Enpresa Digitala Zentroen jarduera enpresa arlora eta arlo profesionalera zuzentzen da nagusiki, arreta berezia eskainiz euren negozio-prozesuetan EIKT berriak aplikatu nahi dituzten ETEei.
Enpresa Digitalaren helburua da enpresa-lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea EIKT gorakorrak erabiliz, eta baita ere negozio digital berriak garatzen laguntzea, hazkunde ekonomikorako faktore bereizgarria diren aldetik. Enpresa Digitalak sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzak garatzen ditu EIKTen erabilera sustatzeko Enpresa Digitala zentroen (4 dira) bitartez. Miramon Enpresa Digitala (Gipuzkoa) 2001eko apirilean inauguratu zen ekimen honen esperientzia pilotu gisa. 2002an hainbat urrats eman ziren Bizkaia Enpresa Digitala eta Araba Enpresa Digitala martxan jartzeko, lehenengoa Zamudioko Teknologi Parkean eta bigarrena Miñaoko Teknologi Parkean. Horiez gain, bada baita ere Garaia Enpresa Digitala zentroa, Garaia Berrikuntza Gunean kokatua dagoena.
Aukera teknologia digitalei buruzko ezagutzak hobetu eta zure enpresan aprobetxatzeko.
Aukera zure produktu eta zerbitzuen garapena eta lehiakortasuna hobetzeko, produktu eta zerbitzu horiek ingurune digitalera egokituz.
Erraztasunak negozio digital berriak sortzeko, gaitasuna eta laguntza emanez profesionalei.
Enpresa Digitala enpresa arlora eta arlo profesionalera zuzentzen da nagusiki, arreta berezia eskainiz euren negozio-prozesuetan informazio eta komunikazio teknologia berriak aplikatzen hasi nahi duten enpresa txiki eta ertainei, bai eta Interneten erabilpen intentsibo eta estentsiboan oinarritutako negozio-ideia bat garatu nahi duten ekonomia berriko ekintzaileei
Kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu
Ikusi zuretzat prestatu dugun agenda
Ikastaroak formatu presentzialean egiten dira gure zentroetan. Eman izena orain.