Albisteak 22 maiatza, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.
-
Gemini kontrolpean: maiatzaren 25ean, Enpresa Digitalaren eskutik. Jardunaldi honetan aztertuko da nola hedatu daitekeen adimen artifiziala hodei pribatuko inguruneetan, ziurtatzeko datuak ez direla erakundearen ingurune kontrolatutik ateratzen. Helburua da teknologia-arduradunei laguntzea negozio-datuekin elikatuko den AA bat modu seguruan integratzen, informazioa kontrolpean egon dadin eta erantzun guztiek erakundearen segurtasun-estandarrak bete ditzaten
Arabako Enpresen Foroa: barne komunikazioa ardatz urteko bigarren lan-saioan. Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzea helburu duen egitasmoak aurrera darrai aurten ere, lurraldeko enpresak eta erakundeak batuz hizkuntza-kudeaketan aurrerapausoak emateko eta beraien artean esperientziak partekatzeko. Bai Euskarari Elkarteak eskaini du zerbitzu teknikoa. Urteko bigarren foro honek Barne Komunikazioa izan du ardatz nagusi gisa. Erenegun egin zen topaketa Gasteizko Europa Jauregian.
EUSKORPORA SUMMIT 2026: Europako Testuingurutik tokiko eraginera. Euskorpora Urteko Ekitaldia Europako erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz sortu da adimen artifizialaren eta hizkuntza-teknologien arloan, arreta berezia jarriz hizkuntza txikietan eta euskara AAren garapenean duen balio estrategikoa erdigunean kokatuz. Topaketa honek Europako eta Euskadiko ekosistemako eragileak bilduko ditu sektorearen egungo egoera aztertzeko, esperientziak partekatzeko eta lankidetza aukera berriak sortzeko.
‘Algoritmo”Industria Berriaren Spri Hiztegian. Arau formalen multzo finitua (eragiketa logikoak, jarraibideak), sarrerako elementuetatik emaitza bat lortzea ahalbidetzen duena. Multzo hori egikaritze-prozesu automatizatu baten xede izan daiteke, eta ikaskuntza automatikoaren bidez diseinatutako ereduak izan ditzake.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.