Industria Digitala programaren helburua euskal industria eta industriarako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak bultzatzea da, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz, teknologia digital eta jasangarrien bitartez, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko lehiakortasun abantailak garatu ahal izateko.
Teknologien bilakaera azkarra eta etengabea da. Ondorioz, enpresa askok zailtasunak dituzte teknologia hauek beharrezko abiaduran ezartzeko. Horregatik, Industria Digitala programak 18.000 €arte eskaintzen ditu urte eta enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatu eta/edo beren produktu, prozesu eta zerbitzuetan ezartzeko proiektuetarako. Hau da, bere balio-katean txertatzeko.
Industria adimendunerantz aurrera egiteko aukera, teknologia digital eta iraunkorren bidezko konponbideak garatuz eta ezarriz, egungo eta etorkizuneko erronka handienei aurre egin ahal izateko.
Enpresa barruko Informazio Sistemak Cloud zerbitzuetara migratzeko proiektuak.
Sentsorika, SCAD, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, BIG DATA eta Blockchain.
Errealitate birtuala, handitua, mistoa eta ikusmen artifiziala.
Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.
Ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzioraino.
Aholkularitzako proiektuak, zeintzuen helburua baita jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta konprometitzeko.
Erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak, B2B proiektuak (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer).
Produkzioa hobetu edo automatizatzen duten eta analisia garatzea eta erabakiak hartzea errazten duten proiektuak
Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.
Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).
Tresna kolaboratiboak, enpresako sistema eta aktiboetarako urruneko sarbideak, negozioaren jarraipena.
Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko
Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako
Laguntza pertsonalizatua zure eraldaketa digitalaren bitartez industria adimendunerantz joateko
Ezagutu xehetasunez programa hau
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako industria- eta zerbitzu-enpresek, hala eskatzen badute, beren lehiakortasuna eta merkatuan duten posizioa hobetu ahal izango dute, beren neurrirako EIKT irtenbideak ezarriz.
COVID-19ak eragindako pandemiaren agerpenarekin, gordintasun handiagoz egiaztatu da euskal enpresen digitalizazioan aurrera egiten jarraitzeko beharra. Ildo horretan, programa honek dagoeneko 7 deialdi dituen arren, 2021ean laguntza horien eskaerak nabarmen egin zuen gora. Industria Digitalaren 2021eko deialdean 838 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 685 onartu ziren.
Horrek esan nahi du % 50eko igoera izan dela 2019ko eskaeren aldean. Era berean, 2020an baino % 250 eskaera gehiago onartu ziren, eta EIKTen inbertsioen batez besteko aurrekontua 9.000 € ingurukoa izan zen enpresa bakoitzeko.
Aurkeztutako eskaeren igoera
Onartutako eskaeren igoera
EIKTetan inbertitzeko batez besteko aurrekontua
Eskaeren kopurua handitzeak argi uzten du digitalizazio-proiektuak bultzatzeko lanean jarraitu behar dugula, euskal industria-sarearen lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa, prozesuak optimizatuz eta barruko zein kanpoko komunikazioen bidez, industria adimendunerantz urrats bat gehiago emanez.
Dirulaguntzaren portzentajea laguntza eskatzen duen enpresaren tamainaren araberakoa da: – Mikroenpresa edo Enpresa txikia bada: % 50. – Enpresa ertaina bada: % 35. – Enpresa handia bada: % 25.
Deskargatu hemen “ETE kontzeptuaren definizioari buruzko erabiltzailearen gida”, non azaltzen den zer hartu behar den kontuan eta nola kalkulatzen den enpresaren tamaina.
Enpresa onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 18.000 eurokoa da, eta proiektu bat baino gehiagorentzat izan daiteke
Bai, hardware edo/eta softwarerako gehienezko zenbatekoa 9.000 € da, eta aholkularitza edo/eta ingeniaritzako gastuetarako gehienezko zenbatekoa, 18.000 €.
Bete zure eskaera INDUSTRIA DIGITALA programako dirulaguntzak eskuratzeko.
-
Interesgarria da informazio hau gogoratzea.
Laguntza eskaera eta horrekin batera eskatzen den dokumentazioa, diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira. Era berean, tramitaziora onartuko dira 2022ko urtarrilaren 1az geroztik hasitako proiektuen laguntza-eskaerak, baldin eta eskaera horiek araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkeztu badira.