Albisteak 17 uztaila, 2025

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.
-

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusian batzartu dira gaur Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta erakundeak, urteko hirugarren topaketan. Amaia Arregi Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak eman die ongietorria.

Bileraren lehen atalean, Indeuskide berrienak agurtu eta aurkezteari ekin zaio, 2025. urte honetan plataformarekin bat egin duten Euskorpora eta Asle.

EUSKORPORA euskararen corpus digitala sortzen duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da, euskararen presentzia digitala sustatzea eta ziurtatzea helburu duena. Leire Barañano, erakundearen zuzendari nagusiak egin du Euskorporaren aurkezpena.

ASLE Lan Sozietateak eta langileek kapitalean partaidetutako enpresak ordezkatzen dituen Euskadiko enpresa elkartea da, lan-sozietatearen enpresa-eredua sustatzen duena, kapital soziala batez ere langileena den enpresa-eredua. Libe Bastidak egin du elkartearen aurkezpena.

Indeuskide berrien aurkezpenak bukatuta ENPATIKONOMIA jardunaldiari ere eskaini zaio tarte bat. Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutzen duen jardunaldia da eta datorren urteko martxoan izango da hurrengoa. Eredu ekonomiko gizatiarrago, bidezkoago eta iraunkorragorako urrats bat bezala aurkezten da topaketa hau, non enpresa-arrakasta pertsonen ongizatearekin eta planetarekin harmoniatsu bateratzen den.

Bileraren bigarren atalak bi gai nagusiren hausnarketa izan du ardatz nagusi:

  • Harrera Plan Komunitarioak: langile berrientzako harrera-prozedurak, ezaugarriak, langilearen jatorria, hizkuntza-gaitasuna, kultura-aniztasuna eta etorkizuneko erronkak.
  • Hizkuntza-Teknologiak: enpresek erabiltzen dituzten hizkuntza-teknologiak, emaitzak, praktika onak.

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek bultzatzen duten ekimena da. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide horretan, Indeusek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua baliatuz besteen eredu bihurtzeko.

50 partaide: ALBERDI, AMPO, ASLE, BASQUE AUTOMATION, BATZ, BIELE GROUP, BIOLAN, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, EKIN, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKADIKO ITSAS KLUSTERRA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GISLAN, GKN, GOIZPER, IKERLAN, I+MED, INNOBASQUE, KIMUA GROUP, LARRAIOZ TALDEA, LEYCOLAN, MAIER, METAPOSTA, MITXELENA, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA, VICOMTECH.

Lankidetza Sarea: SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA, EUSKALIT, LABORAL Kutxa, LANGUNE, PUNTUEUS eta EUSKORPORA.

https://indeus.spri.eus/eu

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.