeen materialak dira.

Gaur egun, EKPk bere ontziak erosi behar ditu portu-lanak egiteko, eta lan horiek egitea eta ingurumenari ahalik eta inpaktu txikiena eragitea nahi du.

Garapen teknologikoaren faseetan landu behar diren erronka tekniko nagusiak honela adieraz daitezke:

  • Eraikuntza: Ontzia eraikitzeko material egokienak bilatzea (kaskoa + egitura + estalkia), ingurumenean duten eragina kontuan hartuta. Puntu honetan arlo hauek baloratzen dira:
    • Lorpena: hobe da lortzeko prozesuan ingurumen-inpaktu txikia duten materialak erabiltzea.
    • Erabilera: material horiek ontziaren zati bihurtzeko prozesua ere kontuan hartu behar da, eta hobe da prozesu horiek ingurumenarekiko erasokorrak ez izatea.
    • Birziklatzea: ontziak bere balio-bizitza amaitzen duenean, komenigarria da erraz birzikla eta aprobetxa daitekeena izatea, zirkulartasunean lagunduz. Ondorioz, alderdi hori ere baloratzen da.
  • Motorizazioa: Propultsio elektrikoko metodoak erabiltzea, itsasontziak behar bezala jardun dezan, gas- eta soinu-igorpenak neurri handi batean murriztuz eta erregai fosilen erabilera murriztuz.
  • Birkarga: Motor elektrikoa operatzeko sare elektrikoaren erabilera minimizatzea; horretarako, energia berriztagarria lortzeko sistemen erabilera maximizatu behar da, hala nola eguzki-plaka fotovoltaikoak, haize-sorgailu txikiak edo hidro-sorgailuak.

EKPboat proiektuak portu-ontzi baten prototipoa izan nahi du, erabat operatiboa, denboraldi esanguratsu batean (18 hilabete inguru), soluzio hori portu-erabileretarako egokia dela frogatzeko.

 

EKPboat proiektuak 3 etaparen bidez aurrera egitea espero da. Gaur egun, honela identifikatzen dira:
• 1 fasea: Kontzeptuaren garapena
• 2 fasea: Diseinu zehatza, 1 prototipo egitea eta probak.
• 3 fasea: Gutxienez 1 ontzi eta gehienez 10 ontzi eskuratzea.

 

  • Hizkuntza: Gaztelania, euskara eta ingelesa.
    CPMra proposamenak aurkezteko epea: CPM argitalpenetik 30 egun
    Hasierako TRL eta amaieran esperotakoa: Enpresek proposamen berritzaileak aurkez ditzakete TRL-4etik abiatuta eta TRL-8ra hel daitezke.
  • EKPboat erronkei buruzko kontsulta teknikoen arreta ekpboat@ekpsa.eus postontzian

 

 


Lotutako albisteak

30 urtarrila, 2024 Berrikuntza
Erronka bioteknologikoa – Mikroorganismoak detektatzeko eta kuantifikatzeko gailu azkarren garapena azkartzea – DIRAMIL proiektua
Irakurri gehiago
21 abendua, 2023 Berrikuntza
Energia-trantsiziorako erronkak –GREEN PARK proiektua
Irakurri gehiago
29 ekaina, 2022 Berrikuntza
Lurzorua deskontaminatzeko erronka – GARBILAND Proiektua
Irakurri gehiago
3 abendua, 2021 Berrikuntza
Olatu energiaren erronka – TurboWave proiektua
Irakurri gehiago
Joan blog-era
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak