Albisteak 24 uztaila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.
-
INDEUS gunea eraberritu dugu, dinamikoagoa eta erakargarriagoa izan dadin. 2018.urtean sortu genuen INDEUS guneari itxura berri bat eman diogu, modernoagoa, dinamikoagoa eta, gure ustez, erakargarriagoa. Albisteak azalera ekarri ditugu, baita Indeus Elkarrizketak ere; eta honekin batera presentzia handiagoa eman diegu baliabideei, hiztegiari eta katalogoari, baita Indeuskideei ere, eurak dira eta Industriaren Euskal Plataformaren euskarri nagusiak. Ea zer iruditzen zaizuen!
‘Gizartearen konputazioa eta informatikaren sozializazioa’ udako ikastaroa egingo da irailaren 2an Donostian. Ikastaro honetan teknologiak gizakiengan eta gizartean duen eraginari buruz hausnartuko da, azken 5 hamarkadetako bilakaera digitala ardatz hartuta.Ikastaro honek bi jarduera mota ditu. Goizean zehar, azken 50 urteetan gertatu diren aldaketa teknologiko eta sozialen errepasoa egingo da. Berrikusketa informatikako eta soziologiako adituekin batera egingo da. Saioa girotze aldera, elkarrizketa-podcast formatuan egingo da.
EnpresaBIDEA: Adimen artifizialak lana kenduko al digu? Historiak badu zer esan. Garazi Etxaniz kazetariak idatzitako artikulua ekarri nahi izan dugu gaurko IndeusBerrira oso interesgarria iruditu zaigulako. Milioika pertsonek adimen artifizial sortzailea erabiltzen dute, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, testuak idazteko, irudiak sortzeko, programatzeko edo informazio andana kudeatzeko. AAren erabilera gizarte osoan egonkortu denetik, bada behin eta berriro errepikatu den galdera bat: AAk lana kenduko al digu?
‘Beso robotiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Giza beso baten antzeko funtzioak dituen beso mekaniko mota, normalean programagarria, izan daitekeena mekanismo osoa edo robot konplexuago baten zati bat. Besoaren osagaiak artikulazioen bidez konektatzen dira, eta errotazio-mugimendua (adibidez, robot giltzatu batena) zein translazio-mugimendua ahalbidetu ditzake.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.