Kluster bateko kide izateak esan nahi du aukera dugula beste enpresa batzuekin koordinatzeko, sektorerako esanguratsua den informazioa eskuratzeko, ezagutza eta aukerak partekatzeko, beste kolaboratzaile batzuekin lan egiteko geure kabuz nekez gauzatuko genituzkeen proiektuetan, eta Estatu mailako zein nazioarteko ikusgarritasuna lortzeko. Esan nahi du aukera dugula berrikuntza teknologikoa eta enpresa arloko berrikuntza garatzeko, eta gure enpresak nazioartekotzeko.
Euskadin, kluster-sare handi bat sortu dugu, enpresen lehiakortasuna handitzeko euren arteko lankidetzaren bitartez eta erakundeen eta unibertsitateen laguntza baliatuz, eta horrela lortu dugu euskal industria-sarea sendotzea.
Kluster Politikako Administrazio Eraginkorrenaren Saria, Estatuko Kluster elkarteak ematen duena eta mundu osoan ezaguna dena.
Izan zaitez denon gaitasunak batzen dituen antolakunde bateko kide
Euskadiko kluster sistemak -duela hogei urte baino gehiago abiarazi zenak- bere baitan kontzentratzen ditu sektore ekonomiko eta estrategiko zehatz batekiko interesa partekatzen duten enpresa txiki eta ertainak, erakundeak eta unibertsitateak. Kluster desberdinetan biltzen diren bazkideek lankidetzan lan egiten dute, Euskadin sinetsirik baikaude, isolatuki lan eginaz, ez dela posible lehiatzea eta globalizazioari, berrikuntzari edo jasangarritasunari aurre egitea.
Ereduaren bilakaeratik 22 enpresa-talde sortu dira, Euskadiko kluster eta aurreklusterren sarea osatzen dutenak.
Lankidetza-ekintzek iturburua dute Klusterraren Plan Estrategikoaren logikatik eratortzen den matrizean eta Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun eta ekonomia estrategian zehaztutako Ekintza Estrategikoko Guneetan: Industrializazio Plana, Nazioartekotzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, Espezializazio Adimenduneko RIS3 Estrategia, e.a.
SPRI Taldeak Euskadiko kluster eta aurreklusterrak koordinatzen ditu 15 pertsonatik gorako lantalde baten bidez, eta talde horren zeregina da komunikazio ireki eta bideratzailea mantentzea kluster eta aurreklusterren ekintza-planen jarraipena egitean
Sortu zirenetik, klusterrak hobekuntza-prozesu batean sartuta egon dira, baina orain beren kudeaketa beste esparru batera dago bideratuta: beren ekintza-esparru estrategikoen gaineko ekintza-planak inplementatzeko lankidetza-piramidea pixkanaka garatzera
Beren helburua da beren kideen arteko lankidetza sustatzea kluster bakoitzaren erronka estrategikoei aurre egiterakoan, ETEak indartzera bideratutako estrategia argi baten barruan.
Euskal ekonomiaren adimen estrategiko eta
lehiakorraren arloko eragile aktibo, inplikatu eta trakziogileak dira.
Aeronautika eta Espazioa
HEGAN
Automozioa
ACICAE
Ekonomia sortzailearen industriak
EIKEN
Ezagutza
ACEDE
Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioak
GAIA
ENERGÍA
Itsas sektorea
EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROA
Makina-erreminta
AFM
Ingurumena
ACLIMA
Papera
CLUSPAP
Portuak
UNIPORT
MUGIKORTASUNA ETA LOGISTIKA
Ezagutu azken albisteak euskal enpresaren blogaren bidez
Egon informatuta. Zoaz blogera