Albisteak 5 uztaila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.
-
INDEUSek bere kideak bilduko ditu asteazkenean, urteko bere bigarren batzarrean. Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresetako ordezkariak asteazkenean bilduko dira Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Urteko bigarren batzarra izango den horretan, plataformaren baitan egindako lanak eta emandako azken urratsak jarriko dira mahai gainean, baita hainbat ekimen ere, besteak beste digitalizazioa eta hezkuntzarekin loturikoa edota hizkuntzaren korpusarekin zerikusia duena.
‘Ekonomia Kritikoa Martxan IV: Kapitalismoa Munduko Itsasoetatik Euskal Portuetara’ udako ikastaroa uztailaren 10ean UIK - EHUren eskutik. Uda Ikastaro honek kapitalismo globalaren eta itsas munduaren arteko lotura sakona aztertzen du, portuak, logistika eta itsas ekosistemak ulertzeko ikuspegi kritiko eta interdiziplinarra eskainiz. Bermeoko Arrantzale Museoan egingo da, euskal itsas kulturaren bihotzean, eta honek ikaskuntza-esperientzia berritzaile eta esanguratsua ahalbidetzen du.
NI.EUS posta-zerbitzu euskalduna bulego birtual bilakatu da. Ni.EUS posta-zerbitzuak jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa eman berri du. Posta zerbitzua izatetik, komunikazio pertsonalerako eta profesionalerako tresna multzo oso izatera igaro da. PuntuEUS-en eta Iametzaren lankidetzaren fruitua den proiektuak Azkue Fundazioaren babesa jaso du eta aitzindaria da euskal ekosistema digtalean; mugarri garrantzitsua da euskararen normalizazioan eta burujabetza digitalean.
‘Bazterketa digital” Industria Berriaren Spri Hiztegian Pertsona batek, bere ezaugarri edo egoera konkretu batzuengatik, Internet erabiltzeko edo oinarrizko teknologia digitala baliatzen ikasteko oztopoak izatea eta, ondorioz, gizarte-ongizate eta bizi-kalitate eskasagoak lortzea. Ezaugarri edo egoera horiek izan daitezke pobrezia, desgaitasuna eta abar. Ez bakarrik pertsonek, eremu geografiko zehatz batek ere jasan dezake bazterketa digitala.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.