Albisteak 5 ekaina, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.
-
Ekainaren 17an egingo da ETEKIN Topaketaren aurtengo bigarren saioa ‘Etxebizitzaren krisia eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina’ gaia ardatz hartuta. Etxebizitza gure inguruko kezka sozial eta ekonomiko nagusietako bat bihurtu da. Prezioen igoera, erosteko zailtasunak eta neurri arautzaileei buruzko eztabaida izango dira hizpide, bai eta egoera eta erronka horiei aurre egiteko irtenbide posibleak. Topaketan, hitza hartuko dute Julen Bollain Urbieta ekonomialaria eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak; eta Ana Telleria Echeverria, Eusko Jaurlaritzako Auzoak Berroneratzeko eta Hiri Agendako zuzendariak.
‘Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa’ izeneko jardunaldia antolatu du Enpresa Digitalak datorren astelehenerako, ekainaren 8rako. Jardunaldian ikuspuntu praktiko eta ulergarri batzuk emango dira AAk desinformazio-modu berriak nola sortzen dituen ulertzeko eta enpresa edo profesional batek haren eragina murrizteko zer egin dezakeen jakiteko. Adibide errealen bidez eta lan-ingurunetik gertuko egoeren bidez, eduki susmagarriak identifikatzeko, horrelako manipulazioak nola eraikitzen diren ulertzeko eta ingurune digitalean zuhurtzia eta irizpide handiagoz jokatzeko gako batzuk erakutsiko dira.
Ekainaren 9an Enpresa Digitalaren beste jardunaldi interesgarri bat ‘Guardrailak: AAren ‘euste-horma’ eraikitzea” aztertzeko. Ingurune produktiboetan hizkuntza-ereduak inplementatzeko, kontrol-arkitektura sendo bat behar da, adimen artifizialaren eta azken erabiltzailearen arteko arbitro iraunkor gisa jardungo duena. Jardunaldi honetan, logika-segurtasuneko geruzak sortzeko moduan sakontzen da. Segurtasun-geruza horiek diseinatuz bermatu nahi da sistemak zorrotz jarraituko diela erakundeak zehazten dituen parametroei, zintzotasunaren, legezkotasunaren eta tonu korporatiboaren ikuspegitik.
‘Arkitektura logiko”Industria Berriaren Spri Hiztegian. Programa baten, programa-multzo baten edo aplikazio informatiko baten funtsezko egitura. Egitura bakoitzak ondoko hauek biltzen ditu: software-elementuak, haien arteko erlazioak eta elementuen eta erlazioen propietateak.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.